Ordutegia: 10:30-13:30 / 16.00-20.00. Lekua: Uarkape pilotalekuan.
Adina: 3 eta 7 urte bitarteko haurrei zuzendutaOrdua: 11:00-13:00Lekua: Tortolis ludotekanBazkide eta bazkide ez direnei zuzendutako ekintza da
3 eta 12 urte bitarteko haurrei zuzendutako parkea jarriko dute Aretxabaletan datorren asteko eguaztena eta eguenean. Parkea goizez eta arratsaldez egongo da irekita, 11:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 20:00etara.
Ordutegia: 11:00-13:00 / 17:00-20:00Prezioa:• 1 eguneko sarrera 6 €• 2 egunetako sarrera 10 €• Familia ugariek 3. haurra doan
Gabonetako jolas parkea (ohe elastiko, puzgarri, tailerrak…) Sarrera da hiru euro egun erdia. Egun osoa bost euro. 11:00etatik 14:00etara eta 16:30etik 20:00etara.
Adina: (Gomendatutako adina 7 urtetik aurrera)Ordua: 11:00-13:00 eta 17:00-20:00Lekua: Labegaraieta kiroldegiaSarrera:• eguneko sarrera 4€• hiru eguneko bonoa 10€
Familientzat (haurrak helduekin).
Disko festa egingo dute, Party Man, hain zuzen, kiroldegian.
Urtero bezala, Plazako Dantza Tradizionala ikastaroak antolatu ditu Arrasaten Portaloi elkarteak. Bi talde izango dira: hastapeneko taldea, eta 'beteranoen' dantza-txokoa. Saioak astelehenetan izango dira, urriaren 2an abiatuta, maiatza bitartean: talde berria –1.maila– 18:30etik 19:30era ariko da eta dantza-txokoa, berriz, 19:30etik 21:00etara. Hainbat dantza eskainiko dira: Lotuan –pasodoblea, baltsa, polka, schottischa, mazurka, boleroa, habanera, tangoa–; soltean– trikitixa, porrusalda, fandangoa, arin-arina–; jauziak; Baztango mutil-dantzak; kontradantzak; ingurutxoak; joko-dantzak, gabotak; braleak Baztango zortzikoa, Bolant dantza, Axuri beltza, Larrain dantza, Txerri dantza... Informazio gehiago eta izen-ematea hilabete honetan, irailean, ondorengo telefonoetara deituta: AEDra –943 77 12 28– edota Gazte Bulegora – 943 25 20 65–. Dantzan ikasi nahi al duzu? Animatu zaitez!
Abenduaren 6an hasi eta urtarrilaren 5eko errege kabalgatara arte, ia egunero egongo da zertaz gozatu Bergarako Gabonetako kanpainaren barruan. Bergara Bizi ekimenaren barruan askotariko ekintzak antolatu dira; urtero moduan, umeendako eskaintza izango da nagusi.
Elkar Hezi Taupadak eta azoka antolatu dituzte aurten ere eta horren barruan, Begirada Kontzienteak izeneko argazki erakusketa dago (Calcuta ondoan) Erakusketan Batxilergoko ikasleek gidatutako bistia gidatuak (egunak eta orduak zehazteke).
Hilaren 14an, eguena, piztuko dituzte Foruen plazan eta herriko kale eta gune ezberdinetan jarri dituzten Gabonetako argiak. Aurrekontua izan da 10.868,22 euro.
Urtarrilean zehar, Bilbora joateko autobusean izena emateko aukera egongo da Aitz Garbin. Urtarrilaren 11ra arte gongo da horretarako aukera.
Urtarrilaren 3an, 4an eta 5ean, Areskok antolatutako, Gabonetako campusa egingo da Manuel Muñoz kiroldegian, 2005-2009 bitartean jaiotako jokalari guztiei zuzenduta. Saskibaloian aritzen diren bitartean dibertitzeko bost ordutako saioak izango dituzte bertaratzen direnek. Prezioa, berriz, 65 eurokoa izango da, eta bertara doazenek; kamiseta jasoko dute opari, hamaiketakoa izango dute, eta egunero bost ordutako entrenamenduak jasoko dituzte. Izena emateko azken eguna, berriz, datorren egubakoitza, abenduaren 22a izango da, eta informazioa nahi duenak: 666 825 556 telefonora deitu dezake.
Urtarrilaren 3tik 4ra bitartean gaba pasako dute ludotekako haurrek, ludotekan bertan.