Zuhaitz landaketa Aloñako Lagunak taldeak antolatuta. Natur eskolako kideekin batera egingo da eta basozainaren laguntzarekin.
Salvaje ikuskizuna. Informazio gehiago eta sarrerak aurrez erosteko: ilcircoitaliano.com
Elgetako hainbat emakumeren afizioak eta zaletasunak jasotzen dituen erakusketa. Ordutegia: Eguena, martxoak 8, 20:00etatik 21:00ak arte. Barikua, martxoak 9, 19:00etatik 21:00etara. Zapatua, martxoak 10, 12:00etatik 14:00etara eta 19:00etatik 21:00etara. Domeka, martxoak 11, 12:00etatik 14:00etara.
Haur eta gazteei zuzendutako antzezlana da ZuTuberrak. Gogoko dituzten osagaiez baliatuta (Internet, YouTube, rapa, irudiak...), euskararen gaineko hausnarketa egingo da. Sinopsia: Bits eta Gor gazte alai eta aktiboak dira. Gaur, txip aldaketan jolasten ariko dira: robotak balira bezala, burmuinean txip berria sartzen, bakoitzak bere gogoko dohaia aukeratzeko. Gorrek indarra hautatuko du. Bitsek, aldiz, hitzak aukeratuko ditu, eta, hitzei esker, trebetasun handia izango du rap kantari gisa. Ondorioz, sekulako arrakasta izango du sarean, YouTuben. Gorrek, inbidiak jota, hitzak gordetzen dituen txipa ezabatuko dio Bitsi. Orain ezingo du rapeatu, hitzik gabe galduta dago. Zer gertatuko litzateke hizkuntza ezabatuko baligute? Fitxa Artistikoa Testua eta zuzendaritza: Galder Perez Aktoreak: Olatz Pagalday, Jon Zubiaga Aktorea bideoan: Urko Olazabal Soinuaren diseinua eta grabaketa: Asier Ercilla (Balea Musika Ideiak) "ZuTuberra" abestiaren oinarria: Maisha Argazkiak: Ilara Jantziak: Estudio 14 Bideoklipa: bideozbideo.com Hizkuntza aholkularia: Jon Sanchez Barrado Diseinu aholkularia: BLK Komunikazioa Diseinua eta ilustrazioak: M. Biosca (Vdh Comunicación) Ekoizpena: Eidabe Ekimen Kulturalak Iraupena: 55 minutu Adina: 7-14 urte
Salvaje ikuskizuna. Informazio gehiago eta sarrerak aurrez erosteko: ilcircoitaliano.com
La casa de Bernardo Alba antzezlana. Martxoak 8 egunaren baitan antolatutakoa. Sarrerak salgai http://bibe.me atarian 10 eurotan
Urtero bezala, Plazako Dantza Tradizionala ikastaroak antolatu ditu Arrasaten Portaloi elkarteak. Bi talde izango dira: hastapeneko taldea, eta 'beteranoen' dantza-txokoa. Saioak astelehenetan izango dira, urriaren 2an abiatuta, maiatza bitartean: talde berria –1.maila– 18:30etik 19:30era ariko da eta dantza-txokoa, berriz, 19:30etik 21:00etara. Hainbat dantza eskainiko dira: Lotuan –pasodoblea, baltsa, polka, schottischa, mazurka, boleroa, habanera, tangoa–; soltean– trikitixa, porrusalda, fandangoa, arin-arina–; jauziak; Baztango mutil-dantzak; kontradantzak; ingurutxoak; joko-dantzak, gabotak; braleak Baztango zortzikoa, Bolant dantza, Axuri beltza, Larrain dantza, Txerri dantza... Informazio gehiago eta izen-ematea hilabete honetan, irailean, ondorengo telefonoetara deituta: AEDra –943 77 12 28– edota Gazte Bulegora – 943 25 20 65–. Dantzan ikasi nahi al duzu? Animatu zaitez!
Oñatiko XXII. ingurumen jardunaldien barruan, Natur eskolak antolatuta.
Martxoaren 5etik 16ra, Emakume Txokoan. Astelehenetik eguenera: 15:30-18:30. Egubakoitzetan: 10:00-14:00.
Martxanterek antolatuta, Bergarako 25 artistak Guk emakumeok izeneko erakusketa inauguratuko dute gaur, martxoak 9, Aroztegi aretoan (19:00); arte-munduan bizi duten "gorputzen apropiazioa" salatu gura dute: "Nekatuta gaude musa eta dekorazio-objektu izateaz".
Goi-mailako formaziorik ez duten eta langabezian dauden, 16 eta 29 urte bitarteko debagoieneko gazteei zuzendutako proiektua da TXERTATU MERKATUAN. PERTSONEN OINARRIZKO ZAINTZA eta LEHEN SOROSPENAK ikastaroa, eta ondoren PRAKTIKAK ENPRESETAN eskainiko dira. Izenemate epea zabalik dago, martxoaren 9ra arte. Izena ematea: Debagoieneko Mankomunitatean bertan (Nafarroa Etorbidea,17, Arrasate). Tel: 943 79 30 90 INFORMAZIO GEHIAGO: www.debagoiena.eus