Debagoieneko Mankomunitateak ematen duen zerbitzua. Elgetaren kasuan lehenengo deitu egin behar da zerbitzua eskatzeko: 943 76 25 47. Jarraian, utzi plastikoa adostutako lekuan, arratsaldez. Batuko den plastiko mota: siloa estaltzeko erabiltzen den plastiko beltza, belar boletan erabiltzen den plastiko beltza, negutegietan eta ortuan lurra estaltzeko erabiltzen den plastiko beltza, negutegiko plastiko zuria.
Plastikoa arratsaldez utzi beharko da. Batuko diren plastiko motak: Siloa estaltzeko erabiltzen den plastiko beltza. Belar boletan erabiltzen den plastiko beltza. Negutegietan eta ortuan lurra estaltzeko erabiltzen den plastiko beltza. Negutegiko plastiko zuria. Plastikozko sokak ez dira batuko. Bilketa lekuak: Eskoriatza1. Zarimutzeko bidegurutzean. Aretxabaleta2. Lausita, Izurieta bidegurutzetik 100 metrotara.3. Bañuetxe, Mendiolako bide parean.4. Oroko bidegurutzean. Antzuola5. Ekarpen gune ondoan.Oñati6. Zanartu, Zuazola inguruan.7. Murgialdai, Asentsio ermitan.8. Olabarrieta, autobus geltokian.9. Musika Eskola gainaldean. Bergara10.Ugarrixa, etxalde parean.11.Muinondo, trenbide ondoan.12.San Juan auzoko eliza aurreko plazan. Noiz behinkako zerbitzuak, betiere, aurrez telefonoz deituta (943-76 25 47)Arrasate: Udala, Bedoña eta Garagartza auzoan.Gatzaga: Dorletako bidegurutzean.Bergara: Elosu, Santutxun.Elgeta.
Otsailaren 23an batutako harriak margotuko ditugu txanda – 17:00 txanda – 18:00 Ekintza hauek irekiak izango dira.
Nigan, barnetasunaren heziketa gurasoendako eta helduendako. Helburua: gure barrena ezagutzea eta hobeto sentitzeko baliabideak eskuratzea. 18:30-20:00, Olaranen.
Batuko den plastiko mota: Siloa estaltzeko erabiltzen den plastiko beltza. Belar boletan erabiltzen den plastiko beltza. Negutegietan eta ortuan lurra estaltzeko erabiltzen den plastiko beltza. Negutegiko plastiko zuria. Plastikozko sokak ez dira batuko. Bilketa puntuak: (Arratsaldean utzi) Zanartu, Zuazola inguruan Murgialdai, Asentsio ermitan Olabarrieta, autobus geltokian Musika Eskola gainekaldean Oharra: Bilketa lekuren bat aldatzea nahi izanez gero, deitu 943762547 telefonora.
Elgetako udalbatzak otsailari dagokion osoko bilkura egingo du, 19:00etan, udaletxean. Gai zerrenda: 2018ko urtarrilaren 30eko ohiko batzarraren akta onartzea, hala badagokio. Alkatetzaren erabakien kontu ematea. Kiroldegiko zerbitzua esleitzeko baldintza pleguen onarpena, hala badagokio. Udalak Elgeta 21, S.L., Udal enpresarekiko duen 2017ko JEZ zergaren kuotaren kreditua kobragaitza izendatzeko proposamena. Galdera-erreguak.
SAEDen sorrerak 42 urte beteko ditu. Elkarretaratzea Herriko Plazan.
Hizlariak: Txema Fernández (HAZIko teknikaria) eta Carmelo Fernández León. Oñatiko XXII. ingurumen jardunaldien barruan, Natur eskolak antolatuta
Urtero bezala, Plazako Dantza Tradizionala ikastaroak antolatu ditu Arrasaten Portaloi elkarteak. Bi talde izango dira: hastapeneko taldea, eta 'beteranoen' dantza-txokoa. Saioak astelehenetan izango dira, urriaren 2an abiatuta, maiatza bitartean: talde berria –1.maila– 18:30etik 19:30era ariko da eta dantza-txokoa, berriz, 19:30etik 21:00etara. Hainbat dantza eskainiko dira: Lotuan –pasodoblea, baltsa, polka, schottischa, mazurka, boleroa, habanera, tangoa–; soltean– trikitixa, porrusalda, fandangoa, arin-arina–; jauziak; Baztango mutil-dantzak; kontradantzak; ingurutxoak; joko-dantzak, gabotak; braleak Baztango zortzikoa, Bolant dantza, Axuri beltza, Larrain dantza, Txerri dantza... Informazio gehiago eta izen-ematea hilabete honetan, irailean, ondorengo telefonoetara deituta: AEDra –943 77 12 28– edota Gazte Bulegora – 943 25 20 65–. Dantzan ikasi nahi al duzu? Animatu zaitez!
Oinarrizko argazkilaritza. Eguna eta ordua: 2018.eko Otsailaren 05a, Astelehena, 19:15etan Prezioa: 60.00 € Plazak: 14 Irakaslea: Arizondo argazkilari elkartearen kideak Hizkuntza: Euskaraz Azalpena: Otsailaren 5etik 28ra izango da: astelehen, astearte eta asteazkenetan (24 ordu) Informazio gehiago eta izenematea: 943 76 00 01(lan orduetan)
Oñatiko XXII. ingurumen jardunaldien barruan, Natur eskolak antolatuta.
Martxoaren 24an ospatuko da aurten bergararrendako horren berezia den Erramu zapatuko feria. Eta urtero moduan, San Martin plazako zein seminarioko patioko talo postua esleituko dio Udalak herriko irabazi asmorik gabeko elkarte bati. Eskaerak martxoaren 7a baino lehen entregatu behar dira (13:00).