Azaroak 23

Zizelkatze ikastaroa

2017/09/06 - 2017/12/27

Eltzia | Oñati |Ikastaroak

Saioak asteazkenero izango dira, lehen taldea 15:30ttatik 18:0tara izango da eta bigarrena 18:00tatik 20:30tara.

Izen ematea zizelkatu@gmail.com helbidean egin behar da eta 30€ eta 60€ arteko prezioa izango du.

Plazako Dantza Tradizionalen ikastaroak Arrasaten

2017/09/08 - 2018/05/28

Arrasate |Dantza

Urtero bezala, Plazako Dantza Tradizionala ikastaroak antolatu ditu Arrasaten Portaloi elkarteak. Bi talde izango dira: hastapeneko taldea, eta 'beteranoen' dantza-txokoa. Saioak astelehenetan izango dira, urriaren 2an abiatuta, maiatza bitartean: talde berria –1.maila– 18:30etik 19:30era  ariko da eta dantza-txokoa, berriz, 19:30etik 21:00etara.

Hainbat dantza eskainiko dira: Lotuan –pasodoblea, baltsa, polka, schottischa, mazurka, boleroa, habanera, tangoa–; soltean– trikitixa, porrusalda, fandangoa, arin-arina–; jauziak; Baztango mutil-dantzak; kontradantzak; ingurutxoak; joko-dantzak, gabotak; braleak Baztango zortzikoa, Bolant dantza, Axuri beltza, Larrain dantza, Txerri dantza...

Informazio gehiago eta izen-ematea hilabete honetan, irailean, ondorengo telefonoetara deituta: AEDra –943 77 12 28– edota Gazte Bulegora – 943 25 20 65–. Dantzan ikasi nahi al duzu? Animatu zaitez!

Oinarrizko argazkilaritza ikastaroa

2017/11/07 - 2017/11/30

Pol-Pol Argazkilari elkartearen egoitzan, Zabalotegi 5. Bergara |Ikastaroak

Ikastaroa astelehen, astearte eta asteazkenetan izango da eta izena eman beharko da aurretik 943760001 telefonoan. 14 pertsonako plaza mugatuak daude eta bergarakoek lehentasuna izango dute. Prezioa 60 eurokoa izango da, eta ikasle, langabe eta jubilatuentzat 40 eurokoa. 

Susana Jodra eta Patricia Schneideren serigrafia erakusketa

2017/11/17 - 2017/12/03

Aroztegi aretoa | Bergara |Erakusketak

Ordutegia:

  • Asteartetik ostiralera: 18:00-20:30.
  • Larunbatetan: 12:00-14:00 eta 18:00-20:30.
  • Igande eta jai egunetan: 12:00-14:00.

Mendiko argazkien erakusketa

2017/11/20 - 2017/12/03

Oñatiko kultura etxea | Oñati |Erakusketak

Oñatiko XIV.Mendia eta Natura argazki lehiaketara aurkeztutako lanak. (Aloña Mendiko mendi sailak antolatuta). Abenduaren 3ra arte egongo da zabalik.

Azaroak 25, erakusketa

2017/11/21 - 2017/11/26

Elgetako zeramika gelan | Elgeta |Erakusketak

Martxan dira Indarkeria Matxistaren Kontrako Nazioarteko Egunarekin lotutako ekintzak, herrian. Argazki erakusketa berezia dago ikusgai buztin gelan, eta lazo moreak daude eskuragarri herriko komertzioetan eta dendetan. Zapaturako elkarretaratzea deitu dute. Plazan izango da, 13:00etan.

'Euskara aldean, erabili lanean' lehiaketa

2017/11/23 - 2017/12/11

Internetez. Bergara |Lehiaketak

Euskara aldean, erabili lanean lelopean antolatu du lehiaketa Danobat Groupek. Internetez hartu behar da parte, abenduaren 11 baino lehen; interesatuek hemen klikatu beharko dute. Partaide guztien artean bi txartel zozketatuko dira, Euskal Herriko nekazaritza-etxe batean bi lagunendako asteburu bateko egonaldi baterako.