Bihar, martitzena, Seber Altube plazan elkartuko dira preso eta iheslariak etxeratzeko aldarria egiteko. Zentzu berean, abenduaren 9an Pariseko kartzeletara egingo den martxarekin bat egin dute, besteak beste, "salbuespen egoeraren" bukaera eskatu eta gaiaren konponbide globala aldarrikatzeko.
Batuko den plastiko mota: siloa estaltzeko erabiltzen den plastiko beltza, belar boletan erabiltzen den plastiko beltza, negutegietan eta ortuan lurra estaltzeko erabiltzen den plastiko beltza, negutegiko plastiko zuria. Debagoieneko Landa Garapen Elkarteak zehaztu ditu tokiak eta egunak. Horietako lekuren bat aldatu gura izanez gero honako telefono zenbakira deitu behar da: 943-76 25 47. Tokiak dira: (Arratsaldez utzi behar dira) Zanartu, Zuazola inguruan. Murgialdai, Asentsio ermitan. Olabarrieta, autobus geltokian. Musika Eskola gainaldean.
0-5 urte bitarteko neska-mutikoendako egokitutako eremu berria izango du liburutegiak. Liburutegien Nazioarteko Egunean zabalduko dute.
Odola emateko deia egin dute beste behin eta Arabako odol bankuko kideak etorriko dira; autobusa Durana kalean (Herriko Plaza barrenean) izango da. Ohiko odol emaileez gain berriak animatu gura dituzte odola ematera.
Ameli, ipuinen jostunak (Amaia Elizagoien) heriotzaren inguruko ipuin kontaketa musikatua eskainiko du urriaren 31ko Gaba Baltza girotzen hasteko. Bi saio izango dira udaletxe zaharrean: 17:00etan, umeendako saioa. 19:30ean, helduendako saioa.
Liburutegien Nazioarteko Egunean Letter, eskutitz baten bidaia kale ikuskizuna. Malas Compañias zirko taldearen ikuskizuna publiko guztiendako. Eguraldi onarekin herriko plazan eta txarrarekin Espaloia kafe antzokian.
Aloña Mendiko mendi sailak antolatuta, hamahiru urtez bizikletaz munduko 114 herrialde zeharkatu dituen Alvaro Neil clown asturiarraren hitzaldia da.
Zuzendaria: Aitor Arregi eta Jon Garaño. Iraupena: 114 minutu.
Saioak asteazkenero izango dira, lehen taldea 15:30ttatik 18:0tara izango da eta bigarrena 18:00tatik 20:30tara. Izen ematea zizelkatu@gmail.com helbidean egin behar da eta 30€ eta 60€ arteko prezioa izango du.
Urtero bezala, Plazako Dantza Tradizionala ikastaroak antolatu ditu Arrasaten Portaloi elkarteak. Bi talde izango dira: hastapeneko taldea, eta 'beteranoen' dantza-txokoa. Saioak astelehenetan izango dira, urriaren 2an abiatuta, maiatza bitartean: talde berria –1.maila– 18:30etik 19:30era ariko da eta dantza-txokoa, berriz, 19:30etik 21:00etara. Hainbat dantza eskainiko dira: Lotuan –pasodoblea, baltsa, polka, schottischa, mazurka, boleroa, habanera, tangoa–; soltean– trikitixa, porrusalda, fandangoa, arin-arina–; jauziak; Baztango mutil-dantzak; kontradantzak; ingurutxoak; joko-dantzak, gabotak; braleak Baztango zortzikoa, Bolant dantza, Axuri beltza, Larrain dantza, Txerri dantza... Informazio gehiago eta izen-ematea hilabete honetan, irailean, ondorengo telefonoetara deituta: AEDra –943 77 12 28– edota Gazte Bulegora – 943 25 20 65–. Dantzan ikasi nahi al duzu? Animatu zaitez!
Izena emateko: emakumeak@ekinemakumeak.eus 943 79 83 70 / 651 70 79 36
Irailaren 16an Arantzazun egin zen 'Xavier Alvarez de Eulate' V. pintura lehiaketara aurkeztutako lanen erakusketa. Gandiaga Topagunean, 11:00-14:00
Usoa Mendikute bergararrak hamahiru koadroz osatutako erakusketa jarri du Bergarako Hamaika tabernan. Azaro erdialdera arte bisitatu ahalko da erakusketa, martitzenetik domekara bitartean, 13:00etatik aurrera. Esanahi zehatz gabeko koadroak dira. "Ikusleak ematen dion interpretazioan oinarritzen da", dio egileak.
Kimu Berri proiektu berritzaileen VIII. edizioari dagozkion lanen erakusketa. Enpresagintza FakultateanUrriaren 27ra arte.
Atzo hasi zen eta hilaren 28ra arte luzatuko da aurten Bergarako San Joxepe erretiratuen elkarteko Kultura Astea. Aurtengo gai nagusia jarrera positiboa izango da eta antolatutako hitzaldietan ere gai hori jorratuko dute.
XXVII. Kirol Argazkien lehiaketak baditu irabazleak, eta egubakoitz honetan, urriak 20, Aroztegi aretoan banatuko dituzte sariak (20:00). Sari banaketaren ostean, erakusketa zabalduko da Aroztegin bertan, aretoan egongo da ikusgai urriaren 29ra arte.
Luis Ezeiza Herri Eskolako Haur Hezkuntzako eraikuntzan gurasoak euren txikiarekin batera hazkunde goxoa bideratzen duen esperientzia bizitzeko aukera izango da. Izena emateko, 943714938 telefonora deitu beharko da. Ikastaro egunak: Urriaren 23, 25, 30 eta azaroaren 2an, 17:30ean.
Brasil, Bolivia eta Paraguai artean dagoen hezegune handia da Pantanal eta hango faunari ateratako argazkiak ikusi ahal izango dira erakusketa honetan. Formatu handiko 42 argazki izango dira eta bideoa batzuk ere bai. Hango deforestazio prozesua ere salatu gura du argazki hauen egileak, Anton Aranguren oñatiarrak, erakusketa honekin.