Bergarako Laboratorium museoak zetazeoak eta itsas hegaztiak ikusteko irteera antolatu du azaroaren 4rako. 12 urtetik gorakoei zuzenduta dago eta Santurtziko portutik irtenda Kantauri itsasoan zortzi bat orduko ibilbidea egingo dute, bi adituk lagunduta. Plaza mugatuak direnez, izena ahalik eta lasterren ematea komeni da, 943 76 90 03 telefono zenbakian.
Bisita gidatu honetan landa inguruko eraldaketak gertutik ikusiko dituzte. Aurrez eman behar da izena udaletxean edo odanazana@gmail.com helbidera mezua idatzita.
Pikunieta baserriko giroa, uzta eta egiten den lana bertatik bertara ezagutzeko bisita gidatua egingo da azaroaren 4an, zapatua.
Azaroaren 4rako egun osorako jaia antolatu dute Bergaran, euskal preso bergararrik ez dagoela ospatzeko eta gainerako euskal presoen etxeratzea eskatzeko. "Orain dela 80 urte gure aitita-amamekin batera Telesforo Monzon Eusko Gudarosteko komandanteak Bergaratik alde egin behar izan zuen. Orain dela 80 urtetik beti izan dugu preso edo iheslari politikoren bat... Gaztelu kalera irten arte". Jaiari "0 ohe huts" izena jarri diote.
12:30etan bertsoak Pol-Pol tabernako balkoitik. 13:30etan trikipoteoa Arrano tabernatik hasita. 14:30etan frontoian herri bazkaria eta kantaldia. 19:00tan ekitaldia frontoian. 22:00etan Arkada Social, Ufestuek eta Tximeleta taldearen kontzertua Kartzela Zaharrean.
'Nur eta herensugeren tenplua' filma gaztetxoendako
Marrazki bizidunen Emoji filma (Estatu Batuak, 2017, 86 min.) izango dute neska-mutikoek Arkupen.
IX. Trikiti Jaialdia. Jaialdia 17:30ean hasiko da Santa Ana antzokian. Ondoren afaria egongo da gaztelekuan. Sei bikotek eta laukote batek hartuko dute parte: Aratz, Mattin, Andoni eta Garazi (Fan&Go) Maitena Aiertza eta Aiora Urdangarin Miren eta Roberto Etxebarria Jon Ostolaza eta Rakel Pujana Eider eta Lierni Tolosa Aitor Uzkudun eta Naiara Urresti Ander Beldarrain eta Izar Makuso
Aitor Arregi eta Jon Garañok zuzendutako Handia filma emango dute helduendako. Bi emanaldi izango dira zapatuan: 19:30 eta 22:00. Sarrera, 4 euro.
Ruper Ordorika Arrasatera helduko da bere luxuzko Mugalaris-ekin: Arkaitz Miner (gitarra, mandolina, biolina), Fernando “Lutxo” Neira (baxua, kontrabaxua) eta Hasier Oleaga (bateria). Gehien bat “Guria Ostatuan” bere azken diskoko kantetan oinarrituko da emanaldia, nahiz, jakina, beste sasoi batzuetakoak ere entzungo diren. Abesti finak bezain sakonak, bizipen ugari eta bizitza dastatzen duenaren ikuspegitik sortuak eta interpretatuak, barruraino iristen diren kantak. Sarrera: 10€.
Arimaz kamara orkestraren kontzertua. San Pedro elizan, 20:00etan.
Saioak asteazkenero izango dira, lehen taldea 15:30ttatik 18:0tara izango da eta bigarrena 18:00tatik 20:30tara. Izen ematea zizelkatu@gmail.com helbidean egin behar da eta 30€ eta 60€ arteko prezioa izango du.
Urtero bezala, Plazako Dantza Tradizionala ikastaroak antolatu ditu Arrasaten Portaloi elkarteak. Bi talde izango dira: hastapeneko taldea, eta 'beteranoen' dantza-txokoa. Saioak astelehenetan izango dira, urriaren 2an abiatuta, maiatza bitartean: talde berria –1.maila– 18:30etik 19:30era ariko da eta dantza-txokoa, berriz, 19:30etik 21:00etara. Hainbat dantza eskainiko dira: Lotuan –pasodoblea, baltsa, polka, schottischa, mazurka, boleroa, habanera, tangoa–; soltean– trikitixa, porrusalda, fandangoa, arin-arina–; jauziak; Baztango mutil-dantzak; kontradantzak; ingurutxoak; joko-dantzak, gabotak; braleak Baztango zortzikoa, Bolant dantza, Axuri beltza, Larrain dantza, Txerri dantza... Informazio gehiago eta izen-ematea hilabete honetan, irailean, ondorengo telefonoetara deituta: AEDra –943 77 12 28– edota Gazte Bulegora – 943 25 20 65–. Dantzan ikasi nahi al duzu? Animatu zaitez!
Usoa Mendikute bergararrak hamahiru koadroz osatutako erakusketa jarri du Bergarako Hamaika tabernan. Azaro erdialdera arte bisitatu ahalko da erakusketa, martitzenetik domekara bitartean, 13:00etatik aurrera. Esanahi zehatz gabeko koadroak dira. "Ikusleak ematen dion interpretazioan oinarritzen da", dio egileak.
Brasil, Bolivia eta Paraguai artean dagoen hezegune handia da Pantanal eta hango faunari ateratako argazkiak ikusi ahal izango dira erakusketa honetan. Formatu handiko 42 argazki izango dira eta bideoa batzuk ere bai. Hango deforestazio prozesua ere salatu gura du argazki hauen egileak, Anton Aranguren oñatiarrak, erakusketa honekin.
Astelehenetik larunbatera 17:30etatik 20:30ra.
Fotociencia eta Bergarako Arizondo elkarteak antolatuta.
Hitzaldiak: 'Baskonia e-sports' - Thunder X3 'Wordpress for paranoid users' - Eleven Paths 'Streamers: un día en la vida de alguien en esta nueva profesión' - Nebukai