Zoru-klausulak, preferenteak, swapak, hipotekak, komisioak... banketxeak auzitara eramateko motibu izan dira. Zertan dira salaketok? Zer ebazpen ari dira kaleratzen? Maider Morras abokatuaren laguntzarekin sakonduko du gaian.
Novela de ajedrez (Stefan Sweig) liburua komentatuko dute. Dinamizatzailea: Iván Repila.
Zoru-klausulen, preferenteen, swap-en, hipoteken, jabego erroldaren gastuen, komisioen eta halako gaien ebazpenak jorratzeko, Banketxeak auzitan izeneko hitzaldia antolatu du AED elkarteak. Saioa Maider Morras abokatuak gidatuko du, eta urtarrilaren 31n izango da, Kulturateko areto nagusian, 19:00etan.
Urtero bezala, Plazako Dantza Tradizionala ikastaroak antolatu ditu Arrasaten Portaloi elkarteak. Bi talde izango dira: hastapeneko taldea, eta 'beteranoen' dantza-txokoa. Saioak astelehenetan izango dira, urriaren 2an abiatuta, maiatza bitartean: talde berria –1.maila– 18:30etik 19:30era ariko da eta dantza-txokoa, berriz, 19:30etik 21:00etara. Hainbat dantza eskainiko dira: Lotuan –pasodoblea, baltsa, polka, schottischa, mazurka, boleroa, habanera, tangoa–; soltean– trikitixa, porrusalda, fandangoa, arin-arina–; jauziak; Baztango mutil-dantzak; kontradantzak; ingurutxoak; joko-dantzak, gabotak; braleak Baztango zortzikoa, Bolant dantza, Axuri beltza, Larrain dantza, Txerri dantza... Informazio gehiago eta izen-ematea hilabete honetan, irailean, ondorengo telefonoetara deituta: AEDra –943 77 12 28– edota Gazte Bulegora – 943 25 20 65–. Dantzan ikasi nahi al duzu? Animatu zaitez!
MARTXOAK 8-ko XXI. Kartel Lehiaketa (2018) Arrasateko Udaleko Berdintasun sailak Martxoak 8-ko XXI. Kartel Lehiaketa antolatu du. Lehiaketa honekin, jendarte parekidearen aldeko borrokan erreferenteak izan diren mugimendu feministak eta emakume feministak aldarrikatu nahi ditugu. Helburu horrekin, aurtengo edizioan, “Izan direlako gara. Gora feminismoak!” leloa aukeratu dugu. Lanak aurkezteko epea: otsailak 16, ostirala, Arrasateko BAZen Saria: 450€ Egoki iritziz gero, aurkeztutako kartel guztiekin erakusketa bat egin dezake Udalak Oinarriak eta informazioa: www.arrasate.eus Facebook: Arrasateko Emakume Txokoa emakumetxokoa@arrasate.eus Tel: 943 79 41 39/618 206 233 (Emakume Txokoa) 943 25 20 00 (BAZ)
Hiriko, kostako eta mendiko paisaiak batu ditu Bergaran jaiotako eskarmentu handiko margolari eta arkitektoak Gasteizko Posta kalean dagoen Vital Fundazioaren Luis de Ajuria aretoan.
San Joxepe erretiratu elkarteko Aitonak jatetxean egingo dute Aratusteetako bazkaria, otsailaren 13an. Zuzeneko musika egongo da. Izen-ematea epea izango da urtarrilaren 16tik otsailaren 9ra. Ordainketa Laboral Kutxan egin beharko da. Argibide gehiago: 943 76 30 09.
Iruñako, Ezkabako, San Cristobal espetxean erregistratutako 554 preso hil zituzten. Han hil zituzten beste 200, ez daude erregistratuta. Hain zuzen ere, Txinparta elkarteko Koldo Plak, Aranzadiko Paco Etxeberria auzi-medikuarekin batera, 131 preso hobitik ateratzeko lanetan hartu du parte. Bi elkarteek elkarlanean, erakusketa bat ere antolatu dute eta urtarrilaren 20tik 31ra bitartean egongo da ikusgai Oñatin. Lur azpitik lur-azaleratuz izena du erakusketak. San Cristobal espetxeko artxiboetan ageri denaren arabera, 14 debagoiendar egon ziren preso bertan 1934 eta 1945 urte bitartean. Sei oñatiar, bergarar bi, Aretxabaletako lau, arrasatear bat eta Leintz Gatzagako bat.
Menua 1 (15 urtetik gora). Patatak errioxar erara Txahal gisatua San Markos tarta Ardoa, garagardoa, ura eta freskagarriak Kafea eta txupitoa Prezioa: 16 € Menua 2 (14 urtetik behera) Makarroiak txorizoarekin Oilasko izterra txip patatekin Natillak Ura eta freskagarriak Prezioa: 11 € Txartelak salgai: Goxo Txiki eta InkernuTxartelak erosteko azkenengo eguna: otsailak 5 Mahaiak erreserbatzeko: Emailez: kultura@eskoriatza.eu Whatsappez: 650 49 51 66