Asteartea, urtarrilak 30



18:30

Barnetasuna lantzeko helduendako saioa

Olaran etxea, Antzuola | Ikastaroak

NIGAN: Barnetasunaren heziketa gurasoendako eta helduendako. 4. Saioa egingo da. Helburua da gure  barrena  zelakoa den ikustea eta hobeto egoteko zer egin dezakegun ikustea.

Barnetasuna lantzeko helduendako saioa Olaran etxea

NIGAN: Barnetasunaren heziketa gurasoendako eta helduendako. 4. Saioa egingo da. Helburua da gure  barrena  zelakoa den ikustea eta hobeto egoteko zer egin dezakegun ikustea.


18:30

Aratusteetarako makillaje ikastaroa

Udaletxe zaharra, Aretxabaleta | Ikastaroak

Aratusteetan dotore mozorrotzeko zelan makilatu erakutsiko dute Gemes estetika zentroko kideek Loramendi elkarteak gonbidatuta. Urtarrilaren 30ean izango da ikastaroa baina izena aurrez eman beharra dago. Izena ematerakoan zelan mozorrotuko den esan beharra dago, ikastaroaren gidariek zein argibide eman jakin dezaten. Eguna: Urtarrilak 30, martitzena Ordua: 18:30  Lekua: Udaletxe zaharra Prezioa: Bazkideek 6€ / Gainontzekoek 10€ Izena emateko azken eguna: Urtarrilak 26 Izena emateko: Udaletxe zaharra / 685 75 67 29 edo euskara@loramendielkartea.eus  

Aratusteetarako makillaje ikastaroa Udaletxe zaharra

Aratusteetan dotore mozorrotzeko zelan makilatu erakutsiko dute Gemes estetika zentroko kideek Loramendi elkarteak gonbidatuta. Urtarrilaren 30ean izango da ikastaroa baina izena aurrez eman beharra dago.

Izena ematerakoan zelan mozorrotuko den esan beharra dago, ikastaroaren gidariek zein argibide eman jakin dezaten.

  • Eguna: Urtarrilak 30, martitzena
  • Ordua: 18:30 
  • Lekua: Udaletxe zaharra
  • Prezioa: Bazkideek 6€ / Gainontzekoek 10€
  • Izena emateko azken eguna: Urtarrilak 26
  • Izena emateko: Udaletxe zaharra / 685 75 67 29 edo euskara@loramendielkartea.eus

 


19:00

Udal batzar orokorra

Elgetako udaletxea, Elgeta | Deia

GAI ZERRENDA: 2017ko azaroaren 28ko Ohiko Batzarraren akta eta 2017ko abenduaren 19ko Ez-Ohiko Batzarraren akta onartzea, hala badagokio. Alkatetzaren erabakien kontu ematea. 2018 urterako Lanpostuen Zerrendan aldaketa egiteko haserako onarpena, hala badagokio. Güeñes-Itxaso goi tentsioko linearen proiektuaren aurkako errekurtso bateratuan, udalaren atxikipena, hala badagokio. Galdera-erreguak.

Udal batzar orokorra Elgetako udaletxea

GAI ZERRENDA:

  1. 2017ko azaroaren 28ko Ohiko Batzarraren akta eta 2017ko abenduaren 19ko Ez-Ohiko Batzarraren akta onartzea, hala badagokio.
  2. Alkatetzaren erabakien kontu ematea.
  3. 2018 urterako Lanpostuen Zerrendan aldaketa egiteko haserako onarpena, hala badagokio.
  4. Güeñes-Itxaso goi tentsioko linearen proiektuaren aurkako errekurtso bateratuan, udalaren atxikipena, hala badagokio.
  5. Galdera-erreguak.

19:00

Mendi federazio txartela

Elgetako kultura etxea, Elgeta | Kirola

Kantsatzeke mendi taldetik jakinarazi dute urtarrileko martitzenetan elkarteko bazkide egiteko zein federatu txartelak ateratzeko aukera izango dela kultura etxeko 2. solairuan, 19:00etatik 20:00etara.

Mendi federazio txartela Elgetako kultura etxea

Kantsatzeke mendi taldetik jakinarazi dute urtarrileko martitzenetan elkarteko bazkide egiteko zein federatu txartelak ateratzeko aukera izango dela kultura etxeko 2. solairuan, 19:00etatik 20:00etara.



10:00
21:00

Plazako Dantza Tradizionalen ikastaroak Arrasaten

Arrasate | Dantza

Urtero bezala, Plazako Dantza Tradizionala ikastaroak antolatu ditu Arrasaten Portaloi elkarteak. Bi talde izango dira: hastapeneko taldea, eta 'beteranoen' dantza-txokoa. Saioak astelehenetan izango dira, urriaren 2an abiatuta, maiatza bitartean: talde berria –1.maila– 18:30etik 19:30era  ariko da eta dantza-txokoa, berriz, 19:30etik 21:00etara. Hainbat dantza eskainiko dira: Lotuan –pasodoblea, baltsa, polka, schottischa, mazurka, boleroa, habanera, tangoa–; soltean– trikitixa, porrusalda, fandangoa, arin-arina–; jauziak; Baztango mutil-dantzak; kontradantzak; ingurutxoak; joko-dantzak, gabotak; braleak Baztango zortzikoa, Bolant dantza, Axuri beltza, Larrain dantza, Txerri dantza... Informazio gehiago eta izen-ematea hilabete honetan, irailean, ondorengo telefonoetara deituta: AEDra –943 77 12 28– edota Gazte Bulegora – 943 25 20 65–. Dantzan ikasi nahi al duzu? Animatu zaitez!

Plazako Dantza Tradizionalen ikastaroak Arrasaten

Urtero bezala, Plazako Dantza Tradizionala ikastaroak antolatu ditu Arrasaten Portaloi elkarteak. Bi talde izango dira: hastapeneko taldea, eta 'beteranoen' dantza-txokoa. Saioak astelehenetan izango dira, urriaren 2an abiatuta, maiatza bitartean: talde berria –1.maila– 18:30etik 19:30era  ariko da eta dantza-txokoa, berriz, 19:30etik 21:00etara.

Hainbat dantza eskainiko dira: Lotuan –pasodoblea, baltsa, polka, schottischa, mazurka, boleroa, habanera, tangoa–; soltean– trikitixa, porrusalda, fandangoa, arin-arina–; jauziak; Baztango mutil-dantzak; kontradantzak; ingurutxoak; joko-dantzak, gabotak; braleak Baztango zortzikoa, Bolant dantza, Axuri beltza, Larrain dantza, Txerri dantza...

Informazio gehiago eta izen-ematea hilabete honetan, irailean, ondorengo telefonoetara deituta: AEDra –943 77 12 28– edota Gazte Bulegora – 943 25 20 65–. Dantzan ikasi nahi al duzu? Animatu zaitez!



Martxoak 8ko XXI. kartel lehiaketa

Arrasateko Emakume Txokoa, Arrasate

MARTXOAK 8-ko XXI. Kartel Lehiaketa (2018) Arrasateko Udaleko Berdintasun sailak Martxoak 8-ko XXI. Kartel Lehiaketa antolatu du. Lehiaketa honekin, jendarte parekidearen aldeko borrokan erreferenteak izan diren mugimendu feministak eta emakume feministak aldarrikatu nahi ditugu. Helburu horrekin, aurtengo edizioan, “Izan direlako gara. Gora feminismoak!” leloa aukeratu dugu. Lanak aurkezteko epea: otsailak 16, ostirala, Arrasateko BAZen Saria: 450€ Egoki iritziz gero, aurkeztutako kartel guztiekin erakusketa bat egin dezake Udalak Oinarriak eta informazioa: www.arrasate.eus Facebook: Arrasateko Emakume Txokoa emakumetxokoa@arrasate.eus Tel: 943 79 41 39/618 206 233 (Emakume Txokoa) 943 25 20 00 (BAZ)

Martxoak 8ko XXI. kartel lehiaketa Arrasateko Emakume Txokoa MARTXOAK 8-ko XXI. Kartel Lehiaketa (2018) Arrasateko Udaleko Berdintasun sailak Martxoak 8-ko XXI. Kartel Lehiaketa antolatu du. Lehiaketa honekin, jendarte parekidearen aldeko borrokan erreferenteak izan diren mugimendu feministak eta emakume feministak aldarrikatu nahi ditugu. Helburu horrekin, aurtengo edizioan, “Izan direlako gara. Gora feminismoak!” leloa aukeratu dugu. Lanak aurkezteko epea: otsailak 16, ostirala, Arrasateko BAZen Saria: 450€ Egoki iritziz gero, aurkeztutako kartel guztiekin erakusketa bat egin dezake Udalak Oinarriak eta informazioa: www.arrasate.eus Facebook: Arrasateko Emakume Txokoa emakumetxokoa@arrasate.eus Tel: 943 79 41 39/618 206 233 (Emakume Txokoa) 943 25 20 00 (BAZ)


19:00
20:30

Jose Luis Azkarateren 'Argia eta paisaia' erakusketa

Gasteizko Vital Fundazioaren aretoan. , Bergara | Erakusketak

Hiriko, kostako eta mendiko paisaiak batu ditu Bergaran jaiotako eskarmentu handiko margolari eta arkitektoak Gasteizko Posta kalean dagoen Vital Fundazioaren Luis de Ajuria aretoan.

Jose Luis Azkarateren 'Argia eta paisaia' erakusketa Gasteizko Vital Fundazioaren aretoan.

Hiriko, kostako eta mendiko paisaiak batu ditu Bergaran jaiotako eskarmentu handiko margolari eta arkitektoak Gasteizko Posta kalean dagoen Vital Fundazioaren Luis de Ajuria aretoan.



09:00
19:00

San Joxepekoen Aratusteetako bazkaria

San Joxepe elkartea. , Bergara | Izenematea

San Joxepe erretiratu elkarteko Aitonak jatetxean egingo dute Aratusteetako bazkaria, otsailaren 13an. Zuzeneko musika egongo da. Izen-ematea epea izango da urtarrilaren 16tik otsailaren 9ra. Ordainketa Laboral Kutxan egin beharko da. Argibide gehiago: 943 76 30 09.

San Joxepekoen Aratusteetako bazkaria San Joxepe elkartea.

San Joxepe erretiratu elkarteko Aitonak jatetxean egingo dute Aratusteetako bazkaria, otsailaren 13an. Zuzeneko musika egongo da. Izen-ematea epea izango da urtarrilaren 16tik otsailaren 9ra. Ordainketa Laboral Kutxan egin beharko da. Argibide gehiago: 943 76 30 09.



18:00
20:00

'Lur azpitik lur-azaleratuz' erakusketa

Oñatiko kultura etxea, Oñati | Erakusketak

Iruñako, Ezkabako, San Cristobal espetxean erregistratutako 554 preso hil zituzten. Han hil zituzten beste 200, ez daude erregistratuta. Hain zuzen ere, Txinparta elkarteko Koldo Plak, Aranzadiko Paco Etxeberria auzi-medikuarekin batera, 131 preso hobitik ateratzeko lanetan hartu du parte. Bi elkarteek elkarlanean, erakusketa bat ere antolatu dute eta urtarrilaren 20tik 31ra bitartean egongo da ikusgai Oñatin. Lur azpitik lur-azaleratuz izena du erakusketak. San Cristobal espetxeko artxiboetan ageri denaren arabera, 14 debagoiendar egon ziren preso bertan 1934 eta 1945 urte bitartean. Sei oñatiar, bergarar bi, Aretxabaletako lau, arrasatear bat eta Leintz Gatzagako bat.

'Lur azpitik lur-azaleratuz' erakusketa Oñatiko kultura etxea

Iruñako, Ezkabako, San Cristobal espetxean erregistratutako 554 preso hil zituzten. Han hil zituzten beste 200, ez daude erregistratuta. Hain zuzen ere, Txinparta elkarteko Koldo Plak, Aranzadiko Paco Etxeberria auzi-medikuarekin batera, 131 preso hobitik ateratzeko lanetan hartu du parte. Bi elkarteek elkarlanean, erakusketa bat ere antolatu dute eta urtarrilaren 20tik 31ra bitartean egongo da ikusgai Oñatin. Lur azpitik lur-azaleratuz izena du erakusketak.

San Cristobal espetxeko artxiboetan ageri denaren arabera, 14 debagoiendar egon ziren preso bertan 1934 eta 1945 urte bitartean. Sei oñatiar, bergarar bi, Aretxabaletako lau, arrasatear bat eta Leintz Gatzagako bat.



08:00
08:00

Inauterietako bazkariko tiketak salgai

Goxo Txiki eta Inkernu, Eskoriatza | Bestelakoak

Menua 1 (15 urtetik gora). Patatak errioxar erara Txahal gisatua San Markos tarta Ardoa, garagardoa, ura eta freskagarriak Kafea eta txupitoa Prezioa: 16 € Menua 2 (14 urtetik behera) Makarroiak txorizoarekin Oilasko izterra txip patatekin Natillak Ura eta freskagarriak Prezioa: 11 € Txartelak salgai: Goxo Txiki eta InkernuTxartelak erosteko azkenengo eguna: otsailak 5 Mahaiak erreserbatzeko: Emailez: kultura@eskoriatza.eu Whatsappez: 650 49 51 66

Inauterietako bazkariko tiketak salgai Goxo Txiki eta Inkernu

Menua 1 (15 urtetik gora).

  • Patatak errioxar erara
  • Txahal gisatua
  • San Markos tarta
  • Ardoa, garagardoa, ura eta freskagarriak
  • Kafea eta txupitoa

Prezioa: 16 €

Menua 2 (14 urtetik behera)

  • Makarroiak txorizoarekin
  • Oilasko izterra txip patatekin
  • Natillak
  • Ura eta freskagarriak

Prezioa: 11 €

Txartelak salgai: Goxo Txiki eta Inkernu
Txartelak erosteko azkenengo eguna: otsailak 5

Mahaiak erreserbatzeko:

Herriak

Egutegia

Apirila
al ar az og ol lr ig
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30          
Maiatza
al ar az og ol lr ig
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31    

Urte osoko agenda ikusi »»