Aldi baterako zailtasunak dituzten irakurleei (etorkinak, eskolatze urrikoak, irakurketan berandu hasi direnak...) eta zailtasun iraunkorra dutenei zuzenduta. Dinamizatzaileak: Nerea Escudero eta Arantzazu Ibarrondo
4-6 urte arteko haurrei eta beraien ama/aita/hezitzaileei zuzenduta. Dinamizatzailea: Lur Korta ipuin kontalaria
Herritarren artean bizikidetza hobetu nahi duen egitasmoa da Zurrumurrurik ez!. Eskoriatzara kanpotik bizitzera etorri diren herrikide berrien inguruan zurrumurru asko zabaldu dira urte hauetan. Zurrumurru horiek ezagutu, errealitatearekin alderatu eta geure ondorio propioak atera nahi ditugu. Ondorio horietan oinarrituta, manifestu bateratu bat egin nahi dugu, gainontzeko eskoriatzarrekin partekatzeko. Hiru taldetan lan egingo dugu: generoa, gazteak eta guraso/hezkuntza taldeetan hain zuzen ere. Bakoitzak aukeratuko du zein taldetan parte-hartu ikasteko, ekarpenak egiteko, jakinmina asetzeko, zalantzak eta kezkak azaleratzeko edota entzuteko.
LH3tik LH6ra arteko ikasleen gurasoei zuzendutako formazio tailerra IKTetan hezitzen, mugikorraren eta teknologia berrien erabilera egokia; (Euskaraz). Hizlaria: Rakel Gamito
Irakurri den liburua: Ehiztariaren isilaldia (Luis Garde). Dinamizatzailea: Yurre Ugarte
Ieltxu Mendizabal, Egoitz Jauregi eta Gorka Jauregik 2015ean AEBetan zehar egindako bidaia argazki bidez erakutsiko digute. "Lehenengo sei egunak New Yorken pasatu genituen bertako eraikin eta txoko ezberdinak ikusten. Washington hiria be gertu geratzen danez, egun bat Etxe Zuria eta inguruko monumentuak ikusteko aprobetxatu genuen. Ondoren, hegazkina hartu eta Mendebaldera joan ginen. Las Vegasen hasi genuen ibilbidea eta inguruko Parke Nazional ezagunenak eta Kalifornia kostaldeko hiri nagusienak bisitatu genuen.
Hizlaria: Iraitz Agirre. Errusiako iraultzaren mendeurrenaren (1917-2017) barruan antolatutako ekitaldia.
Eusko Jaurlaritzako dokumentazio-ondarearen arduraduna den Borja M. Aguinagalde Olaizolaren hitzaldia VI. Arrasateko iragana astintzen zikloaren barnean.
Azaroaren 25: Emakumeenganako indarkeriaren aurkako nazioarteko egunaren harira 'Mujeres de Cine' zikloa antolatu dute Zabalotegi Aretoko Zine-Klubean.
Saioak asteazkenero izango dira, lehen taldea 15:30ttatik 18:0tara izango da eta bigarrena 18:00tatik 20:30tara. Izen ematea zizelkatu@gmail.com helbidean egin behar da eta 30€ eta 60€ arteko prezioa izango du.
Urtero bezala, Plazako Dantza Tradizionala ikastaroak antolatu ditu Arrasaten Portaloi elkarteak. Bi talde izango dira: hastapeneko taldea, eta 'beteranoen' dantza-txokoa. Saioak astelehenetan izango dira, urriaren 2an abiatuta, maiatza bitartean: talde berria –1.maila– 18:30etik 19:30era ariko da eta dantza-txokoa, berriz, 19:30etik 21:00etara. Hainbat dantza eskainiko dira: Lotuan –pasodoblea, baltsa, polka, schottischa, mazurka, boleroa, habanera, tangoa–; soltean– trikitixa, porrusalda, fandangoa, arin-arina–; jauziak; Baztango mutil-dantzak; kontradantzak; ingurutxoak; joko-dantzak, gabotak; braleak Baztango zortzikoa, Bolant dantza, Axuri beltza, Larrain dantza, Txerri dantza... Informazio gehiago eta izen-ematea hilabete honetan, irailean, ondorengo telefonoetara deituta: AEDra –943 77 12 28– edota Gazte Bulegora – 943 25 20 65–. Dantzan ikasi nahi al duzu? Animatu zaitez!
Astelehenetik larunbatera 17:30etatik 20:30ra.
Errusiako iraultzak 100 urte (1917-2017) jardunaldiak: Erakusketa. Bisita gidatuak egingo dituzte. Azaroaren 17ra arte egongo da zabalik erakusketa.
Ekin Emakumeak elkarteak antolatuta, azaroan emakumeontzako ilustrazio tailerra, izena emateko: emakumeak@ekinemakumeak.eus / 943 79 83 70
Ikastaroa astelehen, astearte eta asteazkenetan izango da eta izena eman beharko da aurretik 943760001 telefonoan. 14 pertsonako plaza mugatuak daude eta bergarakoek lehentasuna izango dute. Prezioa 60 eurokoa izango da, eta ikasle, langabe eta jubilatuentzat 40 eurokoa.