Hitzaldia: "Zertarako da emakumeon greba?"
Gay-Lesbo-Trans zinema. Film laburren emanaldia: The migrant mixtape, Tailor, Marguerite, Little potato, Tarde para el recreo eta Ornitorrinco (Azpitituluak euskaraz edo gaztelaniaz). Martxoak 8 egunaren harira.
'Iberiar hegazti sarraskijaleak, garbiketa brigada ixilia' erakusketa dago zabalik kultura etxean eta gaur bisita gidatua egingo dute natur eskolako kideek gidatuta.
Urtero bezala, Plazako Dantza Tradizionala ikastaroak antolatu ditu Arrasaten Portaloi elkarteak. Bi talde izango dira: hastapeneko taldea, eta 'beteranoen' dantza-txokoa. Saioak astelehenetan izango dira, urriaren 2an abiatuta, maiatza bitartean: talde berria –1.maila– 18:30etik 19:30era ariko da eta dantza-txokoa, berriz, 19:30etik 21:00etara. Hainbat dantza eskainiko dira: Lotuan –pasodoblea, baltsa, polka, schottischa, mazurka, boleroa, habanera, tangoa–; soltean– trikitixa, porrusalda, fandangoa, arin-arina–; jauziak; Baztango mutil-dantzak; kontradantzak; ingurutxoak; joko-dantzak, gabotak; braleak Baztango zortzikoa, Bolant dantza, Axuri beltza, Larrain dantza, Txerri dantza... Informazio gehiago eta izen-ematea hilabete honetan, irailean, ondorengo telefonoetara deituta: AEDra –943 77 12 28– edota Gazte Bulegora – 943 25 20 65–. Dantzan ikasi nahi al duzu? Animatu zaitez!
Oñatiko XXII. ingurumen jardunaldien barruan, Natur eskolak antolatuta.
Martxoaren 24an ospatuko da aurten bergararrendako horren berezia den Erramu zapatuko feria. Eta urtero moduan, San Martin plazako zein seminarioko patioko talo postua esleituko dio Udalak herriko irabazi asmorik gabeko elkarte bati. Eskaerak martxoaren 7a baino lehen entregatu behar dira (13:00).
Martxoaren 5etik 16ra, Emakume Txokoan. Astelehenetik eguenera: 15:30-18:30. Egubakoitzetan: 10:00-14:00.