Elgetako liburutegiak antolatuta ipuin kontalari tailerra familiendako. Gidaria: Eneko Haritza. Ezinbestekoa da aurrez izena ematea. Izena emateko azken eguna: martxoak 7.
Batzar nagusia egingo dute Basotxo erretiratuen elkarteko kideek (16:00etan lehen deialdia eta 17:00etan, bigarrena). 2017 urteari gainbegiratua egingo diote lehenengo, eta gero, 2018ko kudeaketa plana aurkeztuko dute.
Elgetako erretiratuen elkarteak urteko batzar orokorra egingo du martxoaren 9an, 17:30ean. Ozkarbi elkartean elkartuko dira. "Etortzeko eskatzen dizuegu zuen parte hartzea garrantzitsua delako", esan dute zuzendaritzatik. Bukaeran pintxoak egongo direla ere esan dute. Gai zerrendan daude: iazko batzarreko akta irakurtzea eta onartzea. 2017ko diru kontuak eta ekintzen azalpenak. 2018ko proposamenak. Beste batzuk. Galderak eta erantzunak.
Ainhoa Cabero pintura irakasle aretxabaletarrak emakumeak artean izan duen irudiaren gainean egingo du berba.
Maitasun erromantikoaren gaineko tailerra emango du Ernaiko kide den Edurne Epeldek.
Salvaje ikuskizuna. Informazio gehiago eta sarrerak aurrez erosteko: ilcircoitaliano.com
Emakume konpositore euskaldunek sorturiko kantuak Ganbara abesbatzaren eskutik udaletxeko areto nagusian. (Martxoak 8)
Elgetako hainbat emakumeren afizioak eta zaletasunak jasotzen dituen erakusketa. Ordutegia: Eguena, martxoak 8, 20:00etatik 21:00ak arte. Barikua, martxoak 9, 19:00etatik 21:00etara. Zapatua, martxoak 10, 12:00etatik 14:00etara eta 19:00etatik 21:00etara. Domeka, martxoak 11, 12:00etatik 14:00etara.
2015eko abuztuan Eskoriatzan sorturiko rock-metal taldea da Jasan. Taldearen sortzaileak Ixak Sarasua, Garikoitz Barandiaran eta Asier Mongelos izan ziren, eta 2016ko urrian Jokin Uribetxebarria baxu-jolea gehitu zitzaion taldeari. Lehenengo kontzertua 2015eko abenduaren 30ean eman zuten Oñatiko gaztelekuan; ordutik, beste hainbat kontzertu eman dituzte tabernetan, txosnetan, eta abarretan.
Urtero bezala, Plazako Dantza Tradizionala ikastaroak antolatu ditu Arrasaten Portaloi elkarteak. Bi talde izango dira: hastapeneko taldea, eta 'beteranoen' dantza-txokoa. Saioak astelehenetan izango dira, urriaren 2an abiatuta, maiatza bitartean: talde berria –1.maila– 18:30etik 19:30era ariko da eta dantza-txokoa, berriz, 19:30etik 21:00etara. Hainbat dantza eskainiko dira: Lotuan –pasodoblea, baltsa, polka, schottischa, mazurka, boleroa, habanera, tangoa–; soltean– trikitixa, porrusalda, fandangoa, arin-arina–; jauziak; Baztango mutil-dantzak; kontradantzak; ingurutxoak; joko-dantzak, gabotak; braleak Baztango zortzikoa, Bolant dantza, Axuri beltza, Larrain dantza, Txerri dantza... Informazio gehiago eta izen-ematea hilabete honetan, irailean, ondorengo telefonoetara deituta: AEDra –943 77 12 28– edota Gazte Bulegora – 943 25 20 65–. Dantzan ikasi nahi al duzu? Animatu zaitez!
Oñatiko XXII. ingurumen jardunaldien barruan, Natur eskolak antolatuta.
Martxoaren 5etik 16ra, Emakume Txokoan. Astelehenetik eguenera: 15:30-18:30. Egubakoitzetan: 10:00-14:00.
Martxanterek antolatuta, Bergarako 25 artistak Guk emakumeok izeneko erakusketa inauguratuko dute gaur, martxoak 9, Aroztegi aretoan (19:00); arte-munduan bizi duten "gorputzen apropiazioa" salatu gura dute: "Nekatuta gaude musa eta dekorazio-objektu izateaz".