Asteazkena, urtarrilak 24



Joxe Mari Agirretxe "Porrotx"ekin tertulia serio-alaia

Arrasateko Liburutegia, Arrasate

Urtarrilaren 24an, Joxe Mari Agirretxe “Porrotx” izango dugu gurekin helduentzako saio interesgarri bat ematen. Tertulia giroan, modu “serio-alaian”, “Euskaraz zergatik?” galderari erantzuten lagunduko digu berak. Izan ere, bizitzako lehenengo urteetan jasotzen ditugun mezu, eredu eta erreferentziak erabakigarriak dira norberaren garapen pertsonalean eta gerora begira izango ditugun jarrera eta ohituretan, baita hizkuntzei dagokienez ere. Hori dela eta, solasaldian jorratuko dugun gaiak haurren hazkunde prozesuan daukan garrantzia aintzat hartuta, saiora hurbiltzeko gonbidapen berezia egiten dizuegu seme-alaba txikiak edota ez hain txikiak dituzuenoi, eta, oro har, haien zaintzaz arduratzen diren zuen ingurukoei. Hitzordua Kulturateko areto nagusian izango da, 18:30ean, eta zaintza zerbitzua jarriko dugu doan, Kulturaten bertan. Zerbitzu hori erabili gura izanez gero, urtarrilaren 19a baino lehen eskatu behar duzue, AEDren 943771228 telefonora deituta edo aed@aedelkartea.eus helbidera mezu bat bidalita.

Joxe Mari Agirretxe "Porrotx"ekin tertulia serio-alaia Areto nagusia Urtarrilaren 24an, Joxe Mari Agirretxe “Porrotx” izango dugu gurekin helduentzako saio interesgarri bat ematen. Tertulia giroan, modu “serio-alaian”, “Euskaraz zergatik?” galderari erantzuten lagunduko digu berak. Izan ere, bizitzako lehenengo urteetan jasotzen ditugun mezu, eredu eta erreferentziak erabakigarriak dira norberaren garapen pertsonalean eta gerora begira izango ditugun jarrera eta ohituretan, baita hizkuntzei dagokienez ere. Hori dela eta, solasaldian jorratuko dugun gaiak haurren hazkunde prozesuan daukan garrantzia aintzat hartuta, saiora hurbiltzeko gonbidapen berezia egiten dizuegu seme-alaba txikiak edota ez hain txikiak dituzuenoi, eta, oro har, haien zaintzaz arduratzen diren zuen ingurukoei. Hitzordua Kulturateko areto nagusian izango da, 18:30ean, eta zaintza zerbitzua jarriko dugu doan, Kulturaten bertan. Zerbitzu hori erabili gura izanez gero, urtarrilaren 19a baino lehen eskatu behar duzue, AEDren 943771228 telefonora deituta edo aed@aedelkartea.eus helbidera mezu bat bidalita.

19:00

Seminarixoaren kultur kudeaketaren gaineko saio herrikoia

Irizar jauregian., Bergara | Topaketa

Seminarixoaz "irekian" hausnartzeko beharra sentitu duen herritar talde batek deituta, urtarrilaren 24an areto berriaren kudeaketaren gaineko saio herrikoia egingo dute Irizar jauregian (19:00). Plaza marrazten izena jarri diote ekimenari, eta nabarmendu dute edonor dagoela gonbidatuta.

Seminarixoaren kultur kudeaketaren gaineko saio herrikoia Irizar jauregian.

Seminarixoaz "irekian" hausnartzeko beharra sentitu duen herritar talde batek deituta, urtarrilaren 24an areto berriaren kudeaketaren gaineko saio herrikoia egingo dute Irizar jauregian (19:00). Plaza marrazten izena jarri diote ekimenari, eta nabarmendu dute edonor dagoela gonbidatuta.



10:00
21:00

Plazako Dantza Tradizionalen ikastaroak Arrasaten

Arrasate | Dantza

Urtero bezala, Plazako Dantza Tradizionala ikastaroak antolatu ditu Arrasaten Portaloi elkarteak. Bi talde izango dira: hastapeneko taldea, eta 'beteranoen' dantza-txokoa. Saioak astelehenetan izango dira, urriaren 2an abiatuta, maiatza bitartean: talde berria –1.maila– 18:30etik 19:30era  ariko da eta dantza-txokoa, berriz, 19:30etik 21:00etara. Hainbat dantza eskainiko dira: Lotuan –pasodoblea, baltsa, polka, schottischa, mazurka, boleroa, habanera, tangoa–; soltean– trikitixa, porrusalda, fandangoa, arin-arina–; jauziak; Baztango mutil-dantzak; kontradantzak; ingurutxoak; joko-dantzak, gabotak; braleak Baztango zortzikoa, Bolant dantza, Axuri beltza, Larrain dantza, Txerri dantza... Informazio gehiago eta izen-ematea hilabete honetan, irailean, ondorengo telefonoetara deituta: AEDra –943 77 12 28– edota Gazte Bulegora – 943 25 20 65–. Dantzan ikasi nahi al duzu? Animatu zaitez!

Plazako Dantza Tradizionalen ikastaroak Arrasaten

Urtero bezala, Plazako Dantza Tradizionala ikastaroak antolatu ditu Arrasaten Portaloi elkarteak. Bi talde izango dira: hastapeneko taldea, eta 'beteranoen' dantza-txokoa. Saioak astelehenetan izango dira, urriaren 2an abiatuta, maiatza bitartean: talde berria –1.maila– 18:30etik 19:30era  ariko da eta dantza-txokoa, berriz, 19:30etik 21:00etara.

Hainbat dantza eskainiko dira: Lotuan –pasodoblea, baltsa, polka, schottischa, mazurka, boleroa, habanera, tangoa–; soltean– trikitixa, porrusalda, fandangoa, arin-arina–; jauziak; Baztango mutil-dantzak; kontradantzak; ingurutxoak; joko-dantzak, gabotak; braleak Baztango zortzikoa, Bolant dantza, Axuri beltza, Larrain dantza, Txerri dantza...

Informazio gehiago eta izen-ematea hilabete honetan, irailean, ondorengo telefonoetara deituta: AEDra –943 77 12 28– edota Gazte Bulegora – 943 25 20 65–. Dantzan ikasi nahi al duzu? Animatu zaitez!



Martxoak 8ko XXI. kartel lehiaketa

Arrasateko Emakume Txokoa, Arrasate

MARTXOAK 8-ko XXI. Kartel Lehiaketa (2018) Arrasateko Udaleko Berdintasun sailak Martxoak 8-ko XXI. Kartel Lehiaketa antolatu du. Lehiaketa honekin, jendarte parekidearen aldeko borrokan erreferenteak izan diren mugimendu feministak eta emakume feministak aldarrikatu nahi ditugu. Helburu horrekin, aurtengo edizioan, “Izan direlako gara. Gora feminismoak!” leloa aukeratu dugu. Lanak aurkezteko epea: otsailak 16, ostirala, Arrasateko BAZen Saria: 450€ Egoki iritziz gero, aurkeztutako kartel guztiekin erakusketa bat egin dezake Udalak Oinarriak eta informazioa: www.arrasate.eus Facebook: Arrasateko Emakume Txokoa emakumetxokoa@arrasate.eus Tel: 943 79 41 39/618 206 233 (Emakume Txokoa) 943 25 20 00 (BAZ)

Martxoak 8ko XXI. kartel lehiaketa Arrasateko Emakume Txokoa MARTXOAK 8-ko XXI. Kartel Lehiaketa (2018) Arrasateko Udaleko Berdintasun sailak Martxoak 8-ko XXI. Kartel Lehiaketa antolatu du. Lehiaketa honekin, jendarte parekidearen aldeko borrokan erreferenteak izan diren mugimendu feministak eta emakume feministak aldarrikatu nahi ditugu. Helburu horrekin, aurtengo edizioan, “Izan direlako gara. Gora feminismoak!” leloa aukeratu dugu. Lanak aurkezteko epea: otsailak 16, ostirala, Arrasateko BAZen Saria: 450€ Egoki iritziz gero, aurkeztutako kartel guztiekin erakusketa bat egin dezake Udalak Oinarriak eta informazioa: www.arrasate.eus Facebook: Arrasateko Emakume Txokoa emakumetxokoa@arrasate.eus Tel: 943 79 41 39/618 206 233 (Emakume Txokoa) 943 25 20 00 (BAZ)


19:00
20:30

Jose Luis Azkarateren 'Argia eta paisaia' erakusketa

Gasteizko Vital Fundazioaren aretoan. , Bergara | Erakusketak

Hiriko, kostako eta mendiko paisaiak batu ditu Bergaran jaiotako eskarmentu handiko margolari eta arkitektoak Gasteizko Posta kalean dagoen Vital Fundazioaren Luis de Ajuria aretoan.

Jose Luis Azkarateren 'Argia eta paisaia' erakusketa Gasteizko Vital Fundazioaren aretoan.

Hiriko, kostako eta mendiko paisaiak batu ditu Bergaran jaiotako eskarmentu handiko margolari eta arkitektoak Gasteizko Posta kalean dagoen Vital Fundazioaren Luis de Ajuria aretoan.



09:00
19:00

San Joxepekoen Aratusteetako bazkaria

San Joxepe elkartea. , Bergara | Izenematea

San Joxepe erretiratu elkarteko Aitonak jatetxean egingo dute Aratusteetako bazkaria, otsailaren 13an. Zuzeneko musika egongo da. Izen-ematea epea izango da urtarrilaren 16tik otsailaren 9ra. Ordainketa Laboral Kutxan egin beharko da. Argibide gehiago: 943 76 30 09.

San Joxepekoen Aratusteetako bazkaria San Joxepe elkartea.

San Joxepe erretiratu elkarteko Aitonak jatetxean egingo dute Aratusteetako bazkaria, otsailaren 13an. Zuzeneko musika egongo da. Izen-ematea epea izango da urtarrilaren 16tik otsailaren 9ra. Ordainketa Laboral Kutxan egin beharko da. Argibide gehiago: 943 76 30 09.


17:30
20:30

'Emakume raketistak. Iragana eta etorkizuna' delako erakusketa

Kulturate, Arrasate | Erakusketak

Urtarrilaren 16an zabalduko dute, hilaren 28ra arte.

'Emakume raketistak. Iragana eta etorkizuna' delako erakusketa Kulturate

Urtarrilaren 16an zabalduko dute, hilaren 28ra arte.



18:00
20:00

'Lur azpitik lur-azaleratuz' erakusketa

Oñatiko kultura etxea, Oñati | Erakusketak

Iruñako, Ezkabako, San Cristobal espetxean erregistratutako 554 preso hil zituzten. Han hil zituzten beste 200, ez daude erregistratuta. Hain zuzen ere, Txinparta elkarteko Koldo Plak, Aranzadiko Paco Etxeberria auzi-medikuarekin batera, 131 preso hobitik ateratzeko lanetan hartu du parte. Bi elkarteek elkarlanean, erakusketa bat ere antolatu dute eta urtarrilaren 20tik 31ra bitartean egongo da ikusgai Oñatin. Lur azpitik lur-azaleratuz izena du erakusketak. San Cristobal espetxeko artxiboetan ageri denaren arabera, 14 debagoiendar egon ziren preso bertan 1934 eta 1945 urte bitartean. Sei oñatiar, bergarar bi, Aretxabaletako lau, arrasatear bat eta Leintz Gatzagako bat.

'Lur azpitik lur-azaleratuz' erakusketa Oñatiko kultura etxea

Iruñako, Ezkabako, San Cristobal espetxean erregistratutako 554 preso hil zituzten. Han hil zituzten beste 200, ez daude erregistratuta. Hain zuzen ere, Txinparta elkarteko Koldo Plak, Aranzadiko Paco Etxeberria auzi-medikuarekin batera, 131 preso hobitik ateratzeko lanetan hartu du parte. Bi elkarteek elkarlanean, erakusketa bat ere antolatu dute eta urtarrilaren 20tik 31ra bitartean egongo da ikusgai Oñatin. Lur azpitik lur-azaleratuz izena du erakusketak.

San Cristobal espetxeko artxiboetan ageri denaren arabera, 14 debagoiendar egon ziren preso bertan 1934 eta 1945 urte bitartean. Sei oñatiar, bergarar bi, Aretxabaletako lau, arrasatear bat eta Leintz Gatzagako bat.

Herriak

Egutegia

Apirila
al ar az og ol lr ig
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30          
Maiatza
al ar az og ol lr ig
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31    

Urte osoko agenda ikusi »»