Goizeko 09:00etan hasi eta pare bat orduko iraupena izango duela adierazi dute. Horniketa sarean hobekuntza lanak egiteko izango dela ere jakinarazi dute.
Liburua: "Teoria King Kong" liburua Idazlea: Virginie Despentes Koordinatzailea: Ivan Repilla Hizkuntza: Gaztelera Informazio gehiago: Biblioteka, biblioteka@eskoriatza.eus // 943 71 31 35Nahi duenak har dezake parte, izen-emate gabe eta liburua irakurri gabe ere joan daiteke.
Mondragon Unibertsitateak Oñatiko campusean ate irekiak egingo ditu ostegunean, hezkuntza-eredua eta eskaintzen dituen graduen berri emateko.
Martxoaren 8ko ekintzak prestatzeko batzar irekia udaletxean.
'Tierra de Dios' filma, zineklubean
Urtero bezala, Plazako Dantza Tradizionala ikastaroak antolatu ditu Arrasaten Portaloi elkarteak. Bi talde izango dira: hastapeneko taldea, eta 'beteranoen' dantza-txokoa. Saioak astelehenetan izango dira, urriaren 2an abiatuta, maiatza bitartean: talde berria –1.maila– 18:30etik 19:30era ariko da eta dantza-txokoa, berriz, 19:30etik 21:00etara. Hainbat dantza eskainiko dira: Lotuan –pasodoblea, baltsa, polka, schottischa, mazurka, boleroa, habanera, tangoa–; soltean– trikitixa, porrusalda, fandangoa, arin-arina–; jauziak; Baztango mutil-dantzak; kontradantzak; ingurutxoak; joko-dantzak, gabotak; braleak Baztango zortzikoa, Bolant dantza, Axuri beltza, Larrain dantza, Txerri dantza... Informazio gehiago eta izen-ematea hilabete honetan, irailean, ondorengo telefonoetara deituta: AEDra –943 77 12 28– edota Gazte Bulegora – 943 25 20 65–. Dantzan ikasi nahi al duzu? Animatu zaitez!
MARTXOAK 8-ko XXI. Kartel Lehiaketa (2018) Arrasateko Udaleko Berdintasun sailak Martxoak 8-ko XXI. Kartel Lehiaketa antolatu du. Lehiaketa honekin, jendarte parekidearen aldeko borrokan erreferenteak izan diren mugimendu feministak eta emakume feministak aldarrikatu nahi ditugu. Helburu horrekin, aurtengo edizioan, “Izan direlako gara. Gora feminismoak!” leloa aukeratu dugu. Lanak aurkezteko epea: otsailak 16, ostirala, Arrasateko BAZen Saria: 450€ Egoki iritziz gero, aurkeztutako kartel guztiekin erakusketa bat egin dezake Udalak Oinarriak eta informazioa: www.arrasate.eus Facebook: Arrasateko Emakume Txokoa emakumetxokoa@arrasate.eus Tel: 943 79 41 39/618 206 233 (Emakume Txokoa) 943 25 20 00 (BAZ)
Hiriko, kostako eta mendiko paisaiak batu ditu Bergaran jaiotako eskarmentu handiko margolari eta arkitektoak Gasteizko Posta kalean dagoen Vital Fundazioaren Luis de Ajuria aretoan.
San Joxepe erretiratu elkarteko Aitonak jatetxean egingo dute Aratusteetako bazkaria, otsailaren 13an. Zuzeneko musika egongo da. Izen-ematea epea izango da urtarrilaren 16tik otsailaren 9ra. Ordainketa Laboral Kutxan egin beharko da. Argibide gehiago: 943 76 30 09.
Menua 1 (15 urtetik gora). Patatak errioxar erara Txahal gisatua San Markos tarta Ardoa, garagardoa, ura eta freskagarriak Kafea eta txupitoa Prezioa: 16 € Menua 2 (14 urtetik behera) Makarroiak txorizoarekin Oilasko izterra txip patatekin Natillak Ura eta freskagarriak Prezioa: 11 € Txartelak salgai: Goxo Txiki eta InkernuTxartelak erosteko azkenengo eguna: otsailak 5 Mahaiak erreserbatzeko: Emailez: kultura@eskoriatza.eu Whatsappez: 650 49 51 66