Debagoieneko mintzaekintza iragarri dute zapaturako. Bisita Leintz-Gatzagara. 08:30ean Hiruerreketako ibilbidea Gure Ametsa jatetxetik abiatuta eta 11:45ean bisita gatz museora.
Elgetako jarraitzaile taldeak urteroko ongi etorria egingo diete Hondarribia Arraun Elkarteko kideei.
Tailer honetan, helburua izango da emakumeok konpartitzea eta biltzea bizipenak indarkeria sexistari buruz, eta esperientziak partekatzea eta iritziak trukatzea. Tartea izango dugu elkarri entzuteko eta lasai hitz egiteko beldurrei edota emozioei buruz. Bide batzuk eskainiko dira indarkeria sexista identifikatzeko, zelan funtzionatzen duen hausnartzeko eta indarkeriari aurre egiteko. Irakaslea: Emagin elkarteko kidea.Noiz: azaroaren 18an, zapatuanOrdutegia: 10:00-14:00 eta 15:30-19:30
Bisita gidatu honetan herriko lorategi eta baratze ezkutuak ezagutuko dituzte. Aurrez eman behar da izena udaletxean edo odanazana@gmail.com helbidean.
Azaroaren 18ko Arrasateko Baserritarren azoka bereziarekin batera Debagoieneko III. postre lehiaketa antolatu dute XXVII. Jardunaldi Gastronomikoen baitan. 12 urtetik aurrerako norbanako edo taldeek parte hartu dezakete bertan eta aurrez izena eman beharko da postreren bat aurkeztu nahi bada.
Hauxe da egitaraua: 13:00etan, meza, Parrokiako abesbatzak lagunduta 14:00etan, bazkaria familiarrekin (egoiliar bakoitzak bi senide gonbidatu ditzake)
Autoformazio saioa. Errusiako iraultzaren mendeurrenaren (1917-2017) barruan antolatutako ekitaldia.
Pailazoek galdera egingo diote euren buruari: Nork agintzen du etxean? Nork eskolan? Eta kalean? Lagunartean?Borobilean eseriko dira denak, begiak eta bihotzak elkarri begira: Arauak ezarri, ardurak hartu eta banatu, antolatu, nork bere lekua hartu, pozak, minak eta desirak elkarri kontatu, errespetua landu, elkar ulertzen saiatu, erabakiak hartu…Eman, jaso eta moldatu, bizikidetzaren sokatan funanbulista bihurraraziko gaituzte denok pailazoek. Sarrerak salgai: Azaroaren 7tik aurrera Manuel Muñoz Kiroldegian. Sarrera prezioa: 6 € *Adin guztietakoek sarrera beharko dute sartzeko.
Atxorrotx Kultura elkarteak antolatuta: ardoak, pintxo bereziak, zuzeneko musika… izango da.
El caserío da komedia liriko bat, hiru ekitaldi kostunbrista erakusten duena, non erakusten den euskal baserri baten bizimodu tradizionala garai hartan. Libretoa oinarrituta dago antzerki teknikaren jakintza handi batean, eta Guridi maisuaren musika oinarritzen da euskal folklorean, beste gai batzuen interferentzia barik, nahiz eta horiek oso entzutetsuak izan garai hartan. Obra hau Jesus Guridik egindakoen artean garrantzitsuenetarikoa da.
Saioak asteazkenero izango dira, lehen taldea 15:30ttatik 18:0tara izango da eta bigarrena 18:00tatik 20:30tara. Izen ematea zizelkatu@gmail.com helbidean egin behar da eta 30€ eta 60€ arteko prezioa izango du.
Urtero bezala, Plazako Dantza Tradizionala ikastaroak antolatu ditu Arrasaten Portaloi elkarteak. Bi talde izango dira: hastapeneko taldea, eta 'beteranoen' dantza-txokoa. Saioak astelehenetan izango dira, urriaren 2an abiatuta, maiatza bitartean: talde berria –1.maila– 18:30etik 19:30era ariko da eta dantza-txokoa, berriz, 19:30etik 21:00etara. Hainbat dantza eskainiko dira: Lotuan –pasodoblea, baltsa, polka, schottischa, mazurka, boleroa, habanera, tangoa–; soltean– trikitixa, porrusalda, fandangoa, arin-arina–; jauziak; Baztango mutil-dantzak; kontradantzak; ingurutxoak; joko-dantzak, gabotak; braleak Baztango zortzikoa, Bolant dantza, Axuri beltza, Larrain dantza, Txerri dantza... Informazio gehiago eta izen-ematea hilabete honetan, irailean, ondorengo telefonoetara deituta: AEDra –943 77 12 28– edota Gazte Bulegora – 943 25 20 65–. Dantzan ikasi nahi al duzu? Animatu zaitez!
Astelehenetik larunbatera 17:30etatik 20:30ra.
Ekin Emakumeak elkarteak antolatuta, azaroan emakumeontzako ilustrazio tailerra, izena emateko: emakumeak@ekinemakumeak.eus / 943 79 83 70
Ikastaroa astelehen, astearte eta asteazkenetan izango da eta izena eman beharko da aurretik 943760001 telefonoan. 14 pertsonako plaza mugatuak daude eta bergarakoek lehentasuna izango dute. Prezioa 60 eurokoa izango da, eta ikasle, langabe eta jubilatuentzat 40 eurokoa.
Ordutegia: Asteartetik ostiralera: 18:00-20:30. Larunbatetan: 12:00-14:00 eta 18:00-20:30. Igande eta jai egunetan: 12:00-14:00.