Elgetako liburutegiak antolatuta solasaldi irekiak hiru testu oinarri hartuta. Gaia: eskola jazarpena.
Bihar, eguena, egingo dute lehenengo informazio bilera. Ekimena Lorea Larrañaga eta Maitena Mañarikua musika irakasleek bultzatzen dute.
'La gran mentira del amor' filma zineklubean. Zuzendaria: Michael Showalter. AEB (2017)
Urtero bezala, Plazako Dantza Tradizionala ikastaroak antolatu ditu Arrasaten Portaloi elkarteak. Bi talde izango dira: hastapeneko taldea, eta 'beteranoen' dantza-txokoa. Saioak astelehenetan izango dira, urriaren 2an abiatuta, maiatza bitartean: talde berria –1.maila– 18:30etik 19:30era ariko da eta dantza-txokoa, berriz, 19:30etik 21:00etara. Hainbat dantza eskainiko dira: Lotuan –pasodoblea, baltsa, polka, schottischa, mazurka, boleroa, habanera, tangoa–; soltean– trikitixa, porrusalda, fandangoa, arin-arina–; jauziak; Baztango mutil-dantzak; kontradantzak; ingurutxoak; joko-dantzak, gabotak; braleak Baztango zortzikoa, Bolant dantza, Axuri beltza, Larrain dantza, Txerri dantza... Informazio gehiago eta izen-ematea hilabete honetan, irailean, ondorengo telefonoetara deituta: AEDra –943 77 12 28– edota Gazte Bulegora – 943 25 20 65–. Dantzan ikasi nahi al duzu? Animatu zaitez!
Urtarrilean zehar, Bilbora joateko autobusean izena emateko aukera egongo da Aitz Garbin. Urtarrilaren 11ra arte gongo da horretarako aukera.
Zibergara taldeak duela urtebete jaio zen Telegrameko Elkartela horma digitaleko kartel onena aukeratzeko lehiaketa antolatu du. 200 kartel baino gehiagoren artean aukeratu beharko dute herritarrek, urtarrilaren 12ra arte, webgune honetan klikatuta.
MARTXOAK 8-ko XXI. Kartel Lehiaketa (2018) Arrasateko Udaleko Berdintasun sailak Martxoak 8-ko XXI. Kartel Lehiaketa antolatu du. Lehiaketa honekin, jendarte parekidearen aldeko borrokan erreferenteak izan diren mugimendu feministak eta emakume feministak aldarrikatu nahi ditugu. Helburu horrekin, aurtengo edizioan, “Izan direlako gara. Gora feminismoak!” leloa aukeratu dugu. Lanak aurkezteko epea: otsailak 16, ostirala, Arrasateko BAZen Saria: 450€ Egoki iritziz gero, aurkeztutako kartel guztiekin erakusketa bat egin dezake Udalak Oinarriak eta informazioa: www.arrasate.eus Facebook: Arrasateko Emakume Txokoa emakumetxokoa@arrasate.eus Tel: 943 79 41 39/618 206 233 (Emakume Txokoa) 943 25 20 00 (BAZ)
2018ko Aratusteetarako jai egitarauko azala aukeratzeko lehiaketaren izen-emate epea astelehenean, hilak 15, amaituko da. Lanak udaletxeko hirugarren solairuan dagoen Kultura Zerbitzuan entregatu beharko dira, 13:00ak baino lehen.