Nesken kirolari bultzada ematen jarraitzeko asmoz, Arizmendi K.E.-ak, hamahirugarren urtez, abenduaren 30ean nesken triangularra antolatu du.
Gabonetako koadrilen arteko saskibaloi txapelketa. Aloña Mendi Kirol Elkarteko saskibaloi-sailak antolatua.
BERGARA BIZI ekimenaren bidez haur eta gaztetxoentzako atrakzioak BEDELKAR elkarteak antolatuta-Ordua: 11:30-13:30 eta 17:00-20:00-Lekua: seminarioko patioa
'Karmele Igartua' sorkuntza bekaren 2017ko saria banatuko dute; film laburren gidoiak eskatu dituzte aurten.
Gabonetako pilota txapelketako finalak jokatuko dituzte Udal Pilotalekuan, abenduaren 30an, 16:00etan.
'Jumanji' filma. Hiru saio: 17:00etan, 19:30ean eta 22:30ean
Bingoan jokatuko dute Atxagazte gaztelekuan hilaren 30an, 17:30etik 19:30era.
Mari Kixkur neskato bihurria eta alaia da; ilea kizkurra eta urre kolorekoa du. Igande batean gurasoekin haserretuko da, haserre joango da eta basoan galdu. Zuhaitzaren artean ezkutatuta dagoen hiru hartzen etxea ezagutuko du, bertan geratuko da egunpasa, bere etxea balitz bezala. XIX.mendeko ipuin klasikoa garu egungo oholtzara ekarriko du Glu Gluik. Ohikoa duen legez, musika, dantza eta komedia antzerki jolasarekin uztartuko diraHizkuntza: euskaraSarrera: 3 €
Sutargi eta Gabero abesbatzen kontzertua Seminarixoan. Emanaldia doan izango da, baina leihatilan sarrera txartela hartzea derrigorrezkoa izango da.
Urtero bezala, Plazako Dantza Tradizionala ikastaroak antolatu ditu Arrasaten Portaloi elkarteak. Bi talde izango dira: hastapeneko taldea, eta 'beteranoen' dantza-txokoa. Saioak astelehenetan izango dira, urriaren 2an abiatuta, maiatza bitartean: talde berria –1.maila– 18:30etik 19:30era ariko da eta dantza-txokoa, berriz, 19:30etik 21:00etara. Hainbat dantza eskainiko dira: Lotuan –pasodoblea, baltsa, polka, schottischa, mazurka, boleroa, habanera, tangoa–; soltean– trikitixa, porrusalda, fandangoa, arin-arina–; jauziak; Baztango mutil-dantzak; kontradantzak; ingurutxoak; joko-dantzak, gabotak; braleak Baztango zortzikoa, Bolant dantza, Axuri beltza, Larrain dantza, Txerri dantza... Informazio gehiago eta izen-ematea hilabete honetan, irailean, ondorengo telefonoetara deituta: AEDra –943 77 12 28– edota Gazte Bulegora – 943 25 20 65–. Dantzan ikasi nahi al duzu? Animatu zaitez!
Abenduaren 6an hasi eta urtarrilaren 5eko errege kabalgatara arte, ia egunero egongo da zertaz gozatu Bergarako Gabonetako kanpainaren barruan. Bergara Bizi ekimenaren barruan askotariko ekintzak antolatu dira; urtero moduan, umeendako eskaintza izango da nagusi.
Gabonetako otar erraldoia, bizikleta elektriko tolesgarri bat eta bi lagunendako asteburu pasa bat –gosaria barne– izango dira aurtengo zozketako sariak; zozketa, urtero moduan, abenduaren 31n egingo da. Bestalde, Bergara Kirol Elkarteko Futbol Sailak futboleko materiala jarriko du salgai.
Elkar Hezi Taupadak eta azoka antolatu dituzte aurten ere eta horren barruan, Begirada Kontzienteak izeneko argazki erakusketa dago (Calcuta ondoan) Erakusketan Batxilergoko ikasleek gidatutako bistia gidatuak (egunak eta orduak zehazteke).
Hilaren 14an, eguena, piztuko dituzte Foruen plazan eta herriko kale eta gune ezberdinetan jarri dituzten Gabonetako argiak. Aurrekontua izan da 10.868,22 euro.
Josean San Torcuatok erakusketa dauka zabalik Dixula tabernan abenduan zehar. 15 grabatuz osatutako erakusketa da; 10 lan Bergarako auzoei buruzkoak dira, eta beste 5 grabatu euskal abesti zaharrez osatua.
Bergarako taldekoen bilduma ikusgai, abenduaren 31ra arte.