Oletzerori eskutitza idatziko diote gaztelekuko nerabeek.
Karmele Igartua sorkuntza bekaren 2016ko irabazle Alaitz Olaizolak idatzitako Sugegorriak lana antzeztuko dute Kurtzebarri eskolako bosgarren mailako ikasleek.
Udal liburutegian kontalari lanak egiten dituzten boluntarioendako batzar irekia. Batzar irekia izango da, beraz interesatuta dagoen edonor gertura daiteke. Ekimenaren inguruko balorazioa eta aurrera begirakoak aztertuko dira bertan.
Uxue Alberdi idazleak idatzitako Janisjoplin liburua irakurriko dute gaztetxeko Irakurle Taldean eta gaur egilearekin komentatuko dute.
En la boca del lobo ipuina kontatuko dute helduendako.Kontalaria: Cecilia Paganini.
Emakumeak protagonista elkarrizketa saioaren barruan, Ane Irazabal elkarrizketatuko du Iraitz Agirrek. Hitzordua abenduaren 20an Kulturaten, 19:00etan. Emakumeen lana ikustarazteko helburua duen saio horretan, munduan zehar aritzen den kazetari arrasatearraren lana eta bizitza gertutik ezagutzeko aukera izango da.
Jaiki elkarteak antolatuta dantza erakustaldia: Kpiqa-Collective eta InPut.
Iraitz Agirre Arangurenek elkarrizketatuko du.
Sorginak. Existitu ziren? Zer ziren akelarreak? Zertarako egiten ziren? Zer da egia eta zer asmakizuna? Elgetako udalak antolatuta hitzaldia hilaren 20an udaletxean. Iraupena 45-50 minutu. Hizlaria: Aritza Bergara.
Gabonetako erakusleiho lehiaketaren sari banaketa egingo dute hilaren 20an, eguaztena.
Fernando Francoren pelikula. Sarrerak, hiru euro.
Saioak asteazkenero izango dira, lehen taldea 15:30ttatik 18:0tara izango da eta bigarrena 18:00tatik 20:30tara. Izen ematea zizelkatu@gmail.com helbidean egin behar da eta 30€ eta 60€ arteko prezioa izango du.
Urtero bezala, Plazako Dantza Tradizionala ikastaroak antolatu ditu Arrasaten Portaloi elkarteak. Bi talde izango dira: hastapeneko taldea, eta 'beteranoen' dantza-txokoa. Saioak astelehenetan izango dira, urriaren 2an abiatuta, maiatza bitartean: talde berria –1.maila– 18:30etik 19:30era ariko da eta dantza-txokoa, berriz, 19:30etik 21:00etara. Hainbat dantza eskainiko dira: Lotuan –pasodoblea, baltsa, polka, schottischa, mazurka, boleroa, habanera, tangoa–; soltean– trikitixa, porrusalda, fandangoa, arin-arina–; jauziak; Baztango mutil-dantzak; kontradantzak; ingurutxoak; joko-dantzak, gabotak; braleak Baztango zortzikoa, Bolant dantza, Axuri beltza, Larrain dantza, Txerri dantza... Informazio gehiago eta izen-ematea hilabete honetan, irailean, ondorengo telefonoetara deituta: AEDra –943 77 12 28– edota Gazte Bulegora – 943 25 20 65–. Dantzan ikasi nahi al duzu? Animatu zaitez!
Astelehenetik larunbatera: 17:30 -20:30
Ikasturtean zehar egindako lanen erakusketa, hilaren 21era arte.
Abenduaren 6an hasi eta urtarrilaren 5eko errege kabalgatara arte, ia egunero egongo da zertaz gozatu Bergarako Gabonetako kanpainaren barruan. Bergara Bizi ekimenaren barruan askotariko ekintzak antolatu dira; urtero moduan, umeendako eskaintza izango da nagusi.
Gabonetako otar erraldoia, bizikleta elektriko tolesgarri bat eta bi lagunendako asteburu pasa bat –gosaria barne– izango dira aurtengo zozketako sariak; zozketa, urtero moduan, abenduaren 31n egingo da. Bestalde, Bergara Kirol Elkarteko Futbol Sailak futboleko materiala jarriko du salgai.
Elkar Hezi Taupadak eta azoka antolatu dituzte aurten ere eta horren barruan, Begirada Kontzienteak izeneko argazki erakusketa dago (Calcuta ondoan) Erakusketan Batxilergoko ikasleek gidatutako bistia gidatuak (egunak eta orduak zehazteke).
Hilaren 14an, eguena, piztuko dituzte Foruen plazan eta herriko kale eta gune ezberdinetan jarri dituzten Gabonetako argiak. Aurrekontua izan da 10.868,22 euro.
Josean San Torcuatok erakusketa dauka zabalik Dixula tabernan abenduan zehar. 15 grabatuz osatutako erakusketa da; 10 lan Bergarako auzoei buruzkoak dira, eta beste 5 grabatu euskal abesti zaharrez osatua.
Bergarako taldekoen bilduma ikusgai, abenduaren 31ra arte.