Elgetako Herri Eskolako neska-mutikoek barikuan, hilak 22, egingo dituzte Gabonetako ekintzak: . 09:30-11:00, plazan, azoka txikia 4., 5. eta 6.mailetako ikasleekin. 5 urteko gelakoek, berriz, beraiek egindako jostailuak salduko dituzte. . 10:30, eskolan, ogia eta txorizoa jango dituzte Guraso elkartearen eskutik. . 11:30-12:30, eskolan, Olentzeroren eta Mari Domingiren bisita. Gabon kantak abestuko dizkiete.
GAZTELEKUA ZABALIK:Ekintza bereziak: abenduak 22, 23, 26, 27, 28, 29Zabalik: urtarrilak 2, 3, 4, 5
Gaztelekua zabalik Gabonetan: Abenduaren 22, 23, 26, 27, 28, 29, 30 eta urtarrilaren 2, 3, 4, 5.
BERGARA BIZI ekimenaren bidez haur eta gaztetxoentzako atrakzioak BEDELKAR elkarteak antolatuta-Ordua: 11:30-13:30 eta 17:00-20:00 (22 eta 29an arratsaldez bakarrik)-Lekua: seminarioko patioa
Parrokiak San Martin Egoitzan egingo duen jaiotza bizidunean parte hartuko dute Musika Eskolako ikasleek: gitarra, zeharkako txirula, akordeoia eta trikitixak.
Aretxartek gonbidatuta gaztaina-saltzailea izango da Herriko Plazan. Bezeroen artean txartelak banatuko dituzte gaztainak debalde jateko.
Urtero moduan, aurten ere Gabonetako kontzertua eskainiko du Musika eskolak. Udal pilotalekuan izango da, egubakoitzean, abenduaren 22an, 18:30ean.
Lehiaketa Serafin Esnaola memoriala izango da. Aurtengoa XIII. Gabonetako postalen edizioa izango da. Gure Ametsa elkartean egingo dute ekimena.
Oñatiko Kirol Sariak 2017ko sari banaketa.
Jose de Azpiazu Musika Eskolako dultzaina eta atabaleko ikasleek beraien saioa eskainiko dute herriko plaza inguruan.
Gabonetako saioa berezia egingo dute Lorea Larrañagaren musika ikasleek, Espaloia kafe antzokian.
Serafin Esnaolaren omenezko lehiaketako sariak banatuko dituzte. Lanak, abenduaren 22an entregatu behar dira Gure Ametsa elkartean.
Ligaxka amaituta bikote onenek lortu dituzte finalerdietarako txartelak. Barikuan, hilak 22, argituko da Urtezahar eguneko finalak nortzuk jokatuko dituzten. Emakumezkoen txapelketan erabakita gelditu da.
Seikote dotore batekin dator aurten AEDk antolatzen duen Santamasetako bertso saioa. Aitor Mendiluze, Sustrai Colina, Oihana Iguaran, Jone Uria, Miren Artetxe eta Jon Maia izango dira jai giroari bertso ukitua jartzeko ardura izango dutena. Sarrerak AEDn, Jai-Zalen Eta Monten eskuratu daitezke.
Abenduaren 22an, finalerdiak jokatu ostean urteroko afaria egingo dute parte-hartzaileek Intxorta elkartean. Interesatuek izena eman behar dute abenduaren 17a baino lehen. Arduradunak: Iñaki Ugarteburu eta Mikel Elkoro.
Denis Santacanaren Encuentros dantza emanaldia. Sarrera zortzi euro da.
Saioak asteazkenero izango dira, lehen taldea 15:30ttatik 18:0tara izango da eta bigarrena 18:00tatik 20:30tara. Izen ematea zizelkatu@gmail.com helbidean egin behar da eta 30€ eta 60€ arteko prezioa izango du.
Urtero bezala, Plazako Dantza Tradizionala ikastaroak antolatu ditu Arrasaten Portaloi elkarteak. Bi talde izango dira: hastapeneko taldea, eta 'beteranoen' dantza-txokoa. Saioak astelehenetan izango dira, urriaren 2an abiatuta, maiatza bitartean: talde berria –1.maila– 18:30etik 19:30era ariko da eta dantza-txokoa, berriz, 19:30etik 21:00etara. Hainbat dantza eskainiko dira: Lotuan –pasodoblea, baltsa, polka, schottischa, mazurka, boleroa, habanera, tangoa–; soltean– trikitixa, porrusalda, fandangoa, arin-arina–; jauziak; Baztango mutil-dantzak; kontradantzak; ingurutxoak; joko-dantzak, gabotak; braleak Baztango zortzikoa, Bolant dantza, Axuri beltza, Larrain dantza, Txerri dantza... Informazio gehiago eta izen-ematea hilabete honetan, irailean, ondorengo telefonoetara deituta: AEDra –943 77 12 28– edota Gazte Bulegora – 943 25 20 65–. Dantzan ikasi nahi al duzu? Animatu zaitez!
Abenduaren 6an hasi eta urtarrilaren 5eko errege kabalgatara arte, ia egunero egongo da zertaz gozatu Bergarako Gabonetako kanpainaren barruan. Bergara Bizi ekimenaren barruan askotariko ekintzak antolatu dira; urtero moduan, umeendako eskaintza izango da nagusi.
Gabonetako otar erraldoia, bizikleta elektriko tolesgarri bat eta bi lagunendako asteburu pasa bat –gosaria barne– izango dira aurtengo zozketako sariak; zozketa, urtero moduan, abenduaren 31n egingo da. Bestalde, Bergara Kirol Elkarteko Futbol Sailak futboleko materiala jarriko du salgai.
Elkar Hezi Taupadak eta azoka antolatu dituzte aurten ere eta horren barruan, Begirada Kontzienteak izeneko argazki erakusketa dago (Calcuta ondoan) Erakusketan Batxilergoko ikasleek gidatutako bistia gidatuak (egunak eta orduak zehazteke).
Hilaren 14an, eguena, piztuko dituzte Foruen plazan eta herriko kale eta gune ezberdinetan jarri dituzten Gabonetako argiak. Aurrekontua izan da 10.868,22 euro.
Josean San Torcuatok erakusketa dauka zabalik Dixula tabernan abenduan zehar. 15 grabatuz osatutako erakusketa da; 10 lan Bergarako auzoei buruzkoak dira, eta beste 5 grabatu euskal abesti zaharrez osatua.
Bergarako taldekoen bilduma ikusgai, abenduaren 31ra arte.