Santa Ageda neska-mutilak kalerik kale jardungo dute kantuan eta eskean Santa Ageda egunean. Iluntzean, 19:00etan, aurtengo lehen dantza saioa egingo dute Herriko Plazan.
KZguneko dinamizatzailearen bisita Aramaion. Ordua: 11:15
Arabako odol bankuko kideek odol ateratzeak egingo dituzte. Horretarako autobusa izango da Durana kalean (Herriko Plaza parean), 16:45etik 20:00etara.
Iñauteriak ospatuko ditugu ludotekan eta maskarak eta karetak egiteaz gain, ludoteka denon artean apainduko dugu.Maskara eta karetak egiteko 2 txanda egongo dira: Txanda- 17:00 Txanda – 18:00 Ekintza hau bazkide direnentzat eta bazkide ez direnentzat zuzenduta dago.
'Erosketa Arduratsua' izeneko tailerra. Ordua: 17:30 Tokia: Jubilatuen lokalean
Debagoienako Musika Eskoletako piano ikasleek eskeiniko duten kontzertua. Kontzertu honen helburutako bat otsasilaren 24 eta 25ean Andoainen ospatuko den 13. PIANO jaialdian parte hartuko duten ikasleen prestakuntza sakontzea da eta eszenatokian trebetasuna lantzea besteak beste. Kontutan izan behar dugu ikasle batzuentzat lehenengo aldia izango dela publiko aurrean azaltzea. Bertan Bergara, Arrasate, Eskoriatza, Aretxabaleta, Soraluze, Elgeta eta Oñatiko Piano ikasleek parte hartuko dute.
2000. urtean jaiotakoek egingo dute dantza plazan
'Los archivos del pentágono' filma. Gaur ikuslearen eguna da.
Urtero bezala, Plazako Dantza Tradizionala ikastaroak antolatu ditu Arrasaten Portaloi elkarteak. Bi talde izango dira: hastapeneko taldea, eta 'beteranoen' dantza-txokoa. Saioak astelehenetan izango dira, urriaren 2an abiatuta, maiatza bitartean: talde berria –1.maila– 18:30etik 19:30era ariko da eta dantza-txokoa, berriz, 19:30etik 21:00etara. Hainbat dantza eskainiko dira: Lotuan –pasodoblea, baltsa, polka, schottischa, mazurka, boleroa, habanera, tangoa–; soltean– trikitixa, porrusalda, fandangoa, arin-arina–; jauziak; Baztango mutil-dantzak; kontradantzak; ingurutxoak; joko-dantzak, gabotak; braleak Baztango zortzikoa, Bolant dantza, Axuri beltza, Larrain dantza, Txerri dantza... Informazio gehiago eta izen-ematea hilabete honetan, irailean, ondorengo telefonoetara deituta: AEDra –943 77 12 28– edota Gazte Bulegora – 943 25 20 65–. Dantzan ikasi nahi al duzu? Animatu zaitez!
MARTXOAK 8-ko XXI. Kartel Lehiaketa (2018) Arrasateko Udaleko Berdintasun sailak Martxoak 8-ko XXI. Kartel Lehiaketa antolatu du. Lehiaketa honekin, jendarte parekidearen aldeko borrokan erreferenteak izan diren mugimendu feministak eta emakume feministak aldarrikatu nahi ditugu. Helburu horrekin, aurtengo edizioan, “Izan direlako gara. Gora feminismoak!” leloa aukeratu dugu. Lanak aurkezteko epea: otsailak 16, ostirala, Arrasateko BAZen Saria: 450€ Egoki iritziz gero, aurkeztutako kartel guztiekin erakusketa bat egin dezake Udalak Oinarriak eta informazioa: www.arrasate.eus Facebook: Arrasateko Emakume Txokoa emakumetxokoa@arrasate.eus Tel: 943 79 41 39/618 206 233 (Emakume Txokoa) 943 25 20 00 (BAZ)
San Joxepe erretiratu elkarteko Aitonak jatetxean egingo dute Aratusteetako bazkaria, otsailaren 13an. Zuzeneko musika egongo da. Izen-ematea epea izango da urtarrilaren 16tik otsailaren 9ra. Ordainketa Laboral Kutxan egin beharko da. Argibide gehiago: 943 76 30 09.
Menua 1 (15 urtetik gora). Patatak errioxar erara Txahal gisatua San Markos tarta Ardoa, garagardoa, ura eta freskagarriak Kafea eta txupitoa Prezioa: 16 € Menua 2 (14 urtetik behera) Makarroiak txorizoarekin Oilasko izterra txip patatekin Natillak Ura eta freskagarriak Prezioa: 11 € Txartelak salgai: Goxo Txiki eta InkernuTxartelak erosteko azkenengo eguna: otsailak 5 Mahaiak erreserbatzeko: Emailez: kultura@eskoriatza.eu Whatsappez: 650 49 51 66
Urtero bezala, aurten ere Arrasateko Udalaren Berdintasun Sailak emakumeen azoka antolatu du Martxoak 8ko plangintzaren barruan. Helburua da Arrasateko emakume ekoizleak eta artisauak, eta euren lana ikustaraztea. Ekoizlea eta azokan egongo den saltzailea emakumea izan behar da. Arrasateko baserritar eta artisauek lehentasuna izango dute eta gehienez produktu bereko 2 postu egongo dira azokan. Azoka Martxoaren 10ean izango da, Seber Altube plazan, goizez ( Ordutegia: 10.00-14.00). Izen-emate epea: Otsailaren 5etik 23ra arte zabalik. Izen-ematea 943.79.41.39 telefono zenbakian edo Arrasateko Udalaren web orrian https://www.arrasate.eus/eu/tramiteak/izen-ematea Ekoizle edota saltzaileak berak deitu beharko du Emakume Txokora jakiteko postua jartzeko aukeratua izan den. EMAKUME TXOKORA DEITZEKO EPEA: Otsailaren 28tik Martxoaren 2ra .
Lehen sorospenen ikastaroa emango du Gurutze Gorriak otsailaren 5etik 24ra. Matrikula 125€ balio du eta ziurtagiri ofiziala ematen da. altodeba@cruzroja.es
Oinarrizko argazkilaritza. Eguna eta ordua: 2018.eko Otsailaren 05a, Astelehena, 19:15etan Prezioa: 60.00 € Plazak: 14 Irakaslea: Arizondo argazkilari elkartearen kideak Hizkuntza: Euskaraz Azalpena: Otsailaren 5etik 28ra izango da: astelehen, astearte eta asteazkenetan (24 ordu) Informazio gehiago eta izenematea: 943 76 00 01(lan orduetan)