TI TAU! Umorezko Film Laburren Rallyko 6. edizioa. Bi sail egongo dira: Gazte saila (12 – 16) Helduen saila (17 urtetik gora) 9:30 Ti Tau laburmetraiaren hasiera – Ibarraundi museoan banatuko dira gaiak Arratsaldeko 19:00ak arte lanak egiteko aukera izango dute taldeek. Ordu horretan lanak entregatu beharko dituzte. 22:00 Sari banaketa eta laburmetraien emanaldia – Zaldibar antzokian
Maider Galarzak ipuinak kontatuko ditu Haur liburutegian Maleta kontuak izenarekin.
Txantxiku ikastolak eta Jose de Azpiazu Musika eskolak antolatutako kantu jira Foruen enparantzatik abiatuta herri guneko kaleetan barrena
'Tadeo Jones 2: el secreto del Rey Midas' filma, gaztetxoendako
Martinari ez zaio gustatzen etxetik irtetea, beste neskekin jolastea... Ez da egia, gehien gustatzen zaiona putzuz putzu saltoka ibiltzea da. Martinak kamioiak gidatzea du gogoko. Bai zera, hegazkinak gidatzea. Hegazkinak ez dira gidatzen, pilotatu egiten dira, eta berak andre heroia izan nahi du. Edo jaun heroia? Antzerki eta txotxongilo obra honetan, genero-identitatea jorratzen da, haurtzaroan. Sarrera 5€.
Capitan calzoncillos (2017, 89 min.) marrazki bizidunen filma emango dute gaztetxoendako zapatuan eta domekan. Sarrera: 2 euro.
Pasabide seguru baten eskubidea, giza eskubidea. Sarrera: 10€Antolatzailea: SOS Arrazakeria
Hany Abu-Assad zuzendariaren La montaña entre nosotros filma (Estatu Batuak, 2017, 104 min.) emango dute aste bukaeran. Zapatuan 22:00etan; domekan, 19:30ean; eta astelehenean, 16:00etan. Sarrera: 4 euro (astelehenean, 2 euro).
Anari musikari azkoitiarrak bere azken lana aurkeztuko du. Aurretik Mutrikuko Garoa taldea ariko da.
Saioak asteazkenero izango dira, lehen taldea 15:30ttatik 18:0tara izango da eta bigarrena 18:00tatik 20:30tara. Izen ematea zizelkatu@gmail.com helbidean egin behar da eta 30€ eta 60€ arteko prezioa izango du.
Urtero bezala, Plazako Dantza Tradizionala ikastaroak antolatu ditu Arrasaten Portaloi elkarteak. Bi talde izango dira: hastapeneko taldea, eta 'beteranoen' dantza-txokoa. Saioak astelehenetan izango dira, urriaren 2an abiatuta, maiatza bitartean: talde berria –1.maila– 18:30etik 19:30era ariko da eta dantza-txokoa, berriz, 19:30etik 21:00etara. Hainbat dantza eskainiko dira: Lotuan –pasodoblea, baltsa, polka, schottischa, mazurka, boleroa, habanera, tangoa–; soltean– trikitixa, porrusalda, fandangoa, arin-arina–; jauziak; Baztango mutil-dantzak; kontradantzak; ingurutxoak; joko-dantzak, gabotak; braleak Baztango zortzikoa, Bolant dantza, Axuri beltza, Larrain dantza, Txerri dantza... Informazio gehiago eta izen-ematea hilabete honetan, irailean, ondorengo telefonoetara deituta: AEDra –943 77 12 28– edota Gazte Bulegora – 943 25 20 65–. Dantzan ikasi nahi al duzu? Animatu zaitez!
Irailaren 16an Arantzazun egin zen 'Xavier Alvarez de Eulate' V. pintura lehiaketara aurkeztutako lanen erakusketa. Gandiaga Topagunean, 11:00-14:00
Usoa Mendikute bergararrak hamahiru koadroz osatutako erakusketa jarri du Bergarako Hamaika tabernan. Azaro erdialdera arte bisitatu ahalko da erakusketa, martitzenetik domekara bitartean, 13:00etatik aurrera. Esanahi zehatz gabeko koadroak dira. "Ikusleak ematen dion interpretazioan oinarritzen da", dio egileak.
Atzo hasi zen eta hilaren 28ra arte luzatuko da aurten Bergarako San Joxepe erretiratuen elkarteko Kultura Astea. Aurtengo gai nagusia jarrera positiboa izango da eta antolatutako hitzaldietan ere gai hori jorratuko dute.
XXVII. Kirol Argazkien lehiaketak baditu irabazleak, eta egubakoitz honetan, urriak 20, Aroztegi aretoan banatuko dituzte sariak (20:00). Sari banaketaren ostean, erakusketa zabalduko da Aroztegin bertan, aretoan egongo da ikusgai urriaren 29ra arte.
Luis Ezeiza Herri Eskolako Haur Hezkuntzako eraikuntzan gurasoak euren txikiarekin batera hazkunde goxoa bideratzen duen esperientzia bizitzeko aukera izango da. Izena emateko, 943714938 telefonora deitu beharko da. Ikastaro egunak: Urriaren 23, 25, 30 eta azaroaren 2an, 17:30ean.
Brasil, Bolivia eta Paraguai artean dagoen hezegune handia da Pantanal eta hango faunari ateratako argazkiak ikusi ahal izango dira erakusketa honetan. Formatu handiko 42 argazki izango dira eta bideoa batzuk ere bai. Hango deforestazio prozesua ere salatu gura du argazki hauen egileak, Anton Aranguren oñatiarrak, erakusketa honekin.
Astelehenetik larunbatera 17:30etatik 20:30ra.