Eskoriatza eta Anefs –Nazioarteko areto futbol entrenatzaileen elkartea– kirol ekarteek elkarlanean antolatutako jardunaldia. Parte hartuko duten kideak: - Marc Carmona, FCBarcelona Lassa taldeko entrenatzaile ohia. Taldearen egituraz hitz egingo du. - Jesus Candelas, Interviu-Boomerang, Inter Movistar, Caja Segovia… taldeetako entrenatzaile ohia eta gaur egun, Iraneko entrenatzailea. Taldearen metodologiaz hitz egingo du.
Pantzart taldearen lana, 3-8 urte arteko umeendako. David Larrinagaren musika lagun, kolorezko etxe bat sortuko dute artistek, eta horretarako txotxongiloak, itzalak, leihoak, kolorezko gurpilak eta Juan Kruz Igerabideren poesia erabiliko dituzte. Sarrerak, lau euro.
Abenduak 2, zapatua • 12:30 Taloak plazan. • 13:00 Euskal dantzak. • 14:30 Kantu bazkaria: Zuk ekarri, zuk jan. • 19:00 Orkestra elektrotxaranga
'El pequeño vampiro' filma, gaztetxoendako. Sarrera, 3,50 euro
Pantzart taldearen ikuskizuna. Protagonistak xaboi burbuilak dira. Formen mugimenduez eta txotxongilo, pailazo eta koloretako ilargiez baliatuko dira umeak liluratuta uzteko. Sarrerak, lau euro.
Sergio G. Sanchezen azken pelikula. Thriller generokoa.
Lanean arituko diren kirolarien artean izango da Imanol Albizu Goikoetxe. Gustura dihardu Gabonetako Harrijasotze Kopa jokatzen eta Xabier Peñagarikano izango du aurrez aurre Elgetako pilotalekuan.
Antzerkia: ni ala zu. 19:00etan, Torresoroan. Sarrera: 5 €. Sinopsia: Joseba Usabiaga ero (ala ez?) dagoen protagonistak, Jon Bonnek abeslari ospetsua dela sinisten du, … Iñaki Santos psikiatra-musikari lanbide duen Iñigo da. Eroa sendatzen saiatuko da bere teklatuaren laguntzarekin. Joseba UsabiagaAntzerkian: Erreleboa, Bota Patsa, Ate Joka, Hil arte Bizi, Potola, Oroitzapenak Telebistan: Goenkale 2001-2011 Zinean: Pikadero, Handia Iñaki SantosAntzerkian: Pollo Rosa produkzioak, Dejabu panpin laborategia, Agerre Teatroa, Bazen Behin Clown, Higa Antzerkia, Bada Teatroa Musikan: saxo, gitarra, teklatua, musika konposatzailea...
Kontzertuan joko duten taldeak dira: Late To Scream, Hilotz eta Broken Legacy
Sergio G. Sanchezen azken pelikula. Thriller generokoa.
Saioak asteazkenero izango dira, lehen taldea 15:30ttatik 18:0tara izango da eta bigarrena 18:00tatik 20:30tara. Izen ematea zizelkatu@gmail.com helbidean egin behar da eta 30€ eta 60€ arteko prezioa izango du.
Urtero bezala, Plazako Dantza Tradizionala ikastaroak antolatu ditu Arrasaten Portaloi elkarteak. Bi talde izango dira: hastapeneko taldea, eta 'beteranoen' dantza-txokoa. Saioak astelehenetan izango dira, urriaren 2an abiatuta, maiatza bitartean: talde berria –1.maila– 18:30etik 19:30era ariko da eta dantza-txokoa, berriz, 19:30etik 21:00etara. Hainbat dantza eskainiko dira: Lotuan –pasodoblea, baltsa, polka, schottischa, mazurka, boleroa, habanera, tangoa–; soltean– trikitixa, porrusalda, fandangoa, arin-arina–; jauziak; Baztango mutil-dantzak; kontradantzak; ingurutxoak; joko-dantzak, gabotak; braleak Baztango zortzikoa, Bolant dantza, Axuri beltza, Larrain dantza, Txerri dantza... Informazio gehiago eta izen-ematea hilabete honetan, irailean, ondorengo telefonoetara deituta: AEDra –943 77 12 28– edota Gazte Bulegora – 943 25 20 65–. Dantzan ikasi nahi al duzu? Animatu zaitez!
Ordutegia: Asteartetik ostiralera: 18:00-20:30. Larunbatetan: 12:00-14:00 eta 18:00-20:30. Igande eta jai egunetan: 12:00-14:00.
Oñatiko XIV.Mendia eta Natura argazki lehiaketara aurkeztutako lanak. (Aloña Mendiko mendi sailak antolatuta). Abenduaren 3ra arte egongo da zabalik.
Euskara aldean, erabili lanean lelopean antolatu du lehiaketa Danobat Groupek. Internetez hartu behar da parte, abenduaren 11 baino lehen; interesatuek hemen klikatu beharko dute. Partaide guztien artean bi txartel zozketatuko dira, Euskal Herriko nekazaritza-etxe batean bi lagunendako asteburu bateko egonaldi baterako.
Euskaraz argitaratzen diren jostailuez gain, jostailu kooperatiboak ere egongo dira.
Astelehenetik larunbatera: 17:30 -20:30
Ikasturtean zehar egindako lanen erakusketa, hilaren 21era arte.
Erakusketa zabalduko dute. Abenduaren 10era arte ikusgai.