Hizlaria: EHU/UPVko Irakaslea.
Gonbidatzen zaitugu parte hartu dezazun herrialde eta kultura askotako emakumeen topaleku eta ahalduntze gune berri honetan. Saio bakoitzean herrialde diferente bateko emakume batek emango du bere esperientziaren berri emakume migratu moduan, eta bere ahalduntze prozesuaren berri ere bai. Saio hauekin hurbilduko gara kultura eta bizipen askotara, eta saio horiek sustatuko dute askatasun eta konfiantza espazio bat, zeinetan aukera izango dugun elkar ezagutzeko eta jabetze kolektiboen prozesuak bultzatzeko. Hizlariak: Mayra Alejandra Prado Guerrero eta Ikram BouzalmatDinamizatzailea: Marisol Abreu FariñasNoiz: eguaztenean (2 saio)Datak: Urriaren 25ean eta azaroaren 8anOrdutegia:18:00-20:00
Sarrera: 3€ Zuzendaria: Jan HrebejkIraupena: 102 minGeneroa: Hezkuntza.80. Hamarkada.Adina: 12 urtetik gorakoentzat
Saioak asteazkenero izango dira, lehen taldea 15:30ttatik 18:0tara izango da eta bigarrena 18:00tatik 20:30tara. Izen ematea zizelkatu@gmail.com helbidean egin behar da eta 30€ eta 60€ arteko prezioa izango du.
Urtero bezala, Plazako Dantza Tradizionala ikastaroak antolatu ditu Arrasaten Portaloi elkarteak. Bi talde izango dira: hastapeneko taldea, eta 'beteranoen' dantza-txokoa. Saioak astelehenetan izango dira, urriaren 2an abiatuta, maiatza bitartean: talde berria –1.maila– 18:30etik 19:30era ariko da eta dantza-txokoa, berriz, 19:30etik 21:00etara. Hainbat dantza eskainiko dira: Lotuan –pasodoblea, baltsa, polka, schottischa, mazurka, boleroa, habanera, tangoa–; soltean– trikitixa, porrusalda, fandangoa, arin-arina–; jauziak; Baztango mutil-dantzak; kontradantzak; ingurutxoak; joko-dantzak, gabotak; braleak Baztango zortzikoa, Bolant dantza, Axuri beltza, Larrain dantza, Txerri dantza... Informazio gehiago eta izen-ematea hilabete honetan, irailean, ondorengo telefonoetara deituta: AEDra –943 77 12 28– edota Gazte Bulegora – 943 25 20 65–. Dantzan ikasi nahi al duzu? Animatu zaitez!
Irailaren 16an Arantzazun egin zen 'Xavier Alvarez de Eulate' V. pintura lehiaketara aurkeztutako lanen erakusketa. Gandiaga Topagunean, 11:00-14:00
Usoa Mendikute bergararrak hamahiru koadroz osatutako erakusketa jarri du Bergarako Hamaika tabernan. Azaro erdialdera arte bisitatu ahalko da erakusketa, martitzenetik domekara bitartean, 13:00etatik aurrera. Esanahi zehatz gabeko koadroak dira. "Ikusleak ematen dion interpretazioan oinarritzen da", dio egileak.
Kimu Berri proiektu berritzaileen VIII. edizioari dagozkion lanen erakusketa. Enpresagintza FakultateanUrriaren 27ra arte.
Atzo hasi zen eta hilaren 28ra arte luzatuko da aurten Bergarako San Joxepe erretiratuen elkarteko Kultura Astea. Aurtengo gai nagusia jarrera positiboa izango da eta antolatutako hitzaldietan ere gai hori jorratuko dute.
XXVII. Kirol Argazkien lehiaketak baditu irabazleak, eta egubakoitz honetan, urriak 20, Aroztegi aretoan banatuko dituzte sariak (20:00). Sari banaketaren ostean, erakusketa zabalduko da Aroztegin bertan, aretoan egongo da ikusgai urriaren 29ra arte.
Luis Ezeiza Herri Eskolako Haur Hezkuntzako eraikuntzan gurasoak euren txikiarekin batera hazkunde goxoa bideratzen duen esperientzia bizitzeko aukera izango da. Izena emateko, 943714938 telefonora deitu beharko da. Ikastaro egunak: Urriaren 23, 25, 30 eta azaroaren 2an, 17:30ean.
Brasil, Bolivia eta Paraguai artean dagoen hezegune handia da Pantanal eta hango faunari ateratako argazkiak ikusi ahal izango dira erakusketa honetan. Formatu handiko 42 argazki izango dira eta bideoa batzuk ere bai. Hango deforestazio prozesua ere salatu gura du argazki hauen egileak, Anton Aranguren oñatiarrak, erakusketa honekin.