Olentzero eta Mari Domingiren bisita San Martin eskolan 11:00etan. Ondoren, Gabonetako jaialdia kultura etxean, 14:15ean.
Erretiratuendako abenduko podologo zerbitzua, hilaren 21ean, kultura etxeko bigarren solairuan. Aurrez hartu behar da txanda (943 76 80 77, Nati)
Elgetako udal ordezkarien eta boluntarioen urteroko bisita Bergarako Mizpirualde egoitzan bizi diren elgetarrei. Harrera ekitaldia 15:30ean izango da. San Tomas Eguneko jaialdia, berriz, 17:00etan da. Gaur egun bost elgetar bizi dira Mizpirualden, hiru emakumezko eta bi gizonezko.
Eskolako Santo Tomas feria, patioan. 16:00etatik aurrera txokolatea eta txistorra.
Santo Tomas eguna ospatuko dute Basotxoko erretiratuek txistorra janda elkartean bertan. Gabonetako saskiak ere zozketatuko dituzte bazkideen artean.
MUko Oñati gestio heziketako ikasleen ekimenez, pintxo, edari eta bestelako produktuak salgaiIrabaziak Hotz Oñati taldearentzat izango dira.
Txistorra jana izango da Landatxopeko egoitzan. Izena emateko abenduaren 11 eta 12a, 16:00etatik 18:00etara. Amaieran, karta txapelketako sariak banatuko zaizkie txapeldunei.
Elgetako nekazarien kooperatiba katolikoak antolatuta Amaia Irazusta ondorengo hitzaldia egingo du: Lurra siku, gizakia siku, orekatzeko zer egin?. Udaletxeko areto nagusian izango da, 19:10ean.
'En cuerpo y alma' filma, zineklubean
Sustrai Colina, Jone uria, Aitor Mendiluze, Oihana Iguaran, Jon Maia eta Miren Artetxe bertsotan. Gai-jartzailea: Inaxio Usarralde. AED-k antolatuta.
Saioak asteazkenero izango dira, lehen taldea 15:30ttatik 18:0tara izango da eta bigarrena 18:00tatik 20:30tara. Izen ematea zizelkatu@gmail.com helbidean egin behar da eta 30€ eta 60€ arteko prezioa izango du.
Urtero bezala, Plazako Dantza Tradizionala ikastaroak antolatu ditu Arrasaten Portaloi elkarteak. Bi talde izango dira: hastapeneko taldea, eta 'beteranoen' dantza-txokoa. Saioak astelehenetan izango dira, urriaren 2an abiatuta, maiatza bitartean: talde berria –1.maila– 18:30etik 19:30era ariko da eta dantza-txokoa, berriz, 19:30etik 21:00etara. Hainbat dantza eskainiko dira: Lotuan –pasodoblea, baltsa, polka, schottischa, mazurka, boleroa, habanera, tangoa–; soltean– trikitixa, porrusalda, fandangoa, arin-arina–; jauziak; Baztango mutil-dantzak; kontradantzak; ingurutxoak; joko-dantzak, gabotak; braleak Baztango zortzikoa, Bolant dantza, Axuri beltza, Larrain dantza, Txerri dantza... Informazio gehiago eta izen-ematea hilabete honetan, irailean, ondorengo telefonoetara deituta: AEDra –943 77 12 28– edota Gazte Bulegora – 943 25 20 65–. Dantzan ikasi nahi al duzu? Animatu zaitez!
Astelehenetik larunbatera: 17:30 -20:30
Ikasturtean zehar egindako lanen erakusketa, hilaren 21era arte.
Abenduaren 6an hasi eta urtarrilaren 5eko errege kabalgatara arte, ia egunero egongo da zertaz gozatu Bergarako Gabonetako kanpainaren barruan. Bergara Bizi ekimenaren barruan askotariko ekintzak antolatu dira; urtero moduan, umeendako eskaintza izango da nagusi.
Gabonetako otar erraldoia, bizikleta elektriko tolesgarri bat eta bi lagunendako asteburu pasa bat –gosaria barne– izango dira aurtengo zozketako sariak; zozketa, urtero moduan, abenduaren 31n egingo da. Bestalde, Bergara Kirol Elkarteko Futbol Sailak futboleko materiala jarriko du salgai.
Elkar Hezi Taupadak eta azoka antolatu dituzte aurten ere eta horren barruan, Begirada Kontzienteak izeneko argazki erakusketa dago (Calcuta ondoan) Erakusketan Batxilergoko ikasleek gidatutako bistia gidatuak (egunak eta orduak zehazteke).
Hilaren 14an, eguena, piztuko dituzte Foruen plazan eta herriko kale eta gune ezberdinetan jarri dituzten Gabonetako argiak. Aurrekontua izan da 10.868,22 euro.
Josean San Torcuatok erakusketa dauka zabalik Dixula tabernan abenduan zehar. 15 grabatuz osatutako erakusketa da; 10 lan Bergarako auzoei buruzkoak dira, eta beste 5 grabatu euskal abesti zaharrez osatua.
Bergarako taldekoen bilduma ikusgai, abenduaren 31ra arte.