Ostirala, azaroak 24



Landatxopeko karta txapelketa

Antzuola | Lehiaketak

Azaroan jokatuko da erretiratuen Herriko Mus txapelketa. Sailkatutakoak, eskualdeko txapelketan hartuko dute parte. Izena emateko epea azaroaren 24ra arte zabalik dago.

Landatxopeko karta txapelketa

Azaroan jokatuko da erretiratuen Herriko Mus txapelketa. Sailkatutakoak, eskualdeko txapelketan hartuko dute parte. Izena emateko epea azaroaren 24ra arte zabalik dago.


09:00

Azaroak 25, ekintzak

Elgetan, Elgeta | Bestelakoak

Azaroaren 24tik aurrera horma-irudia eta informazio panelak herrian ikusgai. Emakumeen aurkako indarkeria motak jasoko dituzte bertan.

Azaroak 25, ekintzak Elgetan

Azaroaren 24tik aurrera horma-irudia eta informazio panelak herrian ikusgai. Emakumeen aurkako indarkeria motak jasoko dituzte bertan.


16:40

Ipuinen Ordua, liburutegian

Elgetako liburutegia, Elgeta | Umeak

Ipuin kontalari boluntarioaren eskutik Ipuinen Ordua neska-mutikoendako. Liburutegian. Sarrera doan. 16:40ean hasita 5 urteko gelatik aurrerako haurrentzako eta 17:25ean 2-3 urtetik aurrerako txikitxoentzat.

Ipuinen Ordua, liburutegian Elgetako liburutegia

Ipuin kontalari boluntarioaren eskutik Ipuinen Ordua neska-mutikoendako. Liburutegian. Sarrera doan. 16:40ean hasita 5 urteko gelatik aurrerako haurrentzako eta 17:25ean 2-3 urtetik aurrerako txikitxoentzat.


17:00

Elkartasun jaia

Herriko Plaza, Aretxabaleta | Deia

Baltistanen haurrek ikasteko eskubidea izan dezaten Elkartasun jaia egingo dute Herriko Plazan, Guraso Foroak eta Udalak elkarlanean antolatuta. Hona hemen egitaraua: 17:00, Eskulanak eta murala. 18:00, Txokolatea eta bizkotxoak (boluntarioak behar dira bizkotxoak etxean eginda eramateko). 18:30, Haur berbena Lainekin.

Elkartasun jaia Herriko Plaza

Baltistanen haurrek ikasteko eskubidea izan dezaten Elkartasun jaia egingo dute Herriko Plazan, Guraso Foroak eta Udalak elkarlanean antolatuta. Hona hemen egitaraua:

  • 17:00, Eskulanak eta murala.
  • 18:00, Txokolatea eta bizkotxoak (boluntarioak behar dira bizkotxoak etxean eginda eramateko).
  • 18:30, Haur berbena Lainekin.

18:00

Gazataina jana

Pake Leku, Oñati

Gaztaina jana egingo dute Pake Leku erretiratuen elkartean. Prezioa da: euro bat.

Gazataina jana Pake Leku

Gaztaina jana egingo dute Pake Leku erretiratuen elkartean. Prezioa da: euro bat.


18:00

Amaia Zinkunegiren umeentzako ipuin kontaketa

Umeen udal liburutegian, Bergara | Umeak

Amaia Zinkunegiren umeentzako ipuin kontaketa Umeen udal liburutegian

18:00

Carlos Leon Salazarren margotze-erakustaldia

Irizar jauregia, Bergara | Ikastaroak

Akuarelaren nazioarteko egunaren harira Euskal Akuarelarien elkarteak antolatutako ikastaroa. 

Carlos Leon Salazarren margotze-erakustaldia Irizar jauregia

Akuarelaren nazioarteko egunaren harira Euskal Akuarelarien elkarteak antolatutako ikastaroa. 


18:30

'Volar' dokumentala

Kultura etxean, Leintz Gatzaga | Ikus-entzunezkoak

Bertha Gaztelumendi zinemagileak egindako Volar dokumentala izango da ikusgai, kultura etxean, 18:30ean. Indarkeria matxista jasan duten bederatzi emakumeren testigantzak biltzen dituen lana ikusteko aukera izango da. Emakundek sustatutako lana da, eta aurtengo Donostiako Zinemaldian aurkeztutako lana ere bada.

'Volar' dokumentala Kultura etxean

Bertha Gaztelumendi zinemagileak egindako Volar dokumentala izango da ikusgai, kultura etxean, 18:30ean. Indarkeria matxista jasan duten bederatzi emakumeren testigantzak biltzen dituen lana ikusteko aukera izango da. Emakundek sustatutako lana da, eta aurtengo Donostiako Zinemaldian aurkeztutako lana ere bada.


19:30

Mendia eta natura argazki lehiaketako sari banaketa

Oñatiko kultura etxea, Oñati | Kirola

Aloña Mendiko mendi sailak antolatuta, Oñatiko XIV. mendia eta natura argazki lehiaketako sari banaketa.

Mendia eta natura argazki lehiaketako sari banaketa Oñatiko kultura etxea

Aloña Mendiko mendi sailak antolatuta, Oñatiko XIV. mendia eta natura argazki lehiaketako sari banaketa.


20:00

'El Caserio' zarzuela Izaskun Murgia Elkarte Lirikoaren eskutik

Amaia antzokia, Arrasate | Antzerkia

El caserío da komedia liriko bat, hiru ekitaldi kostunbrista erakusten duena, non erakusten den euskal baserri baten bizimodu tradizionala garai hartan. Libretoa oinarrituta dago antzerki teknikaren jakintza handi batean, eta Guridi maisuaren musika oinarritzen da euskal folklorean, beste gai batzuen interferentzia barik, nahiz eta horiek oso entzutetsuak izan garai hartan. Obra hau Jesus Guridik egindakoen artean garrantzitsuenetarikoa da. 

'El Caserio' zarzuela Izaskun Murgia Elkarte Lirikoaren eskutik Amaia antzokia

El caserío da komedia liriko bat, hiru ekitaldi kostunbrista erakusten duena, non erakusten den euskal baserri baten bizimodu tradizionala garai hartan. Libretoa oinarrituta dago antzerki teknikaren jakintza handi batean, eta Guridi maisuaren musika oinarritzen da euskal folklorean, beste gai batzuen interferentzia barik, nahiz eta horiek oso entzutetsuak izan garai hartan. Obra hau Jesus Guridik egindakoen artean garrantzitsuenetarikoa da. 


20:00

'Koadernoa Zuri' Hika taldearen helduentzako antzelana

Zabalotegi aretoa, Bergara | Antzerkia

Azaroaren 25: Emakumeenganako indarkeriaren aurkako nazioarteko egunaren harira. Sarrera 8 euro.

'Koadernoa Zuri' Hika taldearen helduentzako antzelana Zabalotegi aretoa

Azaroaren 25: Emakumeenganako indarkeriaren aurkako nazioarteko egunaren harira. Sarrera 8 euro.


20:00

Kontzertua: Eskoriatzako banda

Zaldibar antzokia, Eskoriatza | Musika

Musika bandan Santa Zezilia eguneko kontzertua eskainiko du.

Kontzertua: Eskoriatzako banda Zaldibar antzokia

Musika bandan Santa Zezilia eguneko kontzertua eskainiko du.



15:30
20:30

Zizelkatze ikastaroa

Eltzia, Oñati | Ikastaroak

Saioak asteazkenero izango dira, lehen taldea 15:30ttatik 18:0tara izango da eta bigarrena 18:00tatik 20:30tara. Izen ematea zizelkatu@gmail.com helbidean egin behar da eta 30€ eta 60€ arteko prezioa izango du.

Zizelkatze ikastaroa Eltzia

Saioak asteazkenero izango dira, lehen taldea 15:30ttatik 18:0tara izango da eta bigarrena 18:00tatik 20:30tara.

Izen ematea zizelkatu@gmail.com helbidean egin behar da eta 30€ eta 60€ arteko prezioa izango du.



10:00
21:00

Plazako Dantza Tradizionalen ikastaroak Arrasaten

Arrasate | Dantza

Urtero bezala, Plazako Dantza Tradizionala ikastaroak antolatu ditu Arrasaten Portaloi elkarteak. Bi talde izango dira: hastapeneko taldea, eta 'beteranoen' dantza-txokoa. Saioak astelehenetan izango dira, urriaren 2an abiatuta, maiatza bitartean: talde berria –1.maila– 18:30etik 19:30era  ariko da eta dantza-txokoa, berriz, 19:30etik 21:00etara. Hainbat dantza eskainiko dira: Lotuan –pasodoblea, baltsa, polka, schottischa, mazurka, boleroa, habanera, tangoa–; soltean– trikitixa, porrusalda, fandangoa, arin-arina–; jauziak; Baztango mutil-dantzak; kontradantzak; ingurutxoak; joko-dantzak, gabotak; braleak Baztango zortzikoa, Bolant dantza, Axuri beltza, Larrain dantza, Txerri dantza... Informazio gehiago eta izen-ematea hilabete honetan, irailean, ondorengo telefonoetara deituta: AEDra –943 77 12 28– edota Gazte Bulegora – 943 25 20 65–. Dantzan ikasi nahi al duzu? Animatu zaitez!

Plazako Dantza Tradizionalen ikastaroak Arrasaten

Urtero bezala, Plazako Dantza Tradizionala ikastaroak antolatu ditu Arrasaten Portaloi elkarteak. Bi talde izango dira: hastapeneko taldea, eta 'beteranoen' dantza-txokoa. Saioak astelehenetan izango dira, urriaren 2an abiatuta, maiatza bitartean: talde berria –1.maila– 18:30etik 19:30era  ariko da eta dantza-txokoa, berriz, 19:30etik 21:00etara.

Hainbat dantza eskainiko dira: Lotuan –pasodoblea, baltsa, polka, schottischa, mazurka, boleroa, habanera, tangoa–; soltean– trikitixa, porrusalda, fandangoa, arin-arina–; jauziak; Baztango mutil-dantzak; kontradantzak; ingurutxoak; joko-dantzak, gabotak; braleak Baztango zortzikoa, Bolant dantza, Axuri beltza, Larrain dantza, Txerri dantza...

Informazio gehiago eta izen-ematea hilabete honetan, irailean, ondorengo telefonoetara deituta: AEDra –943 77 12 28– edota Gazte Bulegora – 943 25 20 65–. Dantzan ikasi nahi al duzu? Animatu zaitez!



19:15
21:15

Oinarrizko argazkilaritza ikastaroa

Pol-Pol Argazkilari elkartearen egoitzan, Zabalotegi 5., Bergara | Ikastaroak

Ikastaroa astelehen, astearte eta asteazkenetan izango da eta izena eman beharko da aurretik 943760001 telefonoan. 14 pertsonako plaza mugatuak daude eta bergarakoek lehentasuna izango dute. Prezioa 60 eurokoa izango da, eta ikasle, langabe eta jubilatuentzat 40 eurokoa. 

Oinarrizko argazkilaritza ikastaroa Pol-Pol Argazkilari elkartearen egoitzan, Zabalotegi 5.

Ikastaroa astelehen, astearte eta asteazkenetan izango da eta izena eman beharko da aurretik 943760001 telefonoan. 14 pertsonako plaza mugatuak daude eta bergarakoek lehentasuna izango dute. Prezioa 60 eurokoa izango da, eta ikasle, langabe eta jubilatuentzat 40 eurokoa. 



18:00
14:00

Susana Jodra eta Patricia Schneideren serigrafia erakusketa

Aroztegi aretoa, Bergara | Erakusketak

Ordutegia: Asteartetik ostiralera: 18:00-20:30. Larunbatetan: 12:00-14:00 eta 18:00-20:30. Igande eta jai egunetan: 12:00-14:00.

Susana Jodra eta Patricia Schneideren serigrafia erakusketa Aroztegi aretoa

Ordutegia:

  • Asteartetik ostiralera: 18:00-20:30.
  • Larunbatetan: 12:00-14:00 eta 18:00-20:30.
  • Igande eta jai egunetan: 12:00-14:00.


18:00
20:00

Mendiko argazkien erakusketa

Oñatiko kultura etxea, Oñati | Erakusketak

Oñatiko XIV.Mendia eta Natura argazki lehiaketara aurkeztutako lanak. (Aloña Mendiko mendi sailak antolatuta). Abenduaren 3ra arte egongo da zabalik.

Mendiko argazkien erakusketa Oñatiko kultura etxea

Oñatiko XIV.Mendia eta Natura argazki lehiaketara aurkeztutako lanak. (Aloña Mendiko mendi sailak antolatuta). Abenduaren 3ra arte egongo da zabalik.



11:34
15:00

Azaroak 25, erakusketa

Elgetako zeramika gelan, Elgeta | Erakusketak

Martxan dira Indarkeria Matxistaren Kontrako Nazioarteko Egunarekin lotutako ekintzak, herrian. Argazki erakusketa berezia dago ikusgai buztin gelan, eta lazo moreak daude eskuragarri herriko komertzioetan eta dendetan. Zapaturako elkarretaratzea deitu dute. Plazan izango da, 13:00etan.

Azaroak 25, erakusketa Elgetako zeramika gelan

Martxan dira Indarkeria Matxistaren Kontrako Nazioarteko Egunarekin lotutako ekintzak, herrian. Argazki erakusketa berezia dago ikusgai buztin gelan, eta lazo moreak daude eskuragarri herriko komertzioetan eta dendetan. Zapaturako elkarretaratzea deitu dute. Plazan izango da, 13:00etan.



14:54
19:00

'Euskara aldean, erabili lanean' lehiaketa

Internetez., Bergara | Lehiaketak

Euskara aldean, erabili lanean lelopean antolatu du lehiaketa Danobat Groupek. Internetez hartu behar da parte, abenduaren 11 baino lehen; interesatuek hemen klikatu beharko dute. Partaide guztien artean bi txartel zozketatuko dira, Euskal Herriko nekazaritza-etxe batean bi lagunendako asteburu bateko egonaldi baterako.

'Euskara aldean, erabili lanean' lehiaketa Internetez.

Euskara aldean, erabili lanean lelopean antolatu du lehiaketa Danobat Groupek. Internetez hartu behar da parte, abenduaren 11 baino lehen; interesatuek hemen klikatu beharko dute. Partaide guztien artean bi txartel zozketatuko dira, Euskal Herriko nekazaritza-etxe batean bi lagunendako asteburu bateko egonaldi baterako.

Herriak

Egutegia

Apirila
al ar az og ol lr ig
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30          
Maiatza
al ar az og ol lr ig
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31    

Urte osoko agenda ikusi »»