Race Robots eta Happy Plant tailerra 8-12 urte bitartekoentzat.
Kantsatzeke mendi taldeak antolatuta hilaren 12an irteera Urbasako Bargagainera (1.153 m.). Talde 08:00etan abiatuko da autoetan herriko plazatik. Lauzpabost orduko mendi irteera izango da. Izena-ematea eguenera arte, azaroak 9. Prezioa da hamar euro eta adierazi behar dira izen-abizenak, telefono zenbakia eta autoa eramateko aukera dagoen bai ala ez. Argibide gehiagorako jo udaletxera, posta elektroniko bidera —kantsatzeke@gmail.com— edo Facebook sare sozialera —Kantsatzeke—.
Azaroaren 12an Leintz Gatzagan ospatuko da XXV. eskulangintza azoka.
Magia tailerra Txan Magoarekin izango da.Adina: +9 Iraupena: 2,5 orduIkastaroan koadernotxoa banatuko da. Prezioa: 5 € Izen ematea: Kultur etxean, 943 71 46 88Plaza mugatuak izango dira
Arena en los bolsillos antzerki taldeak Max Txikia lana eskainiko die 1 eta 4 urte arteko neska-mutikoei.
Elgetako Udalak herriko lau ostalarirekin elkarlanean antolatuta azaroko bigarren Pintxo Domeka eta bigarren lehiaketa eguna. Tabernari bakoitzak beste pintxo bana aurkeztuko du lehiaketara, eta epaimahaiak laurak dastatuko ditu. Herritarrek ere izango dute dastatzeko aukera, euro baten truke. Udalak 14:00etan eramango dio txapela irabazleari. Goiza girotzeko sorkuntza tailerra egingo du Onditz Mendizabalek, eta Manex Agirre eta Xabi Igoa bertsolariak tabernaz taberna ibiliko dira.
Pintxo Domeken barruan eta Udalak antolatuta sorkuntza tailerra neska-mutikoendako Onditz Mendizabalen eskutik. Eguraldi onarekin Mendizaleen Plazan eta bestela udaletxeko areto nagusian.
Azaroaren 12an elkartuko dira eta Zumelaga jatetxean bazkalduko dute. Santa Marina elizan mezara joan ondoren, 14:30ak aldera joango dira bazkaltzera. Izena eman behar da Intxorta tabernan, aldez aurretik sei euro ordainduta.
Bisita gidatua: Antzuolako erdigunean eta Antiguako ermitan herriko historiaren gakoak ezagutuko dira. 12:00etan. Gidaria: Libe Valverde. Izena emateko: turismo@debagoiena.eus edo 943 79 64 63.
Mahai jolasak probatzeko, ikasteko eta eurekin jolasteko aukera Jolaseneak antolatuta. Adin guztietakoendako; zortzi urtetik beherakoak gurasoekin joatea komeni da.
Ume eta gazteentzako saioaSarrera: 3 €. Sarrerak aldez aurretik kiroldegian ta www.bibe.me
Egiten dituzten bildumen berri emango diete gaztelekuko erabiltzaileei Jose Mari Unzetabarrenetxeak eta Mikel Llarenak. Ate irekiak gaztelekuan, sarrera zabalik.
Jose Mari Unzetabarrenetxea Zezia eta Mikel Llarena bildumagileek zer nolako bildumak egiten dituzten, nola eta zergatik azalduko dute neska-mutikoen aurrean. Hori dela-eta, ate irekiak egingo dituzte gaztelekuan 17:00etatik aurrera.
Dokumentala. Errusiako iraultzaren mendeurrenaren (1917-2017) barruan antolatutako ekitaldia.
Bergarako Musika Eskolak antolatuta. Goizean zehar tailerrak eta jolasak egongo dira.
Garden ikuskizuna Egitaraua: OLATU DANTZA ARIN HILERRIKO MOZKORRA MARY & KAKAKY IIRAL DANTZA LEITZA UHERAK & WE ARE LAZTAN BAT HOSTO DANTZA FAN & GO A RAGTIME ALOS QUARTET Xabier Zeberio, Nyckelharpa, biolina Francisco Herrero, Biolina Lorena Nuñez, Biola Ivan Carmona, Celloa AUKERAN DANTZA KONPAINIA Edu Murumendiaraz, Zuzendaria Ivan Alzate, Bajua
Helduentzako saioaSarrera: 4 €. Sarrerak aldez aurretik kiroldegian ta www.bibe.me
Yllana eta Primital Bros batu egin dira eta benetan harritu dute ikuslegoa a kapela musika komedia dibertigarri honekin. Lurra izan daitekeen planeta bateko lau aborigenek erreklamatzen dute agertoki bat, prest daudelarik ikus-entzuleak konkistatzeko – barre zantzoka edo matxete kolpez – baina beti milaka generoko musikaz blai, esponjak legez, edaten ibili direnak bidaietan denbora espazioaren mugaldeetan zehar. Sarrera: 12€.
Saioak asteazkenero izango dira, lehen taldea 15:30ttatik 18:0tara izango da eta bigarrena 18:00tatik 20:30tara. Izen ematea zizelkatu@gmail.com helbidean egin behar da eta 30€ eta 60€ arteko prezioa izango du.
Urtero bezala, Plazako Dantza Tradizionala ikastaroak antolatu ditu Arrasaten Portaloi elkarteak. Bi talde izango dira: hastapeneko taldea, eta 'beteranoen' dantza-txokoa. Saioak astelehenetan izango dira, urriaren 2an abiatuta, maiatza bitartean: talde berria –1.maila– 18:30etik 19:30era ariko da eta dantza-txokoa, berriz, 19:30etik 21:00etara. Hainbat dantza eskainiko dira: Lotuan –pasodoblea, baltsa, polka, schottischa, mazurka, boleroa, habanera, tangoa–; soltean– trikitixa, porrusalda, fandangoa, arin-arina–; jauziak; Baztango mutil-dantzak; kontradantzak; ingurutxoak; joko-dantzak, gabotak; braleak Baztango zortzikoa, Bolant dantza, Axuri beltza, Larrain dantza, Txerri dantza... Informazio gehiago eta izen-ematea hilabete honetan, irailean, ondorengo telefonoetara deituta: AEDra –943 77 12 28– edota Gazte Bulegora – 943 25 20 65–. Dantzan ikasi nahi al duzu? Animatu zaitez!
Usoa Mendikute bergararrak hamahiru koadroz osatutako erakusketa jarri du Bergarako Hamaika tabernan. Azaro erdialdera arte bisitatu ahalko da erakusketa, martitzenetik domekara bitartean, 13:00etatik aurrera. Esanahi zehatz gabeko koadroak dira. "Ikusleak ematen dion interpretazioan oinarritzen da", dio egileak.
Astelehenetik larunbatera 17:30etatik 20:30ra.
Fotociencia eta Bergarako Arizondo elkarteak antolatuta.
Errusiako iraultzak 100 urte (1917-2017) jardunaldiak: Erakusketa. Bisita gidatuak egingo dituzte. Azaroaren 17ra arte egongo da zabalik erakusketa.
Ekin Emakumeak elkarteak antolatuta, azaroan emakumeontzako ilustrazio tailerra, izena emateko: emakumeak@ekinemakumeak.eus / 943 79 83 70
Ikastaroa astelehen, astearte eta asteazkenetan izango da eta izena eman beharko da aurretik 943760001 telefonoan. 14 pertsonako plaza mugatuak daude eta bergarakoek lehentasuna izango dute. Prezioa 60 eurokoa izango da, eta ikasle, langabe eta jubilatuentzat 40 eurokoa.
Iazko arrakasta ikusita, aurten ere, Eskoriatzako Udalak II. Pintxo Lehiaketa antolatuko du. Azaroaren 10ean, ostiralean, hasiko da eta azaroaren 12an amaitu (biak barne). Herriko merkataritza eta ostalaritza sustatzeaz gain, pintxoak egiterakoan, bertako produktuak erabiltzea izango da helburua. Eskoriatzako edozein tabernak parte-hartu ahal izango du lehiaketan eta herritarrek bozkatzeko aukera izan dezaten tabernetan esku orri batzuk egongo dira eskuragai. Pintxoen prezioa: 1,80 €Ordutegia: 12:00 – 15:00 eta 18:00 – 21:30Saria: Taberna irabazleak: 300 € + trofeoa.Sari ematea: Azaroak 12, 12etan herriko plazan Herritarrek ere eman dezake botoa, tabernetan banatuko den eskuorria erebilita. Botoak balioa izatek, gutxienez 3 pintxo desberdinporbatu beharko dira.Gainera, bozkatzen duten guztien artean 50 €-ko sari bat zozketatuko da, lehiaketan parte hartu duten tabernetan gastatzeko.