Larunbata, abenduak 16



09:00

Gobernuz kanpoko erakundeen azoka

Foruen plaza, Oñati | Azoka

Elkar Hezik urtero antolatzen duen elkartasun azoka. 19.ena da. Aurten  ere, Batxilergoko 2.mailako talde bat aritu da antolakuntza lanetan eskolako kultura prozesuarekin elkarlanean. 20 bat GKE. Beraien proiektuen inguruko informazioa eta salgaiak izango dituzte postuetan.(artisautza, bidezko merkataritzako produktuak, kamisetak, bitxiak...) ELKAR HEZIko postuak.  Guraso, ikasle eta irakasle/llangileok egindako GOZOGINTZA eta ARTISAUTZA. TXOZNA. Urtero bezala, sagardoa, txorizoa eta salda egongo da. Aurpegi margoketa tailerra. Eta askoz gehiago.

Gobernuz kanpoko erakundeen azoka Foruen plaza

Elkar Hezik urtero antolatzen duen elkartasun azoka. 19.ena da. Aurten  ere, Batxilergoko 2.mailako talde bat aritu da antolakuntza lanetan eskolako kultura prozesuarekin elkarlanean.

  • 20 bat GKE. Beraien proiektuen inguruko informazioa eta salgaiak izango dituzte postuetan.(artisautza, bidezko merkataritzako produktuak, kamisetak, bitxiak...)
  • ELKAR HEZIko postuak. 
    • Guraso, ikasle eta irakasle/llangileok egindako GOZOGINTZA eta ARTISAUTZA.
    • TXOZNA. Urtero bezala, sagardoa, txorizoa eta salda egongo da.
  • Aurpegi margoketa tailerra.
  • Eta askoz gehiago.

10:00

Borroka arteetako eta borroka kiroletako ikastaro solidarioa

Joseba Iñurrategi pilotalekuan, Eskoriatza | Kirola

SOS Refugiados taldearentzako janaria jasoko daIraupena: 4 ordu

Borroka arteetako eta borroka kiroletako ikastaro solidarioa Joseba Iñurrategi pilotalekuan

SOS Refugiados taldearentzako janaria jasoko da
Iraupena: 4 ordu


10:00

Ehortziri lan tailerra, 6 urtetik aurrera

Kulturate, Arrasate | Umeak

Ehortziri lan tailerra, 6 urtetik aurrera Kulturate

10:00

Natur jostailuen tailerra

Kulturate, Arrasate | Umeak

Natur jostailuen tailerra Kulturate

10:30

Neguko Azoka

Aretxabaleta | Azoka

Neguko Azoka egingo dute hirugarrenez, herriko merkatariek eta ekoizleek Herriko Plazan. Hogei postu inguru izango dira zapatuan eta domekan. Hona hemen ordutegia: 10:30-14:30 eta 17:00-20:30.

Neguko Azoka

Neguko Azoka egingo dute hirugarrenez, herriko merkatariek eta ekoizleek Herriko Plazan. Hogei postu inguru izango dira zapatuan eta domekan. Hona hemen ordutegia: 10:30-14:30 eta 17:00-20:30.


11:00

Jostailu truke azoka

Txaloka ludoteka, Oñati | Azoka

Txaloka ludotekak antolatutako azoka.

Jostailu truke azoka Txaloka ludoteka

Txaloka ludotekak antolatutako azoka.


11:30

Itzal-titere antzezlana: 'Iraungorriko Marimiri'

Arkupe kultura etxea, Aretxabaleta | Umeak

Zurrunka txotxongilo taldeak itzalekin egindako antzezlana eskainiko die 4 urtetik gorako neska-mutikoei: Iraungorriko Marimiri.

Itzal-titere antzezlana: 'Iraungorriko Marimiri' Arkupe kultura etxea

Zurrunka txotxongilo taldeak itzalekin egindako antzezlana eskainiko die 4 urtetik gorako neska-mutikoei: Iraungorriko Marimiri.


11:30

Bideo jokoak diseinatzeko ikastaroa

Arkupe kultura etxea, Aretxabaleta | Ikastaroak

Bideo jokoak zelan diseinatu erakutsiko du Jon Sanchez aretxabaletarrak. Bilboko Kaia Studios enpresako programatzailea da eta 2016an euskal bideo joko onenaren saria eskuratu zuen Dynasty Feud jokoarekin. 15 urtetik gorako neska-mutikoendako da ikastaroa eta gehienez hamar lagunek izango dute tokia; izena Arkupen eman behar da.

Bideo jokoak diseinatzeko ikastaroa Arkupe kultura etxea

Bideo jokoak zelan diseinatu erakutsiko du Jon Sanchez aretxabaletarrak. Bilboko Kaia Studios enpresako programatzailea da eta 2016an euskal bideo joko onenaren saria eskuratu zuen Dynasty Feud jokoarekin.

15 urtetik gorako neska-mutikoendako da ikastaroa eta gehienez hamar lagunek izango dute tokia; izena Arkupen eman behar da.


13:00

Txorbela otxotearen emanaldia

San Frantzisko eliza, Arrasate | Musika

Txorbela otxotearen emanaldia San Frantzisko eliza

13:00

Borobileko dantza saio irekia

Herriko Plaza, Arrasate | Umeak

haur eta nerabeei zuzendutako ekintza.

Borobileko dantza saio irekia Herriko Plaza

haur eta nerabeei zuzendutako ekintza.


17:00

'Coco' filma, gaztetxoendako

Zinema aretoa, Oñati | Zinema

'Coco' filma, gaztetxoendako. Sarrera, 3,50 euro

'Coco' filma, gaztetxoendako Zinema aretoa

'Coco' filma, gaztetxoendako. Sarrera, 3,50 euro


17:00

'Go!azen' antzezlana

Amaia antzokia, Arrasate | Antzerkia

Basakabiko udalekuetako neska-mutikoen abenturak kontatzen duen ikuskizuna. Sarrerak agortuta daude.

'Go!azen' antzezlana Amaia antzokia

Basakabiko udalekuetako neska-mutikoen abenturak kontatzen duen ikuskizuna. Sarrerak agortuta daude.


17:00

'Goazen 4.0' antzerki musikala

Amaia antzokia, Arrasate | Antzerkia

Uda iritsi da beste behin ere eta honekin batera, Basakabi udalekuak bere ateak zabalduko ditu berriz. Pasa den urteko ikasleak, beste ikasle berri batzuekin gurutzatuko dira, denak Zuzendari zorrotzaren zaindaritzapean. Aurreko urtean bezala, umorez beteriko antzerki obra musikala izango da hau. Telebistan ikusi ahal izango diren istorio eta gorabeherak laburtu eta moldatuko dituen ikuskizuna.  Sarrera: 7€.

'Goazen 4.0' antzerki musikala Amaia antzokia

Uda iritsi da beste behin ere eta honekin batera, Basakabi udalekuak bere ateak zabalduko ditu berriz. Pasa den urteko ikasleak, beste ikasle berri batzuekin gurutzatuko dira, denak Zuzendari zorrotzaren zaindaritzapean. Aurreko urtean bezala, umorez beteriko antzerki obra musikala izango da hau. Telebistan ikusi ahal izango diren istorio eta gorabeherak laburtu eta moldatuko dituen ikuskizuna. 

Sarrera: 7€.


17:30

Arte tailerra familian

Kultura etxean, Eskoriatza | Ikastaroak

Abenduaren 16rako Arte sormena familian tailerra antolatu du Eskoriatzako Hezkuntza Foroak; kultura etxean izango da. Tailer horren helburua da familian, haurrekin artearen inguruan gozatzea eta artearekin jolasteko esperientzia bat eskaintzea. Horretarako, ipuin baten esperimentazio artistikoa egingo dute, irudimenaren, jolasaren eta marrazketaren bidez. Marrazteko teknika berriak irakatsiko dituzte, eta nagusiak eta haurrak elkarrekin arituko dira. Laia Bedosek dinamizatuko du, eta tailerrean izena emateko azken eguna abenduaren 13a izango da, kultura etxean; sei euro kostatzen da. Eguna: abenduaren 16a, larunbataOrdua: 17:30-19:30Lekua: Kultur EtxeaPrezioa: 6€ partaidekoAdina: 4 urtetik aurrera. Ezinbestean heldu batekin etorri behar dira.Hizkuntza: euskarazIzena ematea: abenduaren 13ra arteLekua: Eskoriatzako Kultur Etxean 943714688/ gazteria@eskoriatza.eus

Arte tailerra familian Kultura etxean

Abenduaren 16rako Arte sormena familian tailerra antolatu du Eskoriatzako Hezkuntza Foroak; kultura etxean izango da. Tailer horren helburua da familian, haurrekin artearen inguruan gozatzea eta artearekin jolasteko esperientzia bat eskaintzea. Horretarako, ipuin baten esperimentazio artistikoa egingo dute, irudimenaren, jolasaren eta marrazketaren bidez. Marrazteko teknika berriak irakatsiko dituzte, eta nagusiak eta haurrak elkarrekin arituko dira. Laia Bedosek dinamizatuko du, eta tailerrean izena emateko azken eguna abenduaren 13a izango da, kultura etxean; sei euro kostatzen da.

Eguna: abenduaren 16a, larunbata
Ordua: 17:30-19:30
Lekua: Kultur Etxea
Prezioa: 6€ partaideko
Adina: 4 urtetik aurrera. Ezinbestean heldu batekin etorri behar dira.
Hizkuntza: euskaraz
Izena ematea: abenduaren 13ra arte
Lekua: Eskoriatzako Kultur Etxean 943714688/ gazteria@eskoriatza.eus


18:30

Gabon kantak

Kontzejupea, Oñati | Musika

Jose de Azpiazu musika eskolako txistulari eta akordeoi ikasleekin

Gabon kantak Kontzejupea

Jose de Azpiazu musika eskolako txistulari eta akordeoi ikasleekin


19:00

'Irripartxou' antzerkia kultura etxean

Aramaio | Antzerkia

Irripartxou antzerkia kultura etxean, 19:00etan, Txirritolak antolatuta.

'Irripartxou' antzerkia kultura etxean

Irripartxou antzerkia kultura etxean, 19:00etan, Txirritolak antolatuta.


19:00

Gabonetako kontzertua

Benediktenetako kapera, Oñati | Musika

Izar ederra Gabonetako kontzertua. Hots Abesbatza eta Raquel Ortega artistarekin. Benediktenetako Kaperan.Salneurria: 5 euro. Sarrerak aldez aurretik salgai, Txokolateixian

Gabonetako kontzertua Benediktenetako kapera

Izar ederra Gabonetako kontzertua. Hots Abesbatza eta Raquel Ortega artistarekin. Benediktenetako Kaperan.
Salneurria: 5 euro. Sarrerak aldez aurretik salgai, Txokolateixian


19:30

Guillotina taldearen emanaldia

Antixena gaztetxea, Oñati | Musika

Guillotina taldeak joko du.

Guillotina taldearen emanaldia Antixena gaztetxea

Guillotina taldeak joko du.


22:30

'El asesinato en el orient express' filma

Zinema aretoa, Oñati | Zinema

'El asesinato en el orient express' filma. Sarrera, 4,50 euro

'El asesinato en el orient express' filma Zinema aretoa

'El asesinato en el orient express' filma. Sarrera, 4,50 euro


22:30

Hor Konpon eta Joseba Tapia

Oñatiko Gaztelekua, Oñati | Musika

Oñatiko Hor Konpon musika taldearen itzulera. Joseba Tapiak ere eskainiko du kontzertua. Sarrera zortzi euro da.

Hor Konpon eta Joseba Tapia Oñatiko Gaztelekua

Oñatiko Hor Konpon musika taldearen itzulera. Joseba Tapiak ere eskainiko du kontzertua. Sarrera zortzi euro da.



15:30
20:30

Zizelkatze ikastaroa

Eltzia, Oñati | Ikastaroak

Saioak asteazkenero izango dira, lehen taldea 15:30ttatik 18:0tara izango da eta bigarrena 18:00tatik 20:30tara. Izen ematea zizelkatu@gmail.com helbidean egin behar da eta 30€ eta 60€ arteko prezioa izango du.

Zizelkatze ikastaroa Eltzia

Saioak asteazkenero izango dira, lehen taldea 15:30ttatik 18:0tara izango da eta bigarrena 18:00tatik 20:30tara.

Izen ematea zizelkatu@gmail.com helbidean egin behar da eta 30€ eta 60€ arteko prezioa izango du.



10:00
21:00

Plazako Dantza Tradizionalen ikastaroak Arrasaten

Arrasate | Dantza

Urtero bezala, Plazako Dantza Tradizionala ikastaroak antolatu ditu Arrasaten Portaloi elkarteak. Bi talde izango dira: hastapeneko taldea, eta 'beteranoen' dantza-txokoa. Saioak astelehenetan izango dira, urriaren 2an abiatuta, maiatza bitartean: talde berria –1.maila– 18:30etik 19:30era  ariko da eta dantza-txokoa, berriz, 19:30etik 21:00etara. Hainbat dantza eskainiko dira: Lotuan –pasodoblea, baltsa, polka, schottischa, mazurka, boleroa, habanera, tangoa–; soltean– trikitixa, porrusalda, fandangoa, arin-arina–; jauziak; Baztango mutil-dantzak; kontradantzak; ingurutxoak; joko-dantzak, gabotak; braleak Baztango zortzikoa, Bolant dantza, Axuri beltza, Larrain dantza, Txerri dantza... Informazio gehiago eta izen-ematea hilabete honetan, irailean, ondorengo telefonoetara deituta: AEDra –943 77 12 28– edota Gazte Bulegora – 943 25 20 65–. Dantzan ikasi nahi al duzu? Animatu zaitez!

Plazako Dantza Tradizionalen ikastaroak Arrasaten

Urtero bezala, Plazako Dantza Tradizionala ikastaroak antolatu ditu Arrasaten Portaloi elkarteak. Bi talde izango dira: hastapeneko taldea, eta 'beteranoen' dantza-txokoa. Saioak astelehenetan izango dira, urriaren 2an abiatuta, maiatza bitartean: talde berria –1.maila– 18:30etik 19:30era  ariko da eta dantza-txokoa, berriz, 19:30etik 21:00etara.

Hainbat dantza eskainiko dira: Lotuan –pasodoblea, baltsa, polka, schottischa, mazurka, boleroa, habanera, tangoa–; soltean– trikitixa, porrusalda, fandangoa, arin-arina–; jauziak; Baztango mutil-dantzak; kontradantzak; ingurutxoak; joko-dantzak, gabotak; braleak Baztango zortzikoa, Bolant dantza, Axuri beltza, Larrain dantza, Txerri dantza...

Informazio gehiago eta izen-ematea hilabete honetan, irailean, ondorengo telefonoetara deituta: AEDra –943 77 12 28– edota Gazte Bulegora – 943 25 20 65–. Dantzan ikasi nahi al duzu? Animatu zaitez!



17:30
20:30

Arrasateko margo taldearen erakusketa

Kulturateko klaustroa, Arrasate | Erakusketak

Astelehenetik larunbatera: 17:30 -20:30

Arrasateko margo taldearen erakusketa Kulturateko klaustroa

Astelehenetik larunbatera: 17:30 -20:30


17:30
19:00

Arrasate margo taldekoen erakusketa

Kulturate, Arrasate | Erakusketak

Ikasturtean zehar egindako lanen erakusketa, hilaren 21era arte.

Arrasate margo taldekoen erakusketa Kulturate

Ikasturtean zehar egindako lanen erakusketa, hilaren 21era arte.



19:00
20:00

Gabonak Bergaran

Herriko kaleetan. , Bergara | Ospakizunak

Abenduaren 6an hasi eta urtarrilaren 5eko errege kabalgatara arte, ia egunero egongo da zertaz gozatu Bergarako Gabonetako kanpainaren barruan. Bergara Bizi ekimenaren barruan askotariko ekintzak antolatu dira; urtero moduan, umeendako eskaintza izango da nagusi.

Gabonak Bergaran Herriko kaleetan.

Abenduaren 6an hasi eta urtarrilaren 5eko errege kabalgatara arte, ia egunero egongo da zertaz gozatu Bergarako Gabonetako kanpainaren barruan. Bergara Bizi ekimenaren barruan askotariko ekintzak antolatu dira; urtero moduan, umeendako eskaintza izango da nagusi.



12:53
20:30

Bergara Kirol Elkartearen Gabonetako zozketa

BKEren bulegoan. , Bergara | Zozketa

Gabonetako otar erraldoia, bizikleta elektriko tolesgarri bat eta bi lagunendako asteburu pasa bat –gosaria barne– izango dira aurtengo zozketako sariak; zozketa, urtero moduan, abenduaren 31n egingo da. Bestalde, Bergara Kirol Elkarteko Futbol Sailak futboleko materiala jarriko du salgai.

Bergara Kirol Elkartearen Gabonetako zozketa BKEren bulegoan.

Gabonetako otar erraldoia, bizikleta elektriko tolesgarri bat eta bi lagunendako asteburu pasa bat –gosaria barne– izango dira aurtengo zozketako sariak; zozketa, urtero moduan, abenduaren 31n egingo da. Bestalde, Bergara Kirol Elkarteko Futbol Sailak futboleko materiala jarriko du salgai.


18:00
20:00

BEART taldekoen erakusketaren hasiera

Aroztegi aretoa, Bergara | Erakusketak

Elkarteko kideek egindako lanen bilduma, abenduaren 17ra arte.

BEART taldekoen erakusketaren hasiera Aroztegi aretoa

Elkarteko kideek egindako lanen bilduma, abenduaren 17ra arte.



18:00
20:00

Begirada kontzienteak

Oñatiko kultura etxea, Oñati | Erakusketak

Elkar Hezi Taupadak eta azoka antolatu dituzte aurten ere eta horren barruan, Begirada Kontzienteak izeneko argazki erakusketa dago (Calcuta ondoan) Erakusketan Batxilergoko ikasleek gidatutako bistia gidatuak (egunak eta orduak zehazteke).

Begirada kontzienteak Oñatiko kultura etxea
Elkar Hezi Taupadak eta azoka antolatu dituzte aurten ere eta horren barruan, Begirada Kontzienteak izeneko argazki erakusketa dago (Calcuta ondoan) Erakusketan Batxilergoko ikasleek gidatutako bistia gidatuak (egunak eta orduak zehazteke).


19:00
19:00

Hilaren 14an piztuko dituzte Gabonetako argiak

Oñati, Oñati | Jaiak

Hilaren 14an, eguena, piztuko dituzte Foruen plazan eta herriko kale eta gune ezberdinetan jarri dituzten Gabonetako argiak. Aurrekontua izan da 10.868,22 euro.

Hilaren 14an piztuko dituzte Gabonetako argiak Oñati

Hilaren 14an, eguena, piztuko dituzte Foruen plazan eta herriko kale eta gune ezberdinetan jarri dituzten Gabonetako argiak. Aurrekontua izan da 10.868,22 euro.



10:00
20:00

San Torcuatoren grabatuak Dixulan

Dixula taberna, Bergara | Erakusketak

Josean San Torcuatok erakusketa dauka zabalik Dixula tabernan abenduan zehar. 15 grabatuz osatutako erakusketa da; 10 lan Bergarako auzoei buruzkoak dira, eta beste 5 grabatu euskal abesti zaharrez osatua.

San Torcuatoren grabatuak Dixulan Dixula taberna

Josean San Torcuatok erakusketa dauka zabalik Dixula tabernan abenduan zehar. 15 grabatuz osatutako erakusketa da; 10 lan Bergarako auzoei buruzkoak dira, eta beste 5 grabatu euskal abesti zaharrez osatua.

Herriak

Egutegia

Apirila
al ar az og ol lr ig
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30          
Maiatza
al ar az og ol lr ig
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31    

Urte osoko agenda ikusi »»