Herriko Plazan egingo dute goxoki banaketa. Euria egiten badu, Uarkapen.
Lider moduan datorren Ordiziaren bisita izango du Mondrak gaur, abenduak 6, Mojategin (19:30). Partidu zaila izango dela ez dago zalantzarik, baina Jorge Davilaren mutilek badakite zer den denboraldi honetan liderra menderatzea; Bergararen etxean 0-1 irabazi zuten duela bi jardunaldi. Bestalde, sarreran bildutako diru guztia Gurutze Gorriaren jostailu berriak banatzeko kanpainara bideratuko da.
Saioak asteazkenero izango dira, lehen taldea 15:30ttatik 18:0tara izango da eta bigarrena 18:00tatik 20:30tara. Izen ematea zizelkatu@gmail.com helbidean egin behar da eta 30€ eta 60€ arteko prezioa izango du.
Urtero bezala, Plazako Dantza Tradizionala ikastaroak antolatu ditu Arrasaten Portaloi elkarteak. Bi talde izango dira: hastapeneko taldea, eta 'beteranoen' dantza-txokoa. Saioak astelehenetan izango dira, urriaren 2an abiatuta, maiatza bitartean: talde berria –1.maila– 18:30etik 19:30era ariko da eta dantza-txokoa, berriz, 19:30etik 21:00etara. Hainbat dantza eskainiko dira: Lotuan –pasodoblea, baltsa, polka, schottischa, mazurka, boleroa, habanera, tangoa–; soltean– trikitixa, porrusalda, fandangoa, arin-arina–; jauziak; Baztango mutil-dantzak; kontradantzak; ingurutxoak; joko-dantzak, gabotak; braleak Baztango zortzikoa, Bolant dantza, Axuri beltza, Larrain dantza, Txerri dantza... Informazio gehiago eta izen-ematea hilabete honetan, irailean, ondorengo telefonoetara deituta: AEDra –943 77 12 28– edota Gazte Bulegora – 943 25 20 65–. Dantzan ikasi nahi al duzu? Animatu zaitez!
Euskara aldean, erabili lanean lelopean antolatu du lehiaketa Danobat Groupek. Internetez hartu behar da parte, abenduaren 11 baino lehen; interesatuek hemen klikatu beharko dute. Partaide guztien artean bi txartel zozketatuko dira, Euskal Herriko nekazaritza-etxe batean bi lagunendako asteburu bateko egonaldi baterako.
Astelehenetik larunbatera: 17:30 -20:30
Ikasturtean zehar egindako lanen erakusketa, hilaren 21era arte.
Erakusketa zabalduko dute. Abenduaren 10era arte ikusgai.
Abenduaren 6an hasi eta urtarrilaren 5eko errege kabalgatara arte, ia egunero egongo da zertaz gozatu Bergarako Gabonetako kanpainaren barruan. Bergara Bizi ekimenaren barruan askotariko ekintzak antolatu dira; urtero moduan, umeendako eskaintza izango da nagusi.