Aldi baterako zailtasunak dituzten irakurleei (etorkinak, eskolatze urrikoak, irakurketan berandu hasi direnak...) eta zailtasun iraunkorra dutenei zuzenduta. Dinamizatzaileak: Nerea Escudero eta Arantzazu Ibarrondo
Udazkenari agur eta neguari kaixo esango diote Kurtzebarri eskolako kideek, Iturrigorri pilotalekuan: Txalapartariak Talo tailerra Lekaixo saioa Dantza Buzkantzak, gaztaina-erreak eta sagardoa
Eztabaida gune honetan hausnarketa feminista egin gura dugu gestazio subrogatuari buruz. Lehen saioan, Itziar Alkortak gaiari helduko dio ikuspegi juridikotik (legeak zer esaten duen, dauden erregularizazio proposamenak... eta dauden ildo etiko-juridikoak, besteak beste). Bigarrenean, Maite Asensiok dinamizatuko du eztabaida, erregularizazioaren inguruan, eta azalduko dizkigu aldeko eta kontrako posturak, debatean zeintzuk diren eragileak eta zer defendatzen duten. Guztiarekin, planteatuko dizkigu eztabaida feministarako galderak. Partaideei helaraziko zaie lanerako txosten bat. Dinamizatzaileak: Itziar Alkorta Idiakez (Zuzenbide Zibileko irakaslea EHUn) eta Maite Asensio Lozano (Berriako kazetaria)Noiz: eguaztenean (2 saio)Datak: azaroaren 29an, abenduaren 13anOrdutegia: 18:00-20:00
Euskal Herria eta Sardinia geografikoki urruti daude, baina, antzina, bien arteko lotura egon zen. Hainbat ikerlariren teoriak bildu ditu Juan Martin Elexpuruk Euskararen aztarnak Sardinian? liburuan. Aurkezpena egingo du Elgetako udaletxean.
EHU-UPV-ko irakaslea den Jon Ander Ramos Martinezen hitzaldia VI. Arrasateko iragana astintzen zikloaren barnean.
Azaroaren 25: Emakumeenganako indarkeriaren aurkako nazioarteko egunaren harira 'Mujeres de Cine' zikloa antolatu dute Zabalotegi Aretoko Zine-Klubean.
Herriko dendariak, ostalariak, produktoreak eta herritarrak daude gonbidatuta eguaztenean 20:15ean egingo duten ospakizun ekitaldira. Turismo Bulegoa Oñatin egiten diren produktuen erakusleihoa izatea da aurrera begira duten erronketako bat.
Saioak asteazkenero izango dira, lehen taldea 15:30ttatik 18:0tara izango da eta bigarrena 18:00tatik 20:30tara. Izen ematea zizelkatu@gmail.com helbidean egin behar da eta 30€ eta 60€ arteko prezioa izango du.
Urtero bezala, Plazako Dantza Tradizionala ikastaroak antolatu ditu Arrasaten Portaloi elkarteak. Bi talde izango dira: hastapeneko taldea, eta 'beteranoen' dantza-txokoa. Saioak astelehenetan izango dira, urriaren 2an abiatuta, maiatza bitartean: talde berria –1.maila– 18:30etik 19:30era ariko da eta dantza-txokoa, berriz, 19:30etik 21:00etara. Hainbat dantza eskainiko dira: Lotuan –pasodoblea, baltsa, polka, schottischa, mazurka, boleroa, habanera, tangoa–; soltean– trikitixa, porrusalda, fandangoa, arin-arina–; jauziak; Baztango mutil-dantzak; kontradantzak; ingurutxoak; joko-dantzak, gabotak; braleak Baztango zortzikoa, Bolant dantza, Axuri beltza, Larrain dantza, Txerri dantza... Informazio gehiago eta izen-ematea hilabete honetan, irailean, ondorengo telefonoetara deituta: AEDra –943 77 12 28– edota Gazte Bulegora – 943 25 20 65–. Dantzan ikasi nahi al duzu? Animatu zaitez!
Ikastaroa astelehen, astearte eta asteazkenetan izango da eta izena eman beharko da aurretik 943760001 telefonoan. 14 pertsonako plaza mugatuak daude eta bergarakoek lehentasuna izango dute. Prezioa 60 eurokoa izango da, eta ikasle, langabe eta jubilatuentzat 40 eurokoa.
Ordutegia: Asteartetik ostiralera: 18:00-20:30. Larunbatetan: 12:00-14:00 eta 18:00-20:30. Igande eta jai egunetan: 12:00-14:00.
Oñatiko XIV.Mendia eta Natura argazki lehiaketara aurkeztutako lanak. (Aloña Mendiko mendi sailak antolatuta). Abenduaren 3ra arte egongo da zabalik.
Euskara aldean, erabili lanean lelopean antolatu du lehiaketa Danobat Groupek. Internetez hartu behar da parte, abenduaren 11 baino lehen; interesatuek hemen klikatu beharko dute. Partaide guztien artean bi txartel zozketatuko dira, Euskal Herriko nekazaritza-etxe batean bi lagunendako asteburu bateko egonaldi baterako.