LH6 mailako ikasleak dituzten eskolentzat. Euskaraz eta gaztelaniaz.
Urtero moduan, azaroa hasieran gaztaina-erre ekitaldia egingo dute Elgetako Herri Eskolan. Gaztainak danbolinean erretzearekin batera dantzak, kantak eta bertsoak egingo dituzte eskolako aterpean. Antolatzailea: Herri Eskola eta Guraso Elkartea. Familia guztiak daude parte hartzera gonbidatuta.
17:30tan haurrekin mozorro tailer bideratua Biteri plazan. 18:15etan Ilargitxorekin batera desfilea alde zaharretik Biteri plazan hasita. 18:30tan sorgin edabea eta haurrekin akelarrea Biteri plazan. 19:00tan nerabeekin Kluedo jolasa, hilketa baten misterioa argitzen, Monterronen.
Elgetako erretiratuen Xalbadorpe elkarteak antolatuta urteroko gaztaina-erre jatea Ozkarbi elkartean. Bazkide guztiak daude gonbidatuta.
Hirugarren jardunaldiko partiduak, 18:30ean hasita: 1. Alberto Telleria-Angel Ibarluzea / Jose Mari Zubiaurre-Gorka Bolinaga 2. Iban Retolaza-Pello Larrea / Iñaki Ugarteburu-Mikel Elkoro 3. Eneko Maguregi-Etor Garate / Josu Mañarikua-Beñat Arabaolaza 4. Oxel Erostarbe-Gorka Arizmendiarrieta / Diego Cantabrana-Txomin De Vega
Juan Martin Elexpururen Euskararen aztarnak Sardinian? liburuaren aurkezpena egingo dute. Aurkezlea: Jerardo Elortza.
Bihar, azaroaren 3an, ikusteko aukera izango da poesia eta musika uztartzen dituen emanaldia arratsaldeko 20:00etan Aroztegin. Pentsamenduaren Poesia literatura taldearen eta Aldeta musika talde donostiarraren arteko elkarlanaren ondorioa da Bizian bizi, bertan Juanra Unamuno bergararrarekin batera Felipe Juaristi, Txitxo Lopez eta Monica Refojos ariturko direlarik.
Saioak asteazkenero izango dira, lehen taldea 15:30ttatik 18:0tara izango da eta bigarrena 18:00tatik 20:30tara. Izen ematea zizelkatu@gmail.com helbidean egin behar da eta 30€ eta 60€ arteko prezioa izango du.
Urtero bezala, Plazako Dantza Tradizionala ikastaroak antolatu ditu Arrasaten Portaloi elkarteak. Bi talde izango dira: hastapeneko taldea, eta 'beteranoen' dantza-txokoa. Saioak astelehenetan izango dira, urriaren 2an abiatuta, maiatza bitartean: talde berria –1.maila– 18:30etik 19:30era ariko da eta dantza-txokoa, berriz, 19:30etik 21:00etara. Hainbat dantza eskainiko dira: Lotuan –pasodoblea, baltsa, polka, schottischa, mazurka, boleroa, habanera, tangoa–; soltean– trikitixa, porrusalda, fandangoa, arin-arina–; jauziak; Baztango mutil-dantzak; kontradantzak; ingurutxoak; joko-dantzak, gabotak; braleak Baztango zortzikoa, Bolant dantza, Axuri beltza, Larrain dantza, Txerri dantza... Informazio gehiago eta izen-ematea hilabete honetan, irailean, ondorengo telefonoetara deituta: AEDra –943 77 12 28– edota Gazte Bulegora – 943 25 20 65–. Dantzan ikasi nahi al duzu? Animatu zaitez!
Usoa Mendikute bergararrak hamahiru koadroz osatutako erakusketa jarri du Bergarako Hamaika tabernan. Azaro erdialdera arte bisitatu ahalko da erakusketa, martitzenetik domekara bitartean, 13:00etatik aurrera. Esanahi zehatz gabeko koadroak dira. "Ikusleak ematen dion interpretazioan oinarritzen da", dio egileak.
Brasil, Bolivia eta Paraguai artean dagoen hezegune handia da Pantanal eta hango faunari ateratako argazkiak ikusi ahal izango dira erakusketa honetan. Formatu handiko 42 argazki izango dira eta bideoa batzuk ere bai. Hango deforestazio prozesua ere salatu gura du argazki hauen egileak, Anton Aranguren oñatiarrak, erakusketa honekin.
Astelehenetik larunbatera 17:30etatik 20:30ra.
Fotociencia eta Bergarako Arizondo elkarteak antolatuta.