Pol-Pol mendizale taldeko gazteek irteera berri bat antolatu dute urriaren 22rako. Usategieta, Otxola, Gorostieta eta Belate artean ibiliko dira –32 kilometro inguru– egun guztirako planean. 07:00etan irtengo dira Pesako geltokitik eta 18:00ak aldera itzuliko dira. Urriaren 19a baino lehen eman beharko da izena. Informazio gehiagorako: 680 35 78 93 (Xabier).
Aloña Mendiko mendi sailak antolatutako mendi irteera Aralar mendikatera. Malloak zeharkatuko dituzte.
Errioxako, Gaztela eta Leongo, Galiziako, Extremadurako eta Aretxabaletako ordezkariek bat egingo dute urtero lez Herriko Plazan. Postuak jarriko dituzte guztiek jatekoarekin eta edatekoarekin eta kantu eta dantza emanaldiak ere izango dira: Errioxako Voces del Ebro taldea Galizia etxeko taldea Gaztela eta Leongo San Fernando taldea Aretxabaletako Basotxo erretiratuen elkarteko kantu-taldea, eskualdeko beste hainbat talderekin batera
Dantzari txiki eguna, Oinarinen eskutik: 10:00- Txistularien kalejira. 10:30- Dantzariei harrera. 11:15- Taldeen kalejira herrian zehar. 12:45- Goizeko dantza saioa. 13:30- Haurren banaketa etxeetara. 17:30- Arratsaldeko dantza saioa. Talde bakoitzak dantza berezi bat egingo du.
Urriaren 22an gatzaren eguna ospatuko da Leintz Gatzagan, 11:00etatik 14:00etara. 11:00etatik 14:00etara Gatzaren eta produktu ekologikoen azoka 11:00-12:00-13:00 Gatz museora bisitak 10:30 Mendi ibilaldi gidatua. Gatzaren paisaia kulturala azaltzen Jakoba Errekondo izango da. Irteera plazatik. 11:00 Gatz xaboiak egiteko tailerra museoan. Aurrez izena eman behar da; Gatz museora deituz: (943 71 47 92) edo 943 79 64 63 telefonora deituta edo turismo@debagoiena.eus helbidean. 12:00 Gatzen dastaketa saiheski pintxo ekologikoarekin 12:30 Umeentzako tailerrak gatzarekin 12:30 Trikitilariak 14:00 Leintz Gatzagako gazkinei omenaldia Gatz museoan. Urteetan gatzaren produkzioan postu ezberdinetan izandako langileek bideo proiekzio batekin, bertsoekin, opariekin eta aurreskuarekin jasoko dute aitortza. Ondoren, bazkaria egingo dute frontoian azokan lanean aritu direnek.
Elkartrukea, berrerabilera eta artisautza sustatzeko merkatua. Aurrez izena eman behar da: 943 77 91 60 / 59 edo www.bergara.eus
Zuzendaria: Juan Bautista Berasategui. Iraupena: 64 minutu. Guztientzat.
Zuzendaria: Kelly AsburyIraupena: 89 minGeneroa: Animazioa.Adina: Denontzat Sarrerak: 3 €
Igande honetan, urriak 22an, aurtengo programazioa publikoki aurkeztuko dugu, 20 irratsaio inguru izango ditugu guztira. Hainbat gairen ingurukoak, berriak zein zaharrak. Eta ez dugu edonola aurkeztuko! irratia bera irratsaio ezberdinen batuketa baino askoz gehiago izanik, denon artean TXAPA GALA izeneko ekimena prestatu dugu. Irratsaio bakoitzak bere erara, musika instrumentu, ahots, teknologia zein beste edozein tresna eta gonbidatu ekarrita, aurkezpen berezi bat gertatu dugu. Txapa Gala, atsaldeko 18:00etan hasiko da. Jarraian Nafarroako KASKEZUR taldearen kontzertua izango dugu, "Azpisugeak" azken lan paregabea aurkeztera dator Baztango laukotea. Dinosaur Jr., Sonic Youth edo Fugazi banden oihartzuna dakarte eurekin. Riff kitzikagarriek bustitako doinuak, melodia bikainak eta jarrera aparta. Kaskezurra inoiz baino biziago dago! Igande arratsaldeari bukaera borobila emateko, luntxa egongo da!
Urriaren 22an, Hozkailua, euskarazko antzerki lana, Unai Iturriagak idatzia eta Ander Lipus eta Patricia Urrutia aktoreek antzeztua izango da Zaldibarren.
Zuzendaria: Aitor Arregi eta Jon Garaño. Iraupena: 114 minutu.
Zuzendaria: James GrayIraupena: 140 minGeneroa: Abenturak.20. hamarkadaAdina: 12 urtetik gorakoentzat Sarrerak: 4€
Saioak asteazkenero izango dira, lehen taldea 15:30ttatik 18:0tara izango da eta bigarrena 18:00tatik 20:30tara. Izen ematea zizelkatu@gmail.com helbidean egin behar da eta 30€ eta 60€ arteko prezioa izango du.
Urtero bezala, Plazako Dantza Tradizionala ikastaroak antolatu ditu Arrasaten Portaloi elkarteak. Bi talde izango dira: hastapeneko taldea, eta 'beteranoen' dantza-txokoa. Saioak astelehenetan izango dira, urriaren 2an abiatuta, maiatza bitartean: talde berria –1.maila– 18:30etik 19:30era ariko da eta dantza-txokoa, berriz, 19:30etik 21:00etara. Hainbat dantza eskainiko dira: Lotuan –pasodoblea, baltsa, polka, schottischa, mazurka, boleroa, habanera, tangoa–; soltean– trikitixa, porrusalda, fandangoa, arin-arina–; jauziak; Baztango mutil-dantzak; kontradantzak; ingurutxoak; joko-dantzak, gabotak; braleak Baztango zortzikoa, Bolant dantza, Axuri beltza, Larrain dantza, Txerri dantza... Informazio gehiago eta izen-ematea hilabete honetan, irailean, ondorengo telefonoetara deituta: AEDra –943 77 12 28– edota Gazte Bulegora – 943 25 20 65–. Dantzan ikasi nahi al duzu? Animatu zaitez!
Izena emateko: emakumeak@ekinemakumeak.eus 943 79 83 70 / 651 70 79 36
Irailaren 16an Arantzazun egin zen 'Xavier Alvarez de Eulate' V. pintura lehiaketara aurkeztutako lanen erakusketa. Gandiaga Topagunean, 11:00-14:00
Usoa Mendikute bergararrak hamahiru koadroz osatutako erakusketa jarri du Bergarako Hamaika tabernan. Azaro erdialdera arte bisitatu ahalko da erakusketa, martitzenetik domekara bitartean, 13:00etatik aurrera. Esanahi zehatz gabeko koadroak dira. "Ikusleak ematen dion interpretazioan oinarritzen da", dio egileak.
Kimu Berri proiektu berritzaileen VIII. edizioari dagozkion lanen erakusketa. Enpresagintza FakultateanUrriaren 27ra arte.
Atzo hasi zen eta hilaren 28ra arte luzatuko da aurten Bergarako San Joxepe erretiratuen elkarteko Kultura Astea. Aurtengo gai nagusia jarrera positiboa izango da eta antolatutako hitzaldietan ere gai hori jorratuko dute.
XXVII. Kirol Argazkien lehiaketak baditu irabazleak, eta egubakoitz honetan, urriak 20, Aroztegi aretoan banatuko dituzte sariak (20:00). Sari banaketaren ostean, erakusketa zabalduko da Aroztegin bertan, aretoan egongo da ikusgai urriaren 29ra arte.
Koldotxo Guraso elkarteak antolatuta Jardunaldi Mikologikoak egingo dira asteburuan. Zapatuan 10:00etan: Mendi irteera egingo da Fernando Eskoriatza plazatik irtenda. 16:30ean, Kultura etxean: Perretxikoen sailkapena egingo da, Errotari talde mikologikoarekin. Domekan 12:00etan: Fernando Eskoriatza plazan: Perretxikoen erakusketa, umeekin jolasak, pintxo eta edariak, eta urdaiazpiko zozketa egingo da.