Gidatutako dantzaldia, dantza eta musika tradizionalen oinarrian. Helburua, animatzen diren herritarrek elkarrekin dantzan ondo pasatzea. 21 boutons taldearen azken CD-a jaso berri, horko pieza batzuk ere dantzatuko ditugu. Sarrera doan eta parte-hartzea libre. Kafe-antzokiko taberna itxita dago momentuz, baina jatekoak eta edatekoak eramango ditugu. Laguntzailea: Elgetako Udala.
Aitor Antxia Leturiak gidatuta Areantza eta Arkarazo auzoak ezagutuko dituzte irteerara doazenek. Izena aurrez eman behar da Arkupeko harreran.
Bergarako Musika Eskolak antolatuta Bergarako Udalaren laguntzarekin. Sarrera doan.
12:30ean, Bixente Goikoetxea abesbatzaren Santa Zezilia eguneko kontzertua elizan
Mahai jolasak probatzeko, ikasteko eta eurekin jolasteko aukera Jolaseneak antolatuta. Adin guztietakoendako; 8 urtetik beherakoak gurasoekin joatea komeni da.
Bi egutako ikastaroa izango da. Azaroak 19 – Energia berriztagarriekin robot bat egingo dute. Azaroak 26 – BEE-BOT robota programatzen jolastuko dute. Adina: 8 – 12 urtePrezioa: 10 €Plaza kopuru mugatua
Parte hartuko dute: Alberto Urretxo, Tronboia Adriana Grigoras, Viola Amaia Zipitria, Pianoa Miren Urbieta, Sopranoa
Patxi Monterok gidatuta azaroko Herrixa Dantzan dantzaldia Elgetako Espaloia kafe antzokian. Sarrera doan eta parte hartzea libre.
Saioak asteazkenero izango dira, lehen taldea 15:30ttatik 18:0tara izango da eta bigarrena 18:00tatik 20:30tara. Izen ematea zizelkatu@gmail.com helbidean egin behar da eta 30€ eta 60€ arteko prezioa izango du.
Urtero bezala, Plazako Dantza Tradizionala ikastaroak antolatu ditu Arrasaten Portaloi elkarteak. Bi talde izango dira: hastapeneko taldea, eta 'beteranoen' dantza-txokoa. Saioak astelehenetan izango dira, urriaren 2an abiatuta, maiatza bitartean: talde berria –1.maila– 18:30etik 19:30era ariko da eta dantza-txokoa, berriz, 19:30etik 21:00etara. Hainbat dantza eskainiko dira: Lotuan –pasodoblea, baltsa, polka, schottischa, mazurka, boleroa, habanera, tangoa–; soltean– trikitixa, porrusalda, fandangoa, arin-arina–; jauziak; Baztango mutil-dantzak; kontradantzak; ingurutxoak; joko-dantzak, gabotak; braleak Baztango zortzikoa, Bolant dantza, Axuri beltza, Larrain dantza, Txerri dantza... Informazio gehiago eta izen-ematea hilabete honetan, irailean, ondorengo telefonoetara deituta: AEDra –943 77 12 28– edota Gazte Bulegora – 943 25 20 65–. Dantzan ikasi nahi al duzu? Animatu zaitez!
Ikastaroa astelehen, astearte eta asteazkenetan izango da eta izena eman beharko da aurretik 943760001 telefonoan. 14 pertsonako plaza mugatuak daude eta bergarakoek lehentasuna izango dute. Prezioa 60 eurokoa izango da, eta ikasle, langabe eta jubilatuentzat 40 eurokoa.
Ordutegia: Asteartetik ostiralera: 18:00-20:30. Larunbatetan: 12:00-14:00 eta 18:00-20:30. Igande eta jai egunetan: 12:00-14:00.
Oñatiko XIV.Mendia eta Natura argazki lehiaketara aurkeztutako lanak. (Aloña Mendiko mendi sailak antolatuta). Abenduaren 3ra arte egongo da zabalik.
Martxan dira Indarkeria Matxistaren Kontrako Nazioarteko Egunarekin lotutako ekintzak, herrian. Argazki erakusketa berezia dago ikusgai buztin gelan, eta lazo moreak daude eskuragarri herriko komertzioetan eta dendetan. Zapaturako elkarretaratzea deitu dute. Plazan izango da, 13:00etan.
Euskara aldean, erabili lanean lelopean antolatu du lehiaketa Danobat Groupek. Internetez hartu behar da parte, abenduaren 11 baino lehen; interesatuek hemen klikatu beharko dute. Partaide guztien artean bi txartel zozketatuko dira, Euskal Herriko nekazaritza-etxe batean bi lagunendako asteburu bateko egonaldi baterako.