Mundukide sariaren aurkezpena, Aretxabaletan MUko IKO kanpuseko ARETO NAGUSIAN egingo da abenduaren 13an, asteazkena, eguerdiko 13.00etan, eta jarraian MASTERCLASS a eskainiko da bertaratutako guztiontzat. Teoria eta praktika tartekatuko dituen tailerra Asier Urbieta zinemagileak eskainiko du, laburmetraigintzan dituen esperientziak elkarbanatuaz. Informazio gehiagorako : http://bit.ly/2kZlTnc
Aldi baterako zailtasunak dituzten irakurleei (etorkinak, eskolatze urrikoak, irakurketan berandu hasi direnak...) eta zailtasun iraunkorra dutenei zuzenduta. Dinamizatzaileak: Nerea Escudero eta Arantzazu Ibarrondo
Gimnasia erritmikoko erakustaldia, 16:30ean, frontoian.
Basotxo erretiratuen elkarteak 90 urteko bazkideak omenduko ditu Santa Luzia egunez. Herriko dantzariek eta txistulariek egingo diete ongietorria eta ondoren, Basotxoko kantu taldeak hainbat kantu abestuko ditu horien omenez. Oparia jasoko dute gero eta bukatzeko txokolate beroa eskainiko diete elkartutako guztiei.
Elgetako ludotekan Gabonetako tailer irekia. LHko 1, 2 eta 3-ko neska-mutikoendako.
Xalbadorpe erretiratuen elkartearen Kultura Astearen barruan urteroko kontzertua egingo du Bergarako Alai Taldeak. Sarrera doan.
Yurre Ugartek koordinatutako euskarazko literatura solasaldiak.
Indar ariketetan oinarrituta gorputz osoa lantzeko 30 minutuko saioa egingo dute Edorta Bolinagak gidatuta. ArraSasoi: hamabi hile, hamaika gai programaren barruan dago eta kiroldegiko abonatuendako da; izena aurrez eman beharra dago.
AEDk antolatuta eta, Udalak eta Foru Aldundiak lagunduta, begirada kritikoa egin gura diote egungo eta etorkizuneko ekonomiari. Niko Cuenca eta Urko Lopez ekonomialariak izango dira mahaiaren bueltan, eta gidari lanak egingo ditu Naroa Elortzak, ELAko eta MRA fundazioko kideak. Kulturateko Loramendi aretoan izango da mahai-ingurua.
Josemaria del Palacio egileak eta Juan Ramon Garaik parte hartuko dute aurkezpenean.
Aitor Arregiren eta Jon Garañoren azken lana. Sarrerak, hiru euro.
Saioak asteazkenero izango dira, lehen taldea 15:30ttatik 18:0tara izango da eta bigarrena 18:00tatik 20:30tara. Izen ematea zizelkatu@gmail.com helbidean egin behar da eta 30€ eta 60€ arteko prezioa izango du.
Urtero bezala, Plazako Dantza Tradizionala ikastaroak antolatu ditu Arrasaten Portaloi elkarteak. Bi talde izango dira: hastapeneko taldea, eta 'beteranoen' dantza-txokoa. Saioak astelehenetan izango dira, urriaren 2an abiatuta, maiatza bitartean: talde berria –1.maila– 18:30etik 19:30era ariko da eta dantza-txokoa, berriz, 19:30etik 21:00etara. Hainbat dantza eskainiko dira: Lotuan –pasodoblea, baltsa, polka, schottischa, mazurka, boleroa, habanera, tangoa–; soltean– trikitixa, porrusalda, fandangoa, arin-arina–; jauziak; Baztango mutil-dantzak; kontradantzak; ingurutxoak; joko-dantzak, gabotak; braleak Baztango zortzikoa, Bolant dantza, Axuri beltza, Larrain dantza, Txerri dantza... Informazio gehiago eta izen-ematea hilabete honetan, irailean, ondorengo telefonoetara deituta: AEDra –943 77 12 28– edota Gazte Bulegora – 943 25 20 65–. Dantzan ikasi nahi al duzu? Animatu zaitez!
Astelehenetik larunbatera: 17:30 -20:30
Ikasturtean zehar egindako lanen erakusketa, hilaren 21era arte.
Abenduaren 6an hasi eta urtarrilaren 5eko errege kabalgatara arte, ia egunero egongo da zertaz gozatu Bergarako Gabonetako kanpainaren barruan. Bergara Bizi ekimenaren barruan askotariko ekintzak antolatu dira; urtero moduan, umeendako eskaintza izango da nagusi.
Gabonetako otar erraldoia, bizikleta elektriko tolesgarri bat eta bi lagunendako asteburu pasa bat –gosaria barne– izango dira aurtengo zozketako sariak; zozketa, urtero moduan, abenduaren 31n egingo da. Bestalde, Bergara Kirol Elkarteko Futbol Sailak futboleko materiala jarriko du salgai.
Elkarteko kideek egindako lanen bilduma, abenduaren 17ra arte.
Elkar Hezi Taupadak eta azoka antolatu dituzte aurten ere eta horren barruan, Begirada Kontzienteak izeneko argazki erakusketa dago (Calcuta ondoan) Erakusketan Batxilergoko ikasleek gidatutako bistia gidatuak (egunak eta orduak zehazteke).