Berriro datoz Herrixa Dantzan dantzaldiak, musika eta dantza tradizional ludikoekin osatuta: sokan, bikoteka, soltean, korruan, taldeka... denetarik. Helburua, animatzen diren herritarrek dantzan elkarrekin ondo pasatzea. Sarrera doan eta parte hartzea libre. Kafe-antzokiko taberna itxita dago momentuz, baina jatekoak eta edatekoak eramango ditugu. Laguntzailea: Elgetako Udala
Kantsatzeke mendi taldeak antolatuta irteera urriaren 29an Ganboara. Bost bat orduko ibilbidea: Amezketa-Ganboa (1.314 m). Taldea 08:00etan abiatuko da plazatik autoetan. Adinez nagusi direnendako. Prezioa da 10 euro. Argibideak: udaletxean, kantsatzeke@gmail.com helbidean edo Facebook-en (Kantsatzeke). Izena emateko azken eguna: urriak 26, eguena.
Debagoieneko mintzalagunen ikasturteko lehenengo irteera bateratua. Lezetxikiko indusketa gunea bisitatuko dute. Arrasateko Garagartza auzoan elkartuko dira 09:30ean. Argibideak: nork bere herriko mintzalagun programako koordinatzailearekin.
San Esteban-go ermitan urteko batzar arrunta izango dute, Lezesarrin, 11:45ean. 12:00etan meza izango da urtean zehar hil diren kofradiako kide guztien oroimenez eta kofradiako zaindariak kide diren San Krispin eta Krispiniano. Jarraian luntxa izango da.
Zuzendaria: Brian Fee. Iraupena: 102 minutu. Guztientzat.
'Tadeo Jones 2: el secreto del Rey Midas' filma, gaztetxoendako
Capitán calzoncillos (2017, 89 min.) marrazki bizidunen filma emango dute gaztetxoendako. Sarrera: 3 euro.
Zabalotegi aretoan. Sarrera:4€.
Baionako Iron Fist eta Arrasateko Legez Kanpo taldeek kontzertua eskainiko dute urriaren 29an Bergarako kartzela zaharrean, 19:00etan hasita. Sarrera hiru euro ordaindu beharko da.
Herrixa Dantzan saioa Patxi Monteroren eskutik.
Zuzendaria: Carla Simon. Iraupena: 97 minutu. Guztientzat.
'La reina Victoria y Abdul' filma. Gaur bi saio: 19:30ean eta 22:30ean
Hany Abu-Assad zuzendariaren La montaña entre nosotros filma (Estatu Batuak, 2017, 104 min.) emango dute aste bukaeran. Domekan, 19:30ean; eta astelehenean, 16:00etan. Sarrera: 4 euro (astelehenean, 2 euro).
Saioak asteazkenero izango dira, lehen taldea 15:30ttatik 18:0tara izango da eta bigarrena 18:00tatik 20:30tara. Izen ematea zizelkatu@gmail.com helbidean egin behar da eta 30€ eta 60€ arteko prezioa izango du.
Urtero bezala, Plazako Dantza Tradizionala ikastaroak antolatu ditu Arrasaten Portaloi elkarteak. Bi talde izango dira: hastapeneko taldea, eta 'beteranoen' dantza-txokoa. Saioak astelehenetan izango dira, urriaren 2an abiatuta, maiatza bitartean: talde berria –1.maila– 18:30etik 19:30era ariko da eta dantza-txokoa, berriz, 19:30etik 21:00etara. Hainbat dantza eskainiko dira: Lotuan –pasodoblea, baltsa, polka, schottischa, mazurka, boleroa, habanera, tangoa–; soltean– trikitixa, porrusalda, fandangoa, arin-arina–; jauziak; Baztango mutil-dantzak; kontradantzak; ingurutxoak; joko-dantzak, gabotak; braleak Baztango zortzikoa, Bolant dantza, Axuri beltza, Larrain dantza, Txerri dantza... Informazio gehiago eta izen-ematea hilabete honetan, irailean, ondorengo telefonoetara deituta: AEDra –943 77 12 28– edota Gazte Bulegora – 943 25 20 65–. Dantzan ikasi nahi al duzu? Animatu zaitez!
Irailaren 16an Arantzazun egin zen 'Xavier Alvarez de Eulate' V. pintura lehiaketara aurkeztutako lanen erakusketa. Gandiaga Topagunean, 11:00-14:00
Usoa Mendikute bergararrak hamahiru koadroz osatutako erakusketa jarri du Bergarako Hamaika tabernan. Azaro erdialdera arte bisitatu ahalko da erakusketa, martitzenetik domekara bitartean, 13:00etatik aurrera. Esanahi zehatz gabeko koadroak dira. "Ikusleak ematen dion interpretazioan oinarritzen da", dio egileak.
XXVII. Kirol Argazkien lehiaketak baditu irabazleak, eta egubakoitz honetan, urriak 20, Aroztegi aretoan banatuko dituzte sariak (20:00). Sari banaketaren ostean, erakusketa zabalduko da Aroztegin bertan, aretoan egongo da ikusgai urriaren 29ra arte.
Luis Ezeiza Herri Eskolako Haur Hezkuntzako eraikuntzan gurasoak euren txikiarekin batera hazkunde goxoa bideratzen duen esperientzia bizitzeko aukera izango da. Izena emateko, 943714938 telefonora deitu beharko da. Ikastaro egunak: Urriaren 23, 25, 30 eta azaroaren 2an, 17:30ean.
Brasil, Bolivia eta Paraguai artean dagoen hezegune handia da Pantanal eta hango faunari ateratako argazkiak ikusi ahal izango dira erakusketa honetan. Formatu handiko 42 argazki izango dira eta bideoa batzuk ere bai. Hango deforestazio prozesua ere salatu gura du argazki hauen egileak, Anton Aranguren oñatiarrak, erakusketa honekin.
Astelehenetik larunbatera 17:30etatik 20:30ra.