Larunbata, martxoak 3



“Rockanrolla mailu bat da”

Bergara, Bergara | Musika

La banda del abuelok eta Josu Arteagak auzolanean sortu duten Rockanrolla mailu bat da CD-liburuaren kantuen aurkezpena

“Rockanrolla mailu bat da” Bergara

La banda del abuelok eta Josu Arteagak auzolanean sortu duten Rockanrolla mailu bat da CD-liburuaren kantuen aurkezpena


09:00

Zuhaitz eguna

Foruen plaza, Oñati | Azoka

Mintegi ezberdinetako fruta arbolak, hostozabalak, koniferak, landare ornamentalak... Oñatiko XXII. ingurumen jardunaldien barruan, Natur eskolak antolatuta

Zuhaitz eguna Foruen plaza

Mintegi ezberdinetako fruta arbolak, hostozabalak, koniferak, landare ornamentalak... Oñatiko XXII. ingurumen jardunaldien barruan, Natur eskolak antolatuta


10:00

Ixadebalde azoka

Komentua, Aretxabaleta | Azoka

Ixadebalde merkealdien azoka egingo dute Aretxarte merkatarien elkarteko kideek mojetan. Beherapen handiak eskaintzearekin batera, 100 euroko bonoak ere zozketatuko dituzte. Zapatuan: 10:00-14:30

Ixadebalde azoka Komentua

Ixadebalde merkealdien azoka egingo dute Aretxarte merkatarien elkarteko kideek mojetan. Beherapen handiak eskaintzearekin batera, 100 euroko bonoak ere zozketatuko dituzte.

Zapatuan: 10:00-14:30


11:00

Ikusmina piztu du zapatuan Pamiesek emango duen saioak

Santa Ana antzokia, Oñati | Hitzaldiak

Okitaño elkarteak gonbidatuta, sendabelarrei buruz berba egitera joango da zapatuan Santa Anara, eta ikusmin handia sortu du hitzaldiak. Bi saio egingo ditu, 11:30ean eta 19:00etan, eta aurretik erosi behar da sarrera Bibe.me atarian. Dagoeneko ia 100 lagunek eman dute izena.

Ikusmina piztu du zapatuan Pamiesek emango duen saioak Santa Ana antzokia
Okitaño elkarteak gonbidatuta, sendabelarrei buruz berba egitera joango da zapatuan Santa Anara, eta ikusmin handia sortu du hitzaldiak. Bi saio egingo ditu, 11:30ean eta 19:00etan, eta aurretik erosi behar da sarrera Bibe.me atarian. Dagoeneko ia 100 lagunek eman dute izena.

11:30

Josep Pamies Oñatin

Santa Ana antzokia, Oñati | Hitzaldiak

Dolca Revolucio mugimenduaren sortzailea, sendabelarretan aditua eta elikadura burujabetzaren bultzatzailea da Pamies. Katalunian eta Espainian zehar hitzaldi asko eman ditu. Okitaño taldeak gonbidatuta dator. Bi saio egingo ditu: 11:30ean eta 19:00etan

Josep Pamies Oñatin Santa Ana antzokia

Dolca Revolucio mugimenduaren sortzailea, sendabelarretan aditua eta elikadura burujabetzaren bultzatzailea da Pamies. Katalunian eta Espainian zehar hitzaldi asko eman ditu. Okitaño taldeak gonbidatuta dator. Bi saio egingo ditu: 11:30ean eta 19:00etan


12:00

Oñatiko Gazte Eguna

Antixena gaztetxea, Oñati | Ospakizunak

Hauxe da egitaraua: 12:00etan, bertso saio musikatua. Bertsolariak: Urko Arregi, Libe Goenaga, Andoni Mujika eta Gontzal Belategi. Musikaria: Gartxot Ramirez. Ona aurrealdeko plazatxoan 13:30ean, trikipoteoa 14:30ean, bazkaria 17:00etan, presoen aldeko argazki erraldoia 22:00etan, kontzertuak: Drakes eta Los WC  

Oñatiko Gazte Eguna Antixena gaztetxea

Hauxe da egitaraua:

  • 12:00etan, bertso saio musikatua. Bertsolariak: Urko Arregi, Libe Goenaga, Andoni Mujika eta Gontzal Belategi. Musikaria: Gartxot Ramirez. Ona aurrealdeko plazatxoan
  • 13:30ean, trikipoteoa
  • 14:30ean, bazkaria
  • 17:00etan, presoen aldeko argazki erraldoia
  • 22:00etan, kontzertuak: Drakes eta Los WC

 


18:30
18:30

Fun Dantz! dantza urbanoen lehiaketa

Ibarra kiroldegia, Aretxabaleta | Dantza

Dantza urbanoen laugarren lehiaketa izango da bi kategoriatan banatuta: gaztetxoen koreografiak eta lehiaketa nagusia. Irabazleek diruz saritzeaz gain, apirilaren 21ean Derion ospatuko den BreakOnStage jaialdian parte hartzeko aukera izango dute. Sarrerak, Arkupeko leihatilan daude salgai 3 eurotan; egunean bertan, kiroldegian, 5 euro. Egitaraua: 18:00, Ibarra kiroldegiko ateen irekiera 18:30, Epaimahaikideen dantza urbanoen erakustaldia 18:40, Gaztetxoen koreografiak: 11 dantza akademiatatik etorritakoak 19:30, Fun Dantz lehiaketa nagusia: 15 taldek parte hartuko dute: Women's worth (Bilbo), Bamboo (Donostia), Fusion Noise (Bilbo), Sjb Crew (Irun)… 20:40, Sari banaketa

Fun Dantz! dantza urbanoen lehiaketa Ibarra kiroldegia

Dantza urbanoen laugarren lehiaketa izango da bi kategoriatan banatuta: gaztetxoen koreografiak eta lehiaketa nagusia. Irabazleek diruz saritzeaz gain, apirilaren 21ean Derion ospatuko den BreakOnStage jaialdian parte hartzeko aukera izango dute. Sarrerak, Arkupeko leihatilan daude salgai 3 eurotan; egunean bertan, kiroldegian, 5 euro.

Egitaraua:

  • 18:00, Ibarra kiroldegiko ateen irekiera
  • 18:30, Epaimahaikideen dantza urbanoen erakustaldia
  • 18:40, Gaztetxoen koreografiak: 11 dantza akademiatatik etorritakoak
  • 19:30, Fun Dantz lehiaketa nagusia: 15 taldek parte hartuko dute: Women's worth (Bilbo), Bamboo (Donostia), Fusion Noise (Bilbo), Sjb Crew (Irun)…
  • 20:40, Sari banaketa

19:00

Urteurrena: Urrestilla taberna

Urrestilla taberna, Eskoriatza | Ospakizunak

Urrestilla tabernaren laugarren urteurrena ospatuko da. 19:00etan luntxa 23:00etatik aurrera edarietan prezio bereziak.

Urteurrena: Urrestilla taberna Urrestilla taberna

Urrestilla tabernaren laugarren urteurrena ospatuko da.

19:00etan luntxa

23:00etatik aurrera edarietan prezio bereziak.



10:00
21:00

Plazako Dantza Tradizionalen ikastaroak Arrasaten

Arrasate | Dantza

Urtero bezala, Plazako Dantza Tradizionala ikastaroak antolatu ditu Arrasaten Portaloi elkarteak. Bi talde izango dira: hastapeneko taldea, eta 'beteranoen' dantza-txokoa. Saioak astelehenetan izango dira, urriaren 2an abiatuta, maiatza bitartean: talde berria –1.maila– 18:30etik 19:30era  ariko da eta dantza-txokoa, berriz, 19:30etik 21:00etara. Hainbat dantza eskainiko dira: Lotuan –pasodoblea, baltsa, polka, schottischa, mazurka, boleroa, habanera, tangoa–; soltean– trikitixa, porrusalda, fandangoa, arin-arina–; jauziak; Baztango mutil-dantzak; kontradantzak; ingurutxoak; joko-dantzak, gabotak; braleak Baztango zortzikoa, Bolant dantza, Axuri beltza, Larrain dantza, Txerri dantza... Informazio gehiago eta izen-ematea hilabete honetan, irailean, ondorengo telefonoetara deituta: AEDra –943 77 12 28– edota Gazte Bulegora – 943 25 20 65–. Dantzan ikasi nahi al duzu? Animatu zaitez!

Plazako Dantza Tradizionalen ikastaroak Arrasaten

Urtero bezala, Plazako Dantza Tradizionala ikastaroak antolatu ditu Arrasaten Portaloi elkarteak. Bi talde izango dira: hastapeneko taldea, eta 'beteranoen' dantza-txokoa. Saioak astelehenetan izango dira, urriaren 2an abiatuta, maiatza bitartean: talde berria –1.maila– 18:30etik 19:30era  ariko da eta dantza-txokoa, berriz, 19:30etik 21:00etara.

Hainbat dantza eskainiko dira: Lotuan –pasodoblea, baltsa, polka, schottischa, mazurka, boleroa, habanera, tangoa–; soltean– trikitixa, porrusalda, fandangoa, arin-arina–; jauziak; Baztango mutil-dantzak; kontradantzak; ingurutxoak; joko-dantzak, gabotak; braleak Baztango zortzikoa, Bolant dantza, Axuri beltza, Larrain dantza, Txerri dantza...

Informazio gehiago eta izen-ematea hilabete honetan, irailean, ondorengo telefonoetara deituta: AEDra –943 77 12 28– edota Gazte Bulegora – 943 25 20 65–. Dantzan ikasi nahi al duzu? Animatu zaitez!



18:00
20:00

'Hegazti sarraskijaleak; garbiketa-brigada ixila' erakusketa

Oñatiko kultura etxea, Oñati | Erakusketak

Oñatiko XXII. ingurumen jardunaldien barruan, Natur eskolak antolatuta.

'Hegazti sarraskijaleak; garbiketa-brigada ixila' erakusketa Oñatiko kultura etxea

Oñatiko XXII. ingurumen jardunaldien barruan, Natur eskolak antolatuta.



15:44
13:00

Erramu zapatuko talo postuaren esleipena

Udaletxean. , Bergara | Azoka

Martxoaren 24an ospatuko da aurten bergararrendako horren berezia den Erramu zapatuko feria. Eta urtero moduan, San Martin plazako zein seminarioko patioko talo postua esleituko dio Udalak herriko irabazi asmorik gabeko elkarte bati. Eskaerak martxoaren 7a baino lehen entregatu behar dira (13:00).

Erramu zapatuko talo postuaren esleipena Udaletxean.

Martxoaren 24an ospatuko da aurten bergararrendako horren berezia den Erramu zapatuko feria. Eta urtero moduan, San Martin plazako zein seminarioko patioko talo postua esleituko dio Udalak herriko irabazi asmorik gabeko elkarte bati. Eskaerak martxoaren 7a baino lehen entregatu behar dira (13:00).



TXAPA IRRATIKO KONTZERTUAK:MARTXOAK 2 WILLIS DRUMMOND + RUKULA

Bergarako gaztetxea, Bergara

Txapa irratiak antolatuta Willis Drummond eta Rukula taldeak martxoaren 2an Bergarako Kartzela Zaharrean izango dira gabeko 22:30etatik aurrera. Willis Drummond Aro berri bati ekinez, zuzenean egurra banatzeko asmoz, “Gure lekuak” biraren baitan itzuliko dira lapurtarrak. Formazio berriaz ariko dira, azken garaiko boskotetik, laukotera igaro ostean, hirukotea da berriz Willis. Triangelu indartsua defendatuko dute Bergarako Kartzela Zaharrean. Rukula Rukula taldea Usurbildik eta Lasartetik datozen gazteek osatzen dute. Can´t Explain taldearen errautsetatik sorturiko formazioa, musika instrumentala jorratzen dute. Funk, rock, stoner, metal…..estiloak maixuki nahasten dituzte. Koktelera hau, zuzenean daukaten portaerarekin gehitzen da. Beraien energia erreztasun handiz transmititzeko gaia bait daukate. 2016. urteko udan grabatu zuten beraien lehen diska Andoaingo Garate estudioetan, taldeko bajista den Martxel Arkarazoren zuzendaritzapean. Kontzertua 97,2 Frekuentzia Mokoloaren bitartez entzun ahal izango da, edota www.txapairratia.org-ean zuzeneko streaming bitartez. Oharra: Testua Musikazuzenean.com webgunetik hartuta.

TXAPA IRRATIKO KONTZERTUAK:MARTXOAK 2 WILLIS DRUMMOND + RUKULA Bergarako gaztetxea Txapa irratiak antolatuta Willis Drummond eta Rukula taldeak martxoaren 2an Bergarako Kartzela Zaharrean izango dira gabeko 22:30etatik aurrera. Willis Drummond Aro berri bati ekinez, zuzenean egurra banatzeko asmoz, “Gure lekuak” biraren baitan itzuliko dira lapurtarrak. Formazio berriaz ariko dira, azken garaiko boskotetik, laukotera igaro ostean, hirukotea da berriz Willis. Triangelu indartsua defendatuko dute Bergarako Kartzela Zaharrean. Rukula Rukula taldea Usurbildik eta Lasartetik datozen gazteek osatzen dute. Can´t Explain taldearen errautsetatik sorturiko formazioa, musika instrumentala jorratzen dute. Funk, rock, stoner, metal…..estiloak maixuki nahasten dituzte. Koktelera hau, zuzenean daukaten portaerarekin gehitzen da. Beraien energia erreztasun handiz transmititzeko gaia bait daukate. 2016. urteko udan grabatu zuten beraien lehen diska Andoaingo Garate estudioetan, taldeko bajista den Martxel Arkarazoren zuzendaritzapean. Kontzertua 97,2 Frekuentzia Mokoloaren bitartez entzun ahal izango da, edota www.txapairratia.org-ean zuzeneko streaming bitartez. Oharra: Testua Musikazuzenean.com webgunetik hartuta.

22:30

Willis Drumond eta Rukula taldeen kontzertua

Bergarako gaztetxean., Bergara | Musika

Txapa Irratiak antolatu du kontzertua. Gure lekuak biraren barruan izango dira lapurtarrak gaztetxean, taldekide berriekin. Rukula talde gaztea, Usurbilgoak eta Lasartekoak dira. Kontzerturako sarrera 5 euro izango da. 97,2 frekuentzian eta Txapairratia.org atarian zuzenean entzun daiteke saioa.

Willis Drumond eta Rukula taldeen kontzertua Bergarako gaztetxean.

Txapa Irratiak antolatu du kontzertua. Gure lekuak biraren barruan izango dira lapurtarrak gaztetxean, taldekide berriekin. Rukula talde gaztea, Usurbilgoak eta Lasartekoak dira. Kontzerturako sarrera 5 euro izango da. 97,2 frekuentzian eta Txapairratia.org atarian zuzenean entzun daiteke saioa.

Herriak

Egutegia

Apirila
al ar az og ol lr ig
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30          
Maiatza
al ar az og ol lr ig
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31    

Urte osoko agenda ikusi »»