Azaroak 29

Irakurketa erraza saioa

2017/11/29 11:00 - 12:00

Oñatiko udal liburutegia | Oñati |Literatura

Aldi baterako zailtasunak dituzten irakurleei (etorkinak, eskolatze urrikoak, irakurketan berandu hasi direnak...) eta zailtasun iraunkorra dutenei zuzenduta. Dinamizatzaileak: Nerea Escudero eta Arantzazu Ibarrondo

Eguazteneko Azoka

2017/11/29 15:00

Oxirondo azoka Bergara |Azoka

Baserritarren eta bertako produktuen azoka.

Udazkenari agur jaia

2017/11/29 17:30

Iturrigorri pilotalekua Aretxabaleta |Ospakizunak

Udazkenari agur eta neguari kaixo esango diote Kurtzebarri eskolako kideek, Iturrigorri pilotalekuan:

  • Txalapartariak
  • Talo tailerra
  • Lekaixo saioa
  • Dantza
  • Buzkantzak, gaztaina-erreak eta sagardoa

Eztabaida feministak: gestazio subrogatua

2017/11/29 18:00

Arrasateko Emakume Txokoa | Arrasate |Ikastaroak

Eztabaida gune honetan hausnarketa feminista egin gura dugu gestazio subrogatuari buruz. Lehen saioan, Itziar Alkortak gaiari helduko dio ikuspegi juridikotik (legeak zer esaten duen, dauden erregularizazio proposamenak... eta dauden ildo etiko-juridikoak, besteak beste). Bigarrenean, Maite Asensiok dinamizatuko du eztabaida, erregularizazioaren inguruan, eta azalduko dizkigu aldeko eta kontrako posturak, debatean zeintzuk diren eragileak eta zer defendatzen duten. Guztiarekin, planteatuko dizkigu eztabaida feministarako galderak. Partaideei helaraziko zaie lanerako txosten bat.

Dinamizatzaileak: Itziar Alkorta Idiakez (Zuzenbide Zibileko irakaslea EHUn) eta Maite Asensio Lozano (Berriako kazetaria)
Noiz: eguaztenean (2 saio)
Datak: azaroaren 29an, abenduaren 13an
Ordutegia: 18:00-20:00

VI. Arrasateko iragana astintzen: "El retorno del 'dulce' capital. El Palacio Sola de Mondragón". Jon Ander Ramos Martinez.

2017/11/29 19:00

Kulturate | Arrasate |Hitzaldiak

EHU-UPV-ko irakaslea den Jon Ander Ramos Martinezen hitzaldia VI. Arrasateko iragana astintzen zikloaren barnean. 

Gaztaina-erre dastaketa

2017/11/29 19:00

Antzuola |Deia

Gaztaina-erre dastaketa 19:00etan, plazan.

Zine-kluba: Todos están muertos

2017/11/29 20:00

Zabalotegi aretoa | Bergara |Zinema

Azaroaren 25: Emakumeenganako indarkeriaren aurkako nazioarteko egunaren harira 'Mujeres de Cine' zikloa antolatu dute Zabalotegi Aretoko Zine-Klubean.

 

Hamabost urte beteko ditu eguaztenean Turismo Bulegoak

2017/11/29 20:15 - 22:00

Oñatiko turismo bulegoa | Oñati

Herriko dendariak, ostalariak, produktoreak eta herritarrak daude gonbidatuta eguaztenean 20:15ean egingo duten ospakizun ekitaldira. Turismo Bulegoa Oñatin egiten diren produktuen erakusleihoa izatea da aurrera begira duten erronketako bat.

Zizelkatze ikastaroa

2017/09/06 - 2017/12/27

Eltzia | Oñati |Ikastaroak

Saioak asteazkenero izango dira, lehen taldea 15:30ttatik 18:0tara izango da eta bigarrena 18:00tatik 20:30tara.

Izen ematea zizelkatu@gmail.com helbidean egin behar da eta 30€ eta 60€ arteko prezioa izango du.

Plazako Dantza Tradizionalen ikastaroak Arrasaten

2017/09/08 - 2018/05/28

Arrasate |Dantza

Urtero bezala, Plazako Dantza Tradizionala ikastaroak antolatu ditu Arrasaten Portaloi elkarteak. Bi talde izango dira: hastapeneko taldea, eta 'beteranoen' dantza-txokoa. Saioak astelehenetan izango dira, urriaren 2an abiatuta, maiatza bitartean: talde berria –1.maila– 18:30etik 19:30era  ariko da eta dantza-txokoa, berriz, 19:30etik 21:00etara.

Hainbat dantza eskainiko dira: Lotuan –pasodoblea, baltsa, polka, schottischa, mazurka, boleroa, habanera, tangoa–; soltean– trikitixa, porrusalda, fandangoa, arin-arina–; jauziak; Baztango mutil-dantzak; kontradantzak; ingurutxoak; joko-dantzak, gabotak; braleak Baztango zortzikoa, Bolant dantza, Axuri beltza, Larrain dantza, Txerri dantza...

Informazio gehiago eta izen-ematea hilabete honetan, irailean, ondorengo telefonoetara deituta: AEDra –943 77 12 28– edota Gazte Bulegora – 943 25 20 65–. Dantzan ikasi nahi al duzu? Animatu zaitez!

Oinarrizko argazkilaritza ikastaroa

2017/11/07 - 2017/11/30

Pol-Pol Argazkilari elkartearen egoitzan, Zabalotegi 5. Bergara |Ikastaroak

Ikastaroa astelehen, astearte eta asteazkenetan izango da eta izena eman beharko da aurretik 943760001 telefonoan. 14 pertsonako plaza mugatuak daude eta bergarakoek lehentasuna izango dute. Prezioa 60 eurokoa izango da, eta ikasle, langabe eta jubilatuentzat 40 eurokoa. 

Susana Jodra eta Patricia Schneideren serigrafia erakusketa

2017/11/17 - 2017/12/03

Aroztegi aretoa | Bergara |Erakusketak

Ordutegia:

  • Asteartetik ostiralera: 18:00-20:30.
  • Larunbatetan: 12:00-14:00 eta 18:00-20:30.
  • Igande eta jai egunetan: 12:00-14:00.

Mendiko argazkien erakusketa

2017/11/20 - 2017/12/03

Oñatiko kultura etxea | Oñati |Erakusketak

Oñatiko XIV.Mendia eta Natura argazki lehiaketara aurkeztutako lanak. (Aloña Mendiko mendi sailak antolatuta). Abenduaren 3ra arte egongo da zabalik.

'Euskara aldean, erabili lanean' lehiaketa

2017/11/23 - 2017/12/11

Internetez. Bergara |Lehiaketak

Euskara aldean, erabili lanean lelopean antolatu du lehiaketa Danobat Groupek. Internetez hartu behar da parte, abenduaren 11 baino lehen; interesatuek hemen klikatu beharko dute. Partaide guztien artean bi txartel zozketatuko dira, Euskal Herriko nekazaritza-etxe batean bi lagunendako asteburu bateko egonaldi baterako.