Antia jauregian Beduinoen estatus politikoaren inguruko hitzaldia eskainiko da abenduaren 12an, ingelesez. Beduinoek nazioarteko komunitatean errekonozimendu politikoa eta eskubide-aitortza lortzeko duten borrokaren berri jasotzeko aukera dute herritarrek.
Xalbadorpe erretiratuen elkartearen Kultura Astearen barruan antzezlana egingo du Oroimenak Antzerki Taldeak. Sarrera doan.
Izen emateko egunak: Azaroak 21, 23, 28 eta 30, Izen ematea: Jubilatuen bulegoanPrezioa: Doan
Oier Araolaza antropologo eibartarrak neguko jaien gainean jardungo du Arkupen. Udaleko Kultura Sailak eta Loramendi elkarteak elkarlanean antolatutako hitzaldia da.
Mahaingurua: Zergatik euskaraz… Lan munduan: Elay, Goizper eta Matz-Erreka.18:30ean, Torresoroan.
16 urtetik gorakoak soilik parte hartu dezakete (2002an jaiotakoak). Dantza egin nahi ez duenak ere badauka aukera pertsonaia bezala parte hartzeko. Otsailaren 10ean ospatuko dira aurtengo Aratusteak Oñatin
Saioak asteazkenero izango dira, lehen taldea 15:30ttatik 18:0tara izango da eta bigarrena 18:00tatik 20:30tara. Izen ematea zizelkatu@gmail.com helbidean egin behar da eta 30€ eta 60€ arteko prezioa izango du.
Urtero bezala, Plazako Dantza Tradizionala ikastaroak antolatu ditu Arrasaten Portaloi elkarteak. Bi talde izango dira: hastapeneko taldea, eta 'beteranoen' dantza-txokoa. Saioak astelehenetan izango dira, urriaren 2an abiatuta, maiatza bitartean: talde berria –1.maila– 18:30etik 19:30era ariko da eta dantza-txokoa, berriz, 19:30etik 21:00etara. Hainbat dantza eskainiko dira: Lotuan –pasodoblea, baltsa, polka, schottischa, mazurka, boleroa, habanera, tangoa–; soltean– trikitixa, porrusalda, fandangoa, arin-arina–; jauziak; Baztango mutil-dantzak; kontradantzak; ingurutxoak; joko-dantzak, gabotak; braleak Baztango zortzikoa, Bolant dantza, Axuri beltza, Larrain dantza, Txerri dantza... Informazio gehiago eta izen-ematea hilabete honetan, irailean, ondorengo telefonoetara deituta: AEDra –943 77 12 28– edota Gazte Bulegora – 943 25 20 65–. Dantzan ikasi nahi al duzu? Animatu zaitez!
Astelehenetik larunbatera: 17:30 -20:30
Ikasturtean zehar egindako lanen erakusketa, hilaren 21era arte.
Abenduaren 6an hasi eta urtarrilaren 5eko errege kabalgatara arte, ia egunero egongo da zertaz gozatu Bergarako Gabonetako kanpainaren barruan. Bergara Bizi ekimenaren barruan askotariko ekintzak antolatu dira; urtero moduan, umeendako eskaintza izango da nagusi.
Gabonetako otar erraldoia, bizikleta elektriko tolesgarri bat eta bi lagunendako asteburu pasa bat –gosaria barne– izango dira aurtengo zozketako sariak; zozketa, urtero moduan, abenduaren 31n egingo da. Bestalde, Bergara Kirol Elkarteko Futbol Sailak futboleko materiala jarriko du salgai.
Elkarteko kideek egindako lanen bilduma, abenduaren 17ra arte.
Elkar Hezi Taupadak eta azoka antolatu dituzte aurten ere eta horren barruan, Begirada Kontzienteak izeneko argazki erakusketa dago (Calcuta ondoan) Erakusketan Batxilergoko ikasleek gidatutako bistia gidatuak (egunak eta orduak zehazteke).