11:30ean hasita, frontoian, umeen pilota txapelketako finalak. Jarraian, sari banaketa. Antolatzailea: Elgetako Udala.
Oñatiko musika bandaren kalejira 11:00etan. Gero kontzertua egingo du 12:45ean
'Se armó el belén' filma, gaztetxoendako
'Wonder whell' filma. Gaur bi saio: 19:30ean eta 22:30ean
Governors eta Kimera taldeen kontzertua. Sarrera da zortzi euro.
Urtero bezala, Plazako Dantza Tradizionala ikastaroak antolatu ditu Arrasaten Portaloi elkarteak. Bi talde izango dira: hastapeneko taldea, eta 'beteranoen' dantza-txokoa. Saioak astelehenetan izango dira, urriaren 2an abiatuta, maiatza bitartean: talde berria –1.maila– 18:30etik 19:30era ariko da eta dantza-txokoa, berriz, 19:30etik 21:00etara. Hainbat dantza eskainiko dira: Lotuan –pasodoblea, baltsa, polka, schottischa, mazurka, boleroa, habanera, tangoa–; soltean– trikitixa, porrusalda, fandangoa, arin-arina–; jauziak; Baztango mutil-dantzak; kontradantzak; ingurutxoak; joko-dantzak, gabotak; braleak Baztango zortzikoa, Bolant dantza, Axuri beltza, Larrain dantza, Txerri dantza... Informazio gehiago eta izen-ematea hilabete honetan, irailean, ondorengo telefonoetara deituta: AEDra –943 77 12 28– edota Gazte Bulegora – 943 25 20 65–. Dantzan ikasi nahi al duzu? Animatu zaitez!
Abenduaren 6an hasi eta urtarrilaren 5eko errege kabalgatara arte, ia egunero egongo da zertaz gozatu Bergarako Gabonetako kanpainaren barruan. Bergara Bizi ekimenaren barruan askotariko ekintzak antolatu dira; urtero moduan, umeendako eskaintza izango da nagusi.
Elkar Hezi Taupadak eta azoka antolatu dituzte aurten ere eta horren barruan, Begirada Kontzienteak izeneko argazki erakusketa dago (Calcuta ondoan) Erakusketan Batxilergoko ikasleek gidatutako bistia gidatuak (egunak eta orduak zehazteke).
Hilaren 14an, eguena, piztuko dituzte Foruen plazan eta herriko kale eta gune ezberdinetan jarri dituzten Gabonetako argiak. Aurrekontua izan da 10.868,22 euro.
Urtarrilean zehar, Bilbora joateko autobusean izena emateko aukera egongo da Aitz Garbin. Urtarrilaren 11ra arte gongo da horretarako aukera.
Zibergara taldeak duela urtebete jaio zen Telegrameko Elkartela horma digitaleko kartel onena aukeratzeko lehiaketa antolatu du. 200 kartel baino gehiagoren artean aukeratu beharko dute herritarrek, urtarrilaren 12ra arte, webgune honetan klikatuta.