Atxagazte gaztelekuak antolatuta irteera berezia egingo dute hilaren 27an. Ogitartekoa eramatea gomendatu dute.
11 urtetik aurrerako gaztetxoei zuzendutako tailerra egingo dute: erretratuak margotzen ikasiko dute, hain zuzen.
-Ordua: 10:00-14:00 / 16:00-20:30-Lekua: udal pilotalekuan-Izen ematea: eskoletan eta Agorrosinen
Ordua: 10:30-13:30Adina: 3-12 urte bitarteko haurrentzat.
Patinaje ikastaroa egingo dute Ibarra kiroldegian, familia giroan. Aurrez izena eman beharra dago; azken eguna abenduaren 22a da (izen-emate ordena errespetatuko dute plazak gordetzeko).
Gaonetako ur jolasak. 10:30etik 12:30era eta 16:00etatik 18:00etara
Zirku tailerra, gimnasioan, boluntario talde baten eskutik. Sarrera doan.
kale hezitzaileek antolatuta kale ekintza egingo dute Iralabarri plazan: kamisetak margotu, txapak, perkusio saioa… 12 eta 18 urte arteko gazte guztiak gonbidatu dituzte.
Ginkana, 17:00 Ludotekan. (Euria bada: film laburren emanaldia 17:00etan Ludotekan).
'Sagu eta Pagu' filma, gaztetxoendako. Sarrera da 3,50 euro
18:00etan. Do, re, ni family (3-12 urte bitarteko gaztetxoentzako) musika, dantza eta jolasa uztartzendituen emanaldia Seminarixoan. Sarrera: 4€
Musika, dantza eta jolasa bateratzen dituen emanaldia, 3-12 urte artekoendako. Sarrerak, lau euro.
Galder Perez-ek zuzenduta, Olatz Pagaldai eta Jon Osoron aktoreen ikuskizuna. Salneurria hiru euro da. Gaztelekuan eros daitezke.
Saioak asteazkenero izango dira, lehen taldea 15:30ttatik 18:0tara izango da eta bigarrena 18:00tatik 20:30tara. Izen ematea zizelkatu@gmail.com helbidean egin behar da eta 30€ eta 60€ arteko prezioa izango du.
Urtero bezala, Plazako Dantza Tradizionala ikastaroak antolatu ditu Arrasaten Portaloi elkarteak. Bi talde izango dira: hastapeneko taldea, eta 'beteranoen' dantza-txokoa. Saioak astelehenetan izango dira, urriaren 2an abiatuta, maiatza bitartean: talde berria –1.maila– 18:30etik 19:30era ariko da eta dantza-txokoa, berriz, 19:30etik 21:00etara. Hainbat dantza eskainiko dira: Lotuan –pasodoblea, baltsa, polka, schottischa, mazurka, boleroa, habanera, tangoa–; soltean– trikitixa, porrusalda, fandangoa, arin-arina–; jauziak; Baztango mutil-dantzak; kontradantzak; ingurutxoak; joko-dantzak, gabotak; braleak Baztango zortzikoa, Bolant dantza, Axuri beltza, Larrain dantza, Txerri dantza... Informazio gehiago eta izen-ematea hilabete honetan, irailean, ondorengo telefonoetara deituta: AEDra –943 77 12 28– edota Gazte Bulegora – 943 25 20 65–. Dantzan ikasi nahi al duzu? Animatu zaitez!
Abenduaren 6an hasi eta urtarrilaren 5eko errege kabalgatara arte, ia egunero egongo da zertaz gozatu Bergarako Gabonetako kanpainaren barruan. Bergara Bizi ekimenaren barruan askotariko ekintzak antolatu dira; urtero moduan, umeendako eskaintza izango da nagusi.
Gabonetako otar erraldoia, bizikleta elektriko tolesgarri bat eta bi lagunendako asteburu pasa bat –gosaria barne– izango dira aurtengo zozketako sariak; zozketa, urtero moduan, abenduaren 31n egingo da. Bestalde, Bergara Kirol Elkarteko Futbol Sailak futboleko materiala jarriko du salgai.
Elkar Hezi Taupadak eta azoka antolatu dituzte aurten ere eta horren barruan, Begirada Kontzienteak izeneko argazki erakusketa dago (Calcuta ondoan) Erakusketan Batxilergoko ikasleek gidatutako bistia gidatuak (egunak eta orduak zehazteke).
Hilaren 14an, eguena, piztuko dituzte Foruen plazan eta herriko kale eta gune ezberdinetan jarri dituzten Gabonetako argiak. Aurrekontua izan da 10.868,22 euro.
Josean San Torcuatok erakusketa dauka zabalik Dixula tabernan abenduan zehar. 15 grabatuz osatutako erakusketa da; 10 lan Bergarako auzoei buruzkoak dira, eta beste 5 grabatu euskal abesti zaharrez osatua.
Bergarako taldekoen bilduma ikusgai, abenduaren 31ra arte.
Gabonetako ekintza bereziak 3 eta 12 urte bitarteko haurrendako, Txaloka ludotekak antolatuta. Abenduaren 26tik 29ra
Abenduaren 27an eta 28an hainbat ekintza egingo dituzte Gatzagako haurrek. 27an, irteera egingo dute nagusienekin Gasteizera, katedrala ikustera,eta zinera, eta txikienak herrian geratuko dira. 28an, bestalde, herrian hainbat ekintza egingo dituzte, besteak beste, Amaia Elizagoien ipuin kontalaria izango da txikienentzat…