Larunbata, otsailak 17



09:00

Baserriko produktuen azoka

Seber Altube plaza, Arrasate | Azoka

Baserriko produktuen azoka Seber Altube plazan. 9:00 - 14:00 Hileko 3. zapatuan. Antolatzailea: Arrasateko Udala Laguntzailea: Ibai-arte

Baserriko produktuen azoka Seber Altube plaza

Baserriko produktuen azoka Seber Altube plazan. 9:00 - 14:00

Hileko 3. zapatuan.

Antolatzailea: Arrasateko Udala

Laguntzailea: Ibai-arte


10:00

Aukeren Azoka

Udal pilotalekuan., Bergara | Azoka

Bedelkar elkarteak, Udalarekin lankidetzan, Aukeren Azoka antolatu du otsailaren 17rako. 10:00etatik 14:30era eta 17:00etatik 20:00etara, herriko 15 komertzioren produktuak egongo dira salgai frontoian eta bertan izango ez diren Bedelkarreko beste komertzioek produktuak aukera ezin hobean eskainiko dituzte euren dendetan. Herriko komertzioetan gastatzeko 1.560 euroko bonuaren zozketa egingo da.

Aukeren Azoka Udal pilotalekuan.

Bedelkar elkarteak, Udalarekin lankidetzan, Aukeren Azoka antolatu du otsailaren 17rako. 10:00etatik 14:30era eta 17:00etatik 20:00etara, herriko 15 komertzioren produktuak egongo dira salgai frontoian eta bertan izango ez diren Bedelkarreko beste komertzioek produktuak aukera ezin hobean eskainiko dituzte euren dendetan. Herriko komertzioetan gastatzeko 1.560 euroko bonuaren zozketa egingo da.


10:00

Hezkuntza solasaldia

Torresoroa, Antzuola | Batzarra

2017-2018ko ikasturtean, ongizate helburu zabalaren baitan, hezkuntza gaia landuko da modu sakonagoan. Horretarako, otsailean egingo den batzarraren bidez, "elkarrizketa mamitsuetan" murgiltzeko asmoa erakutsi du Antzuolako EH Bilduk.

Hezkuntza solasaldia Torresoroa

2017-2018ko ikasturtean, ongizate helburu zabalaren baitan, hezkuntza gaia landuko da modu sakonagoan. Horretarako, otsailean egingo den batzarraren bidez, "elkarrizketa mamitsuetan" murgiltzeko asmoa erakutsi du Antzuolako EH Bilduk.


11:00

Kantu tailerra: Abestearen plazerra

Ibarraundi museoa, Eskoriatza | Ikastaroak

Gu denon artean elkarteak antolatuta, Abestearen plazerra izeneko kantu tailerra izango da bihar, Ibarraundi museoan. Bettina Aragon Hilleman irakasleak emango du saioa, 11:00etatik 14:00etara bitartean, eta gazteleraz izango da. Bertara joan nahi duenak hamar euro ordaindu beharko ditu, eta izena emateko, 639 527 179 telefonora deitu beharko da. Plazak, berriz, mugatuak izango dira.

Kantu tailerra: Abestearen plazerra Ibarraundi museoa

Gu denon artean elkarteak antolatuta, Abestearen plazerra izeneko kantu tailerra izango da bihar, Ibarraundi museoan. Bettina Aragon Hilleman irakasleak emango du saioa, 11:00etatik 14:00etara bitartean, eta gazteleraz izango da. Bertara joan nahi duenak hamar euro ordaindu beharko ditu, eta izena emateko, 639 527 179 telefonora deitu beharko da. Plazak, berriz, mugatuak izango dira.


11:00

Mendi Mendia Racing jaia

Elgetan, Elgeta | Bestelakoak

Hainbat elgetarrek dihardute auto lasterketen munduan, eta iaz moduan Mendi Mendia Racing jaia antolatu dute. Zapaturako iragarri dute. Bazkarirako izena emateko epea bihar, eguaztena, amaitzen da.

Mendi Mendia Racing jaia Elgetan

Hainbat elgetarrek dihardute auto lasterketen munduan, eta iaz moduan Mendi Mendia Racing jaia antolatu dute. Zapaturako iragarri dute. Bazkarirako izena emateko epea bihar, eguaztena, amaitzen da.


17:00

'Kabernikola' filma, gaztetxoendako

Zinema aretoa, Oñati | Zinema

'Kabernikola' filma, gaztetxoendako

'Kabernikola' filma, gaztetxoendako Zinema aretoa

'Kabernikola' filma, gaztetxoendako


19:00

Tartean teatroaren 'Ez dok Hiru'

Seminarixoa, Bergara | Antzerkia

Tartean teatroaren Ez dok Hiru Euskal musikaren imajinario kolektiboan murgilduko gaituen ikuskizuna Ez dok Hiru-ren proposamen teatral berria duzue hau. Publiko helduari zuzendutakoa, umorezkoa, euskaraz. Patxo Telleriak testuak sortzeko eta Mikel Martinezek, eta Telleriak berak, zuzenean antzezteko duten estilo paregabearekin. "Ez Dok Hiru" taldea eszenatokietara itzuli da, Euskal Herriko imajinario musikalaren errepaso ironiko, absurdu eta dibertigarria eskaintzeko. Oraingo honetan, bikoteak beste hiru musikari-aktorekin partekatuko du taula, hitzari, bere ohiko tresna eszenikoari, zuzeneko musikaren indarra gehiturik. SARRERAK EROSI: 1.-Seminarixoko txarteldegian ostegunero: 18:00-20:00. 2.- www.ticket.kutxabank.es webgunean. Hileko lehenengo ostegunean jarriko dira, hurrengo hilabeteko sarrerak salgai. Eguna eta ordua: Otsailak 17, Larunbata, 19:00etan Non: Seminarixoa Prezioa: 8.00 €

Tartean teatroaren 'Ez dok Hiru' Seminarixoa

Tartean teatroaren Ez dok Hiru

Euskal musikaren imajinario kolektiboan murgilduko gaituen ikuskizuna Ez dok Hiru-ren proposamen teatral berria duzue hau. Publiko helduari zuzendutakoa, umorezkoa, euskaraz. Patxo Telleriak testuak sortzeko eta Mikel Martinezek, eta Telleriak berak, zuzenean antzezteko duten estilo paregabearekin. "Ez Dok Hiru" taldea eszenatokietara itzuli da, Euskal Herriko imajinario musikalaren errepaso ironiko, absurdu eta dibertigarria eskaintzeko. Oraingo honetan, bikoteak beste hiru musikari-aktorekin partekatuko du taula, hitzari, bere ohiko tresna eszenikoari, zuzeneko musikaren indarra gehiturik.

SARRERAK EROSI:

1.-Seminarixoko txarteldegian ostegunero: 18:00-20:00.

2.- www.ticket.kutxabank.es webgunean. Hileko lehenengo ostegunean jarriko dira, hurrengo hilabeteko sarrerak salgai.

Eguna eta ordua: Otsailak 17, Larunbata, 19:00etan
Non: Seminarixoa
Prezioa: 8.00 €

22:30

'Tres anuncios en las afueras' filma

Zinema aretoa, Oñati | Zinema

'Tres anuncios en las afueras' filma

'Tres anuncios en las afueras' filma Zinema aretoa

'Tres anuncios en las afueras' filma


22:30

Petti eta Bidelapurrak gaztetxean

Bergarako gaztetxea, Bergara | Musika

Bidelapurrak talde gasteiztar-bergararrak emanaldia eskainiko du gaztetxean. Gorriak eta bi disko berria aurkeztuko dute, 10 abestiz osatutako lana. Jatorriz bikotea zen taldea (Ekaitz Aranbarri eta Ander Solozabal) zazpikote bilakatu da. Biolina, akordeoia, teklatua, bateria, mandolina... instrumentuekin sonoritate goxoa lortu du taldeak. Gaztetxeko kontzertuan diskoan parte hartu duten musikari guztiak igoko dira taula gainera. Euren aurretik Petti nafarrak eskainiko du kontzertua.  Kontzertua 22:30ean hasiko da.

Petti eta Bidelapurrak gaztetxean Bergarako gaztetxea

Bidelapurrak talde gasteiztar-bergararrak emanaldia eskainiko du gaztetxean. Gorriak eta bi disko berria aurkeztuko dute, 10 abestiz osatutako lana. Jatorriz bikotea zen taldea (Ekaitz Aranbarri eta Ander Solozabal) zazpikote bilakatu da. Biolina, akordeoia, teklatua, bateria, mandolina... instrumentuekin sonoritate goxoa lortu du taldeak. Gaztetxeko kontzertuan diskoan parte hartu duten musikari guztiak igoko dira taula gainera.

Euren aurretik Petti nafarrak eskainiko du kontzertua. 

Kontzertua 22:30ean hasiko da.


22:30

'Handia' filma

Zinema aretoa, Oñati | Zinema

Aitor Arregi eta Jon Garañok zuzendutako Handia filma emango dute helduendako.

'Handia' filma Zinema aretoa

Aitor Arregi eta Jon Garañok zuzendutako Handia filma emango dute helduendako.



10:00
21:00

Plazako Dantza Tradizionalen ikastaroak Arrasaten

Arrasate | Dantza

Urtero bezala, Plazako Dantza Tradizionala ikastaroak antolatu ditu Arrasaten Portaloi elkarteak. Bi talde izango dira: hastapeneko taldea, eta 'beteranoen' dantza-txokoa. Saioak astelehenetan izango dira, urriaren 2an abiatuta, maiatza bitartean: talde berria –1.maila– 18:30etik 19:30era  ariko da eta dantza-txokoa, berriz, 19:30etik 21:00etara. Hainbat dantza eskainiko dira: Lotuan –pasodoblea, baltsa, polka, schottischa, mazurka, boleroa, habanera, tangoa–; soltean– trikitixa, porrusalda, fandangoa, arin-arina–; jauziak; Baztango mutil-dantzak; kontradantzak; ingurutxoak; joko-dantzak, gabotak; braleak Baztango zortzikoa, Bolant dantza, Axuri beltza, Larrain dantza, Txerri dantza... Informazio gehiago eta izen-ematea hilabete honetan, irailean, ondorengo telefonoetara deituta: AEDra –943 77 12 28– edota Gazte Bulegora – 943 25 20 65–. Dantzan ikasi nahi al duzu? Animatu zaitez!

Plazako Dantza Tradizionalen ikastaroak Arrasaten

Urtero bezala, Plazako Dantza Tradizionala ikastaroak antolatu ditu Arrasaten Portaloi elkarteak. Bi talde izango dira: hastapeneko taldea, eta 'beteranoen' dantza-txokoa. Saioak astelehenetan izango dira, urriaren 2an abiatuta, maiatza bitartean: talde berria –1.maila– 18:30etik 19:30era  ariko da eta dantza-txokoa, berriz, 19:30etik 21:00etara.

Hainbat dantza eskainiko dira: Lotuan –pasodoblea, baltsa, polka, schottischa, mazurka, boleroa, habanera, tangoa–; soltean– trikitixa, porrusalda, fandangoa, arin-arina–; jauziak; Baztango mutil-dantzak; kontradantzak; ingurutxoak; joko-dantzak, gabotak; braleak Baztango zortzikoa, Bolant dantza, Axuri beltza, Larrain dantza, Txerri dantza...

Informazio gehiago eta izen-ematea hilabete honetan, irailean, ondorengo telefonoetara deituta: AEDra –943 77 12 28– edota Gazte Bulegora – 943 25 20 65–. Dantzan ikasi nahi al duzu? Animatu zaitez!



MARTXOAK 8KO AZOKAN IZENA EMATEA

Arrasateko Emakume Txokoa, Arrasate

Urtero bezala, aurten ere Arrasateko Udalaren Berdintasun Sailak emakumeen azoka antolatu du Martxoak 8ko plangintzaren barruan. Helburua da Arrasateko emakume ekoizleak eta artisauak, eta euren lana ikustaraztea. Ekoizlea eta azokan egongo den saltzailea emakumea izan behar da. Arrasateko baserritar eta artisauek lehentasuna izango dute eta gehienez produktu bereko 2 postu egongo dira azokan. Azoka Martxoaren 10ean izango da, Seber Altube plazan, goizez ( Ordutegia: 10.00-14.00). Izen-emate epea: Otsailaren 5etik 23ra arte zabalik. Izen-ematea 943.79.41.39 telefono zenbakian edo Arrasateko Udalaren web orrian https://www.arrasate.eus/eu/tramiteak/izen-ematea Ekoizle edota saltzaileak berak deitu beharko du Emakume Txokora jakiteko postua jartzeko aukeratua izan den. EMAKUME TXOKORA DEITZEKO EPEA: Otsailaren 28tik Martxoaren 2ra .

MARTXOAK 8KO AZOKAN IZENA EMATEA Arrasateko Emakume Txokoa Urtero bezala, aurten ere Arrasateko Udalaren Berdintasun Sailak emakumeen azoka antolatu du Martxoak 8ko plangintzaren barruan. Helburua da Arrasateko emakume ekoizleak eta artisauak, eta euren lana ikustaraztea. Ekoizlea eta azokan egongo den saltzailea emakumea izan behar da. Arrasateko baserritar eta artisauek lehentasuna izango dute eta gehienez produktu bereko 2 postu egongo dira azokan. Azoka Martxoaren 10ean izango da, Seber Altube plazan, goizez ( Ordutegia: 10.00-14.00). Izen-emate epea: Otsailaren 5etik 23ra arte zabalik. Izen-ematea 943.79.41.39 telefono zenbakian edo Arrasateko Udalaren web orrian https://www.arrasate.eus/eu/tramiteak/izen-ematea Ekoizle edota saltzaileak berak deitu beharko du Emakume Txokora jakiteko postua jartzeko aukeratua izan den. EMAKUME TXOKORA DEITZEKO EPEA: Otsailaren 28tik Martxoaren 2ra .


09:00
19:00

Lehen sorospenen ikastaroa

Elorregi, Bergara | Ikastaroak

Lehen sorospenen ikastaroa emango du Gurutze Gorriak otsailaren 5etik 24ra. Matrikula 125€ balio du eta ziurtagiri ofiziala ematen da. altodeba@cruzroja.es  

Lehen sorospenen ikastaroa Elorregi

Lehen sorospenen ikastaroa emango du Gurutze Gorriak otsailaren 5etik 24ra. Matrikula 125€ balio du eta ziurtagiri ofiziala ematen da. altodeba@cruzroja.es

 


19:15
21:15

Oinarrizko argazkilaritza

Arizondo argazkilari elkartearen egoitza, Bergara | Ikastaroak

Oinarrizko argazkilaritza. Eguna eta ordua: 2018.eko Otsailaren 05a, Astelehena, 19:15etan Prezioa: 60.00 € Plazak: 14 Irakaslea: Arizondo argazkilari elkartearen kideak   Hizkuntza: Euskaraz   Azalpena: Otsailaren 5etik 28ra izango da: astelehen, astearte eta asteazkenetan (24 ordu) Informazio gehiago eta izenematea: 943 76 00 01(lan orduetan)

Oinarrizko argazkilaritza Arizondo argazkilari elkartearen egoitza

Oinarrizko argazkilaritza.

Eguna eta ordua: 2018.eko Otsailaren 05a, Astelehena, 19:15etan

Prezioa: 60.00 €

Plazak: 14

Irakaslea: Arizondo argazkilari elkartearen kideak
 
Hizkuntza: Euskaraz
 
Azalpena: Otsailaren 5etik 28ra izango da: astelehen, astearte eta asteazkenetan (24 ordu)

Informazio gehiago eta izenematea: 943 76 00 01(lan orduetan)



09:00
13:00

KZguneko ikastaroak

Antzuola, Antzuola | Ikastaroak

KZguneko ikastaroak. Otsailak 12-23. Egunero, astelehenetik ostiralera. Oinarrizko interneta. 20 ordu. 09:00-11:00 Smartphoneak eta tabletak. 20 ordu. 11:00-13:00 Emango diren gaiak, besteak beste: erosketak internetez modu seguruan, medikuarentzako txanda, google maps… eta bertaratutakoek interesgarri deritzotena. Izena emateko azkenengo eguna: urtarrilaren 31. Izena ematea: liburutegian (943 766 065) edo udaletxean (943 766 246). Informazio gehiago liburutegian (943 766 065).

KZguneko ikastaroak Antzuola

KZguneko ikastaroak.

Otsailak 12-23. Egunero, astelehenetik ostiralera.

  • Oinarrizko interneta. 20 ordu. 09:00-11:00
  • Smartphoneak eta tabletak. 20 ordu. 11:00-13:00

Emango diren gaiak, besteak beste: erosketak internetez modu seguruan, medikuarentzako txanda, google maps… eta bertaratutakoek interesgarri deritzotena.

Izena emateko azkenengo eguna: urtarrilaren 31.

Izena ematea: liburutegian (943 766 065) edo udaletxean (943 766 246).

Informazio gehiago liburutegian (943 766 065).



18:00
20:00

'Hegazti sarraskijaleak; garbiketa-brigada ixila' erakusketa

Oñatiko kultura etxea, Oñati | Erakusketak

Oñatiko XXII. ingurumen jardunaldien barruan, Natur eskolak antolatuta.

'Hegazti sarraskijaleak; garbiketa-brigada ixila' erakusketa Oñatiko kultura etxea

Oñatiko XXII. ingurumen jardunaldien barruan, Natur eskolak antolatuta.



10:00
20:00

Panticosara irteera otsailean

Namaste Belardenda, Eskoriatza | Irteera

Eskoriatza Kirol Elkarteak antolatutako Panticosara eski irteera otsailean egingo da. Zehazki, otsailaren 17-18 asteburuan. Prezioa, 140 eurokoa. Izen-ematea, otsailaren 9a baino lehen egin beharko da Namaste belardendan. Informazio gehiagorako, berriz, 943 71 43 27 telefonora deitu beharko da.

Panticosara irteera otsailean Namaste Belardenda

Eskoriatza Kirol Elkarteak antolatutako Panticosara eski irteera otsailean egingo da. Zehazki, otsailaren 17-18 asteburuan. Prezioa, 140 eurokoa.

Izen-ematea, otsailaren 9a baino lehen egin beharko da Namaste belardendan. Informazio gehiagorako, berriz, 943 71 43 27 telefonora deitu beharko da.

Herriak

Egutegia

Apirila
al ar az og ol lr ig
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30          
Maiatza
al ar az og ol lr ig
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31    

Urte osoko agenda ikusi »»