Euskararen Nazioarteko Eguneko ekintzak prestatzen hasteko batzar irekia udaletxean. Herritar guztiak daude parte hartzera gonbidatuta.
Saioak asteazkenero izango dira, lehen taldea 15:30ttatik 18:0tara izango da eta bigarrena 18:00tatik 20:30tara. Izen ematea zizelkatu@gmail.com helbidean egin behar da eta 30€ eta 60€ arteko prezioa izango du.
Urtero bezala, Plazako Dantza Tradizionala ikastaroak antolatu ditu Arrasaten Portaloi elkarteak. Bi talde izango dira: hastapeneko taldea, eta 'beteranoen' dantza-txokoa. Saioak astelehenetan izango dira, urriaren 2an abiatuta, maiatza bitartean: talde berria –1.maila– 18:30etik 19:30era ariko da eta dantza-txokoa, berriz, 19:30etik 21:00etara. Hainbat dantza eskainiko dira: Lotuan –pasodoblea, baltsa, polka, schottischa, mazurka, boleroa, habanera, tangoa–; soltean– trikitixa, porrusalda, fandangoa, arin-arina–; jauziak; Baztango mutil-dantzak; kontradantzak; ingurutxoak; joko-dantzak, gabotak; braleak Baztango zortzikoa, Bolant dantza, Axuri beltza, Larrain dantza, Txerri dantza... Informazio gehiago eta izen-ematea hilabete honetan, irailean, ondorengo telefonoetara deituta: AEDra –943 77 12 28– edota Gazte Bulegora – 943 25 20 65–. Dantzan ikasi nahi al duzu? Animatu zaitez!
Astelehenetik larunbatera 17:30etatik 20:30ra.
Errusiako iraultzak 100 urte (1917-2017) jardunaldiak: Erakusketa. Bisita gidatuak egingo dituzte. Azaroaren 17ra arte egongo da zabalik erakusketa.
Ekin Emakumeak elkarteak antolatuta, azaroan emakumeontzako ilustrazio tailerra, izena emateko: emakumeak@ekinemakumeak.eus / 943 79 83 70
Ikastaroa astelehen, astearte eta asteazkenetan izango da eta izena eman beharko da aurretik 943760001 telefonoan. 14 pertsonako plaza mugatuak daude eta bergarakoek lehentasuna izango dute. Prezioa 60 eurokoa izango da, eta ikasle, langabe eta jubilatuentzat 40 eurokoa.