Etxaldeko emakumeen neguko auzolana: baserrian emakumeen lana bistaratzea helburu eta emakume artzainaren egunerokoa gerturatzeko asmoz Pikunieta baserrian egingo dute bisita 09:00etan hasita. Bertan baina, korta margotuko dute auzolanean. Ondoren, bazkaldu egingo dute bakoitzak eramandako jana elkarbanatuz.
Debagoieneko mintzalagunek irteera bateratua egingo dute. Oñatiko unibertsitatea eta Txokolateixa ezagutzeko txangoa izango da. Unibertsitateko bisita 10:00etan hasiko da eta Txokolateixakoa 11:00etan. Izena eman behar da aurrez. Nork bere herriko koordinatzailearengana jo behar du.
Txantxiku ikastolak eta Jose de Azpiazu musika eskolak antolatutako kantu jira. Foruen plazatik abiatuta herriguneko kaleetan zehar
Zirko tailerrean Xabi Larrearekin lanean diharduten neska-mutikoen emanaldia izango da.
'Oihaneko taldea' filma, gaztetxoendako
'Una bolsa de canicas' filma. Zuzendaria: Christian Duguay
Urtero bezala, Plazako Dantza Tradizionala ikastaroak antolatu ditu Arrasaten Portaloi elkarteak. Bi talde izango dira: hastapeneko taldea, eta 'beteranoen' dantza-txokoa. Saioak astelehenetan izango dira, urriaren 2an abiatuta, maiatza bitartean: talde berria –1.maila– 18:30etik 19:30era ariko da eta dantza-txokoa, berriz, 19:30etik 21:00etara. Hainbat dantza eskainiko dira: Lotuan –pasodoblea, baltsa, polka, schottischa, mazurka, boleroa, habanera, tangoa–; soltean– trikitixa, porrusalda, fandangoa, arin-arina–; jauziak; Baztango mutil-dantzak; kontradantzak; ingurutxoak; joko-dantzak, gabotak; braleak Baztango zortzikoa, Bolant dantza, Axuri beltza, Larrain dantza, Txerri dantza... Informazio gehiago eta izen-ematea hilabete honetan, irailean, ondorengo telefonoetara deituta: AEDra –943 77 12 28– edota Gazte Bulegora – 943 25 20 65–. Dantzan ikasi nahi al duzu? Animatu zaitez!
MARTXOAK 8-ko XXI. Kartel Lehiaketa (2018) Arrasateko Udaleko Berdintasun sailak Martxoak 8-ko XXI. Kartel Lehiaketa antolatu du. Lehiaketa honekin, jendarte parekidearen aldeko borrokan erreferenteak izan diren mugimendu feministak eta emakume feministak aldarrikatu nahi ditugu. Helburu horrekin, aurtengo edizioan, “Izan direlako gara. Gora feminismoak!” leloa aukeratu dugu. Lanak aurkezteko epea: otsailak 16, ostirala, Arrasateko BAZen Saria: 450€ Egoki iritziz gero, aurkeztutako kartel guztiekin erakusketa bat egin dezake Udalak Oinarriak eta informazioa: www.arrasate.eus Facebook: Arrasateko Emakume Txokoa emakumetxokoa@arrasate.eus Tel: 943 79 41 39/618 206 233 (Emakume Txokoa) 943 25 20 00 (BAZ)
Hiriko, kostako eta mendiko paisaiak batu ditu Bergaran jaiotako eskarmentu handiko margolari eta arkitektoak Gasteizko Posta kalean dagoen Vital Fundazioaren Luis de Ajuria aretoan.
San Joxepe erretiratu elkarteko Aitonak jatetxean egingo dute Aratusteetako bazkaria, otsailaren 13an. Zuzeneko musika egongo da. Izen-ematea epea izango da urtarrilaren 16tik otsailaren 9ra. Ordainketa Laboral Kutxan egin beharko da. Argibide gehiago: 943 76 30 09.
Urtarrilaren 16an zabalduko dute, hilaren 28ra arte.
Iruñako, Ezkabako, San Cristobal espetxean erregistratutako 554 preso hil zituzten. Han hil zituzten beste 200, ez daude erregistratuta. Hain zuzen ere, Txinparta elkarteko Koldo Plak, Aranzadiko Paco Etxeberria auzi-medikuarekin batera, 131 preso hobitik ateratzeko lanetan hartu du parte. Bi elkarteek elkarlanean, erakusketa bat ere antolatu dute eta urtarrilaren 20tik 31ra bitartean egongo da ikusgai Oñatin. Lur azpitik lur-azaleratuz izena du erakusketak. San Cristobal espetxeko artxiboetan ageri denaren arabera, 14 debagoiendar egon ziren preso bertan 1934 eta 1945 urte bitartean. Sei oñatiar, bergarar bi, Aretxabaletako lau, arrasatear bat eta Leintz Gatzagako bat.
Txapa irratiak antolatuta Mice eta Eneritz Furyak zuzenean ariko dira urtarrilaren 26an Bergarako Kartzela Zaharrean gabeko 22:30etatik aurrera. Mice Honakoa, Miren Narbaiza (Napoka Iria, Joseba B. Lenoir Gang, Perlak, Dual Split…) musikariaren bakarkako egitasmoa da. Ahotsa, gitarra, looperrak, eta pedalak lagun, kantu propioak eta bertsioak tartekatuko ditu emanaldi honetan. Eneritz Furyak Kasernarat taldeko kide izandako Eneritz Furyak bakarkako bidean dabil orain. Berriki, bere lehen diskoak ikusi du argia, non, diseinu ederran hamar kantu biltzen dira. Musikalki, folk eta rock doinuko abestiak osatzen dute estreinekoa. Kontzertua 97,2 Frekuentzia Mokoloaren bitartez entzun ahal izango da, edota www.txapairratia.org-ean zuzeneko streaming bitartez.