Aratuste-domekako egitaraua: 10:00, Diana, txistulariekin. 11:45, Aurtengo Santa Ageda neska-mutilek Txino dantza egingo dute. 12:00, Kuadrilen desfilea. Ibilbidea: Araba ibilbidea, Mitarte, Durana, Errekabarren, Andramari (Txakoli tabernatik), Mitarte, Durana eta Herriko Plaza. 13:00, Akelarre txarangarekin kalejira. 14:30, Herri bazkaria kiroldegian, Mikel DJak alaituta. 18:00, Akelarre txarangarekin kalejira kiroldegitik Herriko plazara. 18:45, Mozorro lehiaketaren sari banaketa Herriko plazan. 16 urtetik gorakoentzako sariak:• Originaltasunari / 160 €• Kale animazio onenari / 160 €• Muntaia onenari / 160 €• Bikote nahiz bakarkako mozorro onenari / 160 €• Adin desberdinez osatutako talde onenari / 160 €16 urtetik beherakoentzako sariak:• 1. saria / 150 €• 2. saria / 120 €• 3. saria / 100 €• 4. saria / 80 €• 5. saria / 60 € 19:00, Santa Ageda neska-mutilen dantza saioa. 19:30, Mikel DJ-aren emanaldia Herriko Plazan.
OTSAILAREN 11N, DOMEKAN: 10:30- DANTZARIEN KALEJIRA. Oinarin dantza taldeari esker, bi talde ibiliko dira kaleetan zehar, bat Plazatik gora, bestea Plazatik behera: talde batek sorgin dantza egingo du. Talde horrekin batera ibiliko dira hartza, tximinoa eta hezitzailea. Tximinoa bakarrik Antzuolan irtetzen den pertsonaia da. 12.30- SAIO NAGUSIA, PLAZAN. Baztango esku dantza Launako Arku dantza Erre zaituzte Antzuolako makila txiki Kortes Txantxoak eta azkaidarrak Sorgin dantza 7 jauzi eta txulalai Antzuolako inauterien berezitasuna eta informazio gehiago: www.antzuola.com/kultura/Antzuolakodantzak 14:30- BAZKARIA, FRONTOIAN. BAZKARIKO MENUAK: Umeendako MenuaMakarroiak+tomatea+txorixoaSolomoa errebozatuta + txip patatakPostreaEdateko: Ura10 € Helduendako menuaMarmitakoaOilasko erdi + entsaladaHojaldre tarta + izozkiaEdateko: ura eta sagardoaKafea eta infusioak15 € Frontoian bazkaltzeko txartela eskatuko da, beraz, bazkaltiar bakoitzak txartel bat izan beharko du. Txartel barik ezingo da sartu frontoian. Txartelak salgai egongo dira udaletxean eta liburutegian. Txartelak salgai jarriko dira urtarrilaren 25ean, ostegunean. Erosteko azken eguna: otsailak 5, astelehena. Bazkaria bertan parte hartuko duten guztien artean aurrera aterako denez, lanean parte hartzera dei egiten da. Hala, mahaiak prestatzeko eta muntaia egiteko 13.30ean elkartuko gara frontoian. Mahaiak zerbitzatu bazkari txartela erosi dutenen artean egingo da, Korrika edo Trekutz egunean egin zen bezala. 17:30- MOZORRO LEHIAKETA Lehiaketan nahi duenak har dezake parte eta nahi duena egin dezake: desfilea, koreografia… Musika aparatua egongo da, baina talde bakoitzak eraman beharko du bere grabazioa edo doinua. Talde onenarentzako saria: herriko jatetxe batean 200 € arteko gastua egiteko aukera. Hortik gorakoa taldeak jarriko du. Taldea 10 lagun baino txikiagoa denean, buruko 20 € emango da. Epaimahaia: aurkezten den talde bakoitzak epaimahaikide bat jarriko du. 17:30- Gesaltza TXARANGAREN SAIOA.
'Salvando al reino de Oz' filma, gaztetxoendako
Sagu eta Pagu filma. Zuzendaria: Engin Bastürk Iraupena: 88 min Generoa: animazioa Adina: Guztiontzat Eguna eta ordua: Otsailak 11, Igandea, 17:00etan Prezioa: 3.00 €
Familian jolasean. 0-8 urteko haurrak dituzten familiei zuzenduta. Igandero, urtarrilaren 14tik martxoaren 11ra, Okendoko ludotekan 17:00-19:00
Oñatiko Iñauterien barruan, Luzaideko dantzak Oñatz dantza taldearen eskutik. Aita Madina taldeko txistulariek eta Jose de Azpiazu Musika Eskolako Akordeoi ikasleek hartuko dute parte kalejiran.
2000. urtean jaiotakoek egingo dute dantza plazan.
La Torre Oscura filma. Iraupena: 95 min Adina: + 12 urte Eguna eta ordua: Otsailak 11, Igandea, 19:30etan Prezioa: 4.00 €
Urtero bezala, Plazako Dantza Tradizionala ikastaroak antolatu ditu Arrasaten Portaloi elkarteak. Bi talde izango dira: hastapeneko taldea, eta 'beteranoen' dantza-txokoa. Saioak astelehenetan izango dira, urriaren 2an abiatuta, maiatza bitartean: talde berria –1.maila– 18:30etik 19:30era ariko da eta dantza-txokoa, berriz, 19:30etik 21:00etara. Hainbat dantza eskainiko dira: Lotuan –pasodoblea, baltsa, polka, schottischa, mazurka, boleroa, habanera, tangoa–; soltean– trikitixa, porrusalda, fandangoa, arin-arina–; jauziak; Baztango mutil-dantzak; kontradantzak; ingurutxoak; joko-dantzak, gabotak; braleak Baztango zortzikoa, Bolant dantza, Axuri beltza, Larrain dantza, Txerri dantza... Informazio gehiago eta izen-ematea hilabete honetan, irailean, ondorengo telefonoetara deituta: AEDra –943 77 12 28– edota Gazte Bulegora – 943 25 20 65–. Dantzan ikasi nahi al duzu? Animatu zaitez!
MARTXOAK 8-ko XXI. Kartel Lehiaketa (2018) Arrasateko Udaleko Berdintasun sailak Martxoak 8-ko XXI. Kartel Lehiaketa antolatu du. Lehiaketa honekin, jendarte parekidearen aldeko borrokan erreferenteak izan diren mugimendu feministak eta emakume feministak aldarrikatu nahi ditugu. Helburu horrekin, aurtengo edizioan, “Izan direlako gara. Gora feminismoak!” leloa aukeratu dugu. Lanak aurkezteko epea: otsailak 16, ostirala, Arrasateko BAZen Saria: 450€ Egoki iritziz gero, aurkeztutako kartel guztiekin erakusketa bat egin dezake Udalak Oinarriak eta informazioa: www.arrasate.eus Facebook: Arrasateko Emakume Txokoa emakumetxokoa@arrasate.eus Tel: 943 79 41 39/618 206 233 (Emakume Txokoa) 943 25 20 00 (BAZ)
Urtero bezala, aurten ere Arrasateko Udalaren Berdintasun Sailak emakumeen azoka antolatu du Martxoak 8ko plangintzaren barruan. Helburua da Arrasateko emakume ekoizleak eta artisauak, eta euren lana ikustaraztea. Ekoizlea eta azokan egongo den saltzailea emakumea izan behar da. Arrasateko baserritar eta artisauek lehentasuna izango dute eta gehienez produktu bereko 2 postu egongo dira azokan. Azoka Martxoaren 10ean izango da, Seber Altube plazan, goizez ( Ordutegia: 10.00-14.00). Izen-emate epea: Otsailaren 5etik 23ra arte zabalik. Izen-ematea 943.79.41.39 telefono zenbakian edo Arrasateko Udalaren web orrian https://www.arrasate.eus/eu/tramiteak/izen-ematea Ekoizle edota saltzaileak berak deitu beharko du Emakume Txokora jakiteko postua jartzeko aukeratua izan den. EMAKUME TXOKORA DEITZEKO EPEA: Otsailaren 28tik Martxoaren 2ra .
Lehen sorospenen ikastaroa emango du Gurutze Gorriak otsailaren 5etik 24ra. Matrikula 125€ balio du eta ziurtagiri ofiziala ematen da. altodeba@cruzroja.es
Oinarrizko argazkilaritza. Eguna eta ordua: 2018.eko Otsailaren 05a, Astelehena, 19:15etan Prezioa: 60.00 € Plazak: 14 Irakaslea: Arizondo argazkilari elkartearen kideak Hizkuntza: Euskaraz Azalpena: Otsailaren 5etik 28ra izango da: astelehen, astearte eta asteazkenetan (24 ordu) Informazio gehiago eta izenematea: 943 76 00 01(lan orduetan)
Hartzaren desfileak emango dio hasiera iñauteriari ostegunean, berreskuratutako tradizioa. Gero, ostiralarekin, haurrak aterako dira kalejiran. Gauean Bergarako Musika bandaren eta Bergarako Orkestra Sinfonikoaren txanda izango da. Zapatua koadrilen eguna izango da, haiek hartuko dute kalea euren mozorroekin. Asteartean ere ekimen ugari izango dira, batez ere umeendako. Sorgin-dantza da berreskuratutako beste ekimen bat, nonbait Bergaran jatorri zuen dantza da gainera. Pellak dira egun hauetako postrea.