Larunbata, urriak 21



09:00

Auzolana Untzillatik Murugainerako bidean

Aramaio

Untzilla-Murugain ibilbideko seinale eta posteak jartzeko auzolana. 9:00etan.

Auzolana Untzillatik Murugainerako bidean

Untzilla-Murugain ibilbideko seinale eta posteak jartzeko auzolana. 9:00etan.


09:10

Gaztelekutik Guggenheim museora

Irteera plazatik., Elgeta | Irteera

Urrian zabaldu ditu ateak gazteei zuzendutako udal zerbitzuak. Asmoa, ikasturte honetan, bi hilean behin irteera bat egitea da. Biharkoa da herritik kanpora egiten duten lehenengoa.

Gaztelekutik Guggenheim museora Irteera plazatik.

Urrian zabaldu ditu ateak gazteei zuzendutako udal zerbitzuak. Asmoa, ikasturte honetan, bi hilean behin irteera bat egitea da. Biharkoa da herritik kanpora egiten duten lehenengoa.


10:00

Dantza ikastaroa

Joseba Iñurrategi pilotalekuan, Eskoriatza | Ikastaroak

Dantza ikastaroan hainbat dantza estilo landuko dira, bakoitzaren ezaugarriak ikasi eta fusiozko koreografiak egingo dira. Noiz: Zapatuetan, (10:00-12:00), guztira 8 saio. Prezioa: 40 euro. Informazioa: Kultura etxean, 943 71 46 88

Dantza ikastaroa Joseba Iñurrategi pilotalekuan

Dantza ikastaroan hainbat dantza estilo landuko dira, bakoitzaren ezaugarriak ikasi eta fusiozko koreografiak egingo dira.

Noiz: Zapatuetan, (10:00-12:00), guztira 8 saio.

Prezioa: 40 euro.

Informazioa: Kultura etxean, 943 71 46 88


10:30

Aramaioko erretiratuek Guardia herrira bisita

Aramaio

Alaiak Jubilatuen Elkarteak antolatuta, Guardiara irteera egingo dute urriaren 21ean. 10:30ean izango da irteera. Ondoren, upategi bat bisitatu eta Villa Lucia jatetxean bazkalduko dute.

Aramaioko erretiratuek Guardia herrira bisita

Alaiak Jubilatuen Elkarteak antolatuta, Guardiara irteera egingo dute urriaren 21ean. 10:30ean izango da irteera. Ondoren, upategi bat bisitatu eta Villa Lucia jatetxean bazkalduko dute.


11:30

Leintz bailarako txistulari eguna

Fernando Eskoriatza plazan, Eskoriatza | Ospakizunak

11:30 Kalejira erraldoia, kalez kale 13:00 Kontzertua herriko plazan

Leintz bailarako txistulari eguna Fernando Eskoriatza plazan

11:30 Kalejira erraldoia, kalez kale
13:00 Kontzertua herriko plazan


15:30

Ezkurtxo

Bolibar elizatea, Eskoriatza | Ospakizunak

Bolibar elizatera etorriko da aurten Ezkurtxo. Umeentzako ipuin kontaketak, jolasak, ibilaldiak, txokolate jana… 15:30 Autobusa Arizmendiko Jose Arana ikastola aurrean. Oharra: Kotxez ezin izango da joan.

Ezkurtxo Bolibar elizatea

Bolibar elizatera etorriko da aurten Ezkurtxo. Umeentzako ipuin kontaketak, jolasak, ibilaldiak, txokolate jana…

15:30 Autobusa Arizmendiko Jose Arana ikastola aurrean.
Oharra: Kotxez ezin izango da joan.


17:00

'Alizia lurralde miresgarrian' antzezlana

Santa Ana antzokia, Oñati | Antzerkia

Glu Glu taldean haurrendako egokitu duen antzerki musikatua da. Sarrera 3,5 euro da.

'Alizia lurralde miresgarrian' antzezlana Santa Ana antzokia

Glu Glu taldean haurrendako egokitu duen antzerki musikatua da. Sarrera 3,5 euro da.


20:00

Nathy Peluso eta Nizuri Tazuneri taldeen kontzertua

Amaia Antzokiko hallean, Arrasate | Musika

Nathy Peluso da diziplina anitzeko artista bat; haren oinarria, sustraia da musika beltza... hazi zen swing, jazz, blues eta antzertiaren inguruan; adar aspaldikoagoetatik, izan erritmo afrikarrak, edo izan bakarrik bomboclap bat... Nathy Peluso da musika. Apurka-apurka iritsi zen hip hop-era eta hartaz nagusitu zen: hura egin zuen zehatz eta malgu, dantzagarri, hizki abstraktuez, hizki magikoez eta oinarri originalekoez; sintetizadoreak, baxu onak eta ahots sampleak.  Gaztemaniak! zikloaren barnean. Sarrera: 7€.

Nathy Peluso eta Nizuri Tazuneri taldeen kontzertua Amaia Antzokiko hallean

Nathy Peluso da diziplina anitzeko artista bat; haren oinarria, sustraia da musika beltza... hazi zen swing, jazz, blues eta antzertiaren inguruan; adar aspaldikoagoetatik, izan erritmo afrikarrak, edo izan bakarrik bomboclap bat... Nathy Peluso da musika. Apurka-apurka iritsi zen hip hop-era eta hartaz nagusitu zen: hura egin zuen zehatz eta malgu, dantzagarri, hizki abstraktuez, hizki magikoez eta oinarri originalekoez; sintetizadoreak, baxu onak eta ahots sampleak. 

Gaztemaniak! zikloaren barnean. Sarrera: 7€.


20:00

Organo kontzertua: Ainhoa Zubillaga mezzoa eta Loreto Fernandez organo jolea

Bergarako Santa Marina parrokia, Bergara | Musika

Organo kontzertua: Ainhoa Zubillaga mezzoa eta Loreto Fernandez organo jolea Bergarako Santa Marina parrokia

22:00

Alanbike teatro: 'In perpetuum mobile'

Arkupe kultura etxea, Aretxabaleta | Antzerkia

Alanbike teatroak Leonardo da Vinci ekarriko du oholtzara In perpetuum mobile lanarekin, Azken afaria margolana margotzen hasiko den uneko kontuak eta gorabeherak hain zuzen ere. Sarrera, 4 euro.

Alanbike teatro: 'In perpetuum mobile' Arkupe kultura etxea

Alanbike teatroak Leonardo da Vinci ekarriko du oholtzara In perpetuum mobile lanarekin, Azken afaria margolana margotzen hasiko den uneko kontuak eta gorabeherak hain zuzen ere. Sarrera, 4 euro.


22:00

Bergara Bizi: udazkeneko moda erakustaldia

Bergara, Bergara | Bestelakoak

Antolatzailea: BEDELKAR. Sarrera: 5€. www.kutxabank.es

Bergara Bizi: udazkeneko moda erakustaldia Bergara

Antolatzailea: BEDELKAR. Sarrera: 5€. www.kutxabank.es


22:00

Bergara Bizi: moda erakustaldia

Udal pilotalekuan. , Bergara | Ikuskizunak

Bergarako Udalaren eta Bedelkar elkartearen lankidetzaren emaitza moduan jaio zen Bergara Bizi egitasmoaren barruan, moda erakustaldi berri bat antolatu dute urriaren 21erako; frontoian izango da, 22:00etan. Erakustaldian 100 herritar inguruk hartuko dute parte eta Goiena telebistak zuzenean emitituko du. Sarrerak urriaren 17an jarriko dituzte salgai, bost eurotan.

Bergara Bizi: moda erakustaldia Udal pilotalekuan.

Bergarako Udalaren eta Bedelkar elkartearen lankidetzaren emaitza moduan jaio zen Bergara Bizi egitasmoaren barruan, moda erakustaldi berri bat antolatu dute urriaren 21erako; frontoian izango da, 22:00etan. Erakustaldian 100 herritar inguruk hartuko dute parte eta Goiena telebistak zuzenean emitituko du. Sarrerak urriaren 17an jarriko dituzte salgai, bost eurotan.



15:30
20:30

Zizelkatze ikastaroa

Eltzia, Oñati | Ikastaroak

Saioak asteazkenero izango dira, lehen taldea 15:30ttatik 18:0tara izango da eta bigarrena 18:00tatik 20:30tara. Izen ematea zizelkatu@gmail.com helbidean egin behar da eta 30€ eta 60€ arteko prezioa izango du.

Zizelkatze ikastaroa Eltzia

Saioak asteazkenero izango dira, lehen taldea 15:30ttatik 18:0tara izango da eta bigarrena 18:00tatik 20:30tara.

Izen ematea zizelkatu@gmail.com helbidean egin behar da eta 30€ eta 60€ arteko prezioa izango du.



10:00
21:00

Plazako Dantza Tradizionalen ikastaroak Arrasaten

Arrasate | Dantza

Urtero bezala, Plazako Dantza Tradizionala ikastaroak antolatu ditu Arrasaten Portaloi elkarteak. Bi talde izango dira: hastapeneko taldea, eta 'beteranoen' dantza-txokoa. Saioak astelehenetan izango dira, urriaren 2an abiatuta, maiatza bitartean: talde berria –1.maila– 18:30etik 19:30era  ariko da eta dantza-txokoa, berriz, 19:30etik 21:00etara. Hainbat dantza eskainiko dira: Lotuan –pasodoblea, baltsa, polka, schottischa, mazurka, boleroa, habanera, tangoa–; soltean– trikitixa, porrusalda, fandangoa, arin-arina–; jauziak; Baztango mutil-dantzak; kontradantzak; ingurutxoak; joko-dantzak, gabotak; braleak Baztango zortzikoa, Bolant dantza, Axuri beltza, Larrain dantza, Txerri dantza... Informazio gehiago eta izen-ematea hilabete honetan, irailean, ondorengo telefonoetara deituta: AEDra –943 77 12 28– edota Gazte Bulegora – 943 25 20 65–. Dantzan ikasi nahi al duzu? Animatu zaitez!

Plazako Dantza Tradizionalen ikastaroak Arrasaten

Urtero bezala, Plazako Dantza Tradizionala ikastaroak antolatu ditu Arrasaten Portaloi elkarteak. Bi talde izango dira: hastapeneko taldea, eta 'beteranoen' dantza-txokoa. Saioak astelehenetan izango dira, urriaren 2an abiatuta, maiatza bitartean: talde berria –1.maila– 18:30etik 19:30era  ariko da eta dantza-txokoa, berriz, 19:30etik 21:00etara.

Hainbat dantza eskainiko dira: Lotuan –pasodoblea, baltsa, polka, schottischa, mazurka, boleroa, habanera, tangoa–; soltean– trikitixa, porrusalda, fandangoa, arin-arina–; jauziak; Baztango mutil-dantzak; kontradantzak; ingurutxoak; joko-dantzak, gabotak; braleak Baztango zortzikoa, Bolant dantza, Axuri beltza, Larrain dantza, Txerri dantza...

Informazio gehiago eta izen-ematea hilabete honetan, irailean, ondorengo telefonoetara deituta: AEDra –943 77 12 28– edota Gazte Bulegora – 943 25 20 65–. Dantzan ikasi nahi al duzu? Animatu zaitez!



17:30
20:30

Emeek Emana erakusketa

Kulturateko klaustroa, Arrasate | Erakusketak

Emakumeak erakusketa honen protagonistak dira, beraien argazkiak eta testigantzak. Gerra eta frankismo garaiko kontakizunak emakumeen aur­pegiekin, emakumeen ikuspegitik. 1936tik aurrera frankismoaren garaiko testuinguru historikoan, emakumeek izan zuten zeregin aktiboa jasotzen da. Ikuspuntu eta ideologia ezberdinetatik, amankomunean dutena bizirik irauteko nahia izan da. Bertan azaltzen dira, besteak beste, gudu eremuaren, erbestearen, tor­turaren, espetxearen, errepresioaren eta bizirik irauteko estrategien in­ guruko narrazio eta bizipenak eta, baita ere, emakumezkoaren ikuspegitik betiere, antolatutako egitura sozialerako planteamendu eta aktibismoa. Erakusketa honekin ahalik eta gehien zabaldu nahi izan dugu asaldaketa, aldaketa eta injustizia handiko garai hartan emakumeek gizartean izan zu­ ten garrantzia erabakigarria.  Emakume anitzek, joera politiko desberdinek, hainbat eremutan ibili­ takoek eta Euskal Herriko zenbait tokitan jaio eta bizitakoek osatzen dute erakusketa hau. Ikuspegi ezberdina eskaini nahi da, errealitatea lubakie­tako borrokatik haratago baitoa. Euskal emakumeen memoriaz, historiaz eta haien sormen eta berritze gaitasunaz dihardu, sekula kontatu ez den eta berreskuratu beharra dagoen historian barrena ibilbidea eginez. Bakerako, berdintasunerako eta giza eskubideetarako hezkuntza de­mokratikoak memoriaren aldeko lana egitea exijitzen du. Lan honek emakumeen bizipenak aitortu nahi ditu, memoria kolektiboan kokatuz. Herriek erreskatatu behar den memoria dutela esan ohi da, tamalez as­ kotan gure historiako kontakizunak gizonen ikuspuntua jaso dute soilik. Beraz memoria partziala jaso da, gizartearen erdia kanpo utzi baita. Erakusketa hau lagunduz Gipuzkoako Foru Aldundiak, emakumeen ikus­ puntua barneratu nahi izan du, memoria osoa izan dadin. Honela, Batzar Nagusiek egindako eskaera betetzen du Emakumea, Gerra, Errepresioa, eta Erresistentzia Emeek emana erakusketa ibiltaria Gipuzkoan zehar he­datzeko.

Emeek Emana erakusketa Kulturateko klaustroa

Emakumeak erakusketa honen protagonistak dira, beraien argazkiak eta testigantzak. Gerra eta frankismo garaiko kontakizunak emakumeen aur­pegiekin, emakumeen ikuspegitik. 1936tik aurrera frankismoaren garaiko testuinguru historikoan, emakumeek izan zuten zeregin aktiboa jasotzen da. Ikuspuntu eta ideologia ezberdinetatik, amankomunean dutena bizirik irauteko nahia izan da.

Bertan azaltzen dira, besteak beste, gudu eremuaren, erbestearen, tor­turaren, espetxearen, errepresioaren eta bizirik irauteko estrategien in­ guruko narrazio eta bizipenak eta, baita ere, emakumezkoaren ikuspegitik betiere, antolatutako egitura sozialerako planteamendu eta aktibismoa. Erakusketa honekin ahalik eta gehien zabaldu nahi izan dugu asaldaketa, aldaketa eta injustizia handiko garai hartan emakumeek gizartean izan zu­ ten garrantzia erabakigarria.

 Emakume anitzek, joera politiko desberdinek, hainbat eremutan ibili­ takoek eta Euskal Herriko zenbait tokitan jaio eta bizitakoek osatzen dute erakusketa hau. Ikuspegi ezberdina eskaini nahi da, errealitatea lubakie­tako borrokatik haratago baitoa. Euskal emakumeen memoriaz, historiaz eta haien sormen eta berritze gaitasunaz dihardu, sekula kontatu ez den eta berreskuratu beharra dagoen historian barrena ibilbidea eginez.

Bakerako, berdintasunerako eta giza eskubideetarako hezkuntza de­mokratikoak memoriaren aldeko lana egitea exijitzen du. Lan honek emakumeen bizipenak aitortu nahi ditu, memoria kolektiboan kokatuz. Herriek erreskatatu behar den memoria dutela esan ohi da, tamalez as­ kotan gure historiako kontakizunak gizonen ikuspuntua jaso dute soilik. Beraz memoria partziala jaso da, gizartearen erdia kanpo utzi baita.

Erakusketa hau lagunduz Gipuzkoako Foru Aldundiak, emakumeen ikus­ puntua barneratu nahi izan du, memoria osoa izan dadin. Honela, Batzar Nagusiek egindako eskaera betetzen du Emakumea, Gerra, Errepresioa, eta Erresistentzia Emeek emana erakusketa ibiltaria Gipuzkoan zehar he­datzeko.



GORPUTZ ADIMENA

Ekin Emakumeak elkartea, Arrasate

Izena emateko: emakumeak@ekinemakumeak.eus 943 79 83 70 / 651 70 79 36

GORPUTZ ADIMENA Ekin Emakumeak elkartea Izena emateko: emakumeak@ekinemakumeak.eus 943 79 83 70 / 651 70 79 36


11:00
14:00

'Xavier Alvarez de Eulate' lehiaketako erakusketa

Gandiaga Topagunea, Oñati | Erakusketak

Irailaren 16an Arantzazun egin zen 'Xavier Alvarez de Eulate' V. pintura lehiaketara aurkeztutako lanen erakusketa. Gandiaga Topagunean, 11:00-14:00

'Xavier Alvarez de Eulate' lehiaketako erakusketa Gandiaga Topagunea

Irailaren 16an Arantzazun egin zen 'Xavier Alvarez de Eulate' V. pintura lehiaketara aurkeztutako lanen erakusketa. Gandiaga Topagunean, 11:00-14:00



09:59
19:00

Usoa Mendikuteren erakusketa Hamaika tabernan.

Hamaika tabernan. , Bergara | Erakusketak

Usoa Mendikute bergararrak hamahiru koadroz osatutako erakusketa jarri du Bergarako Hamaika tabernan. Azaro erdialdera arte bisitatu ahalko da erakusketa, martitzenetik domekara bitartean, 13:00etatik aurrera. Esanahi zehatz gabeko koadroak dira. "Ikusleak ematen dion interpretazioan oinarritzen da", dio egileak.

Usoa Mendikuteren erakusketa Hamaika tabernan. Hamaika tabernan.

Usoa Mendikute bergararrak hamahiru koadroz osatutako erakusketa jarri du Bergarako Hamaika tabernan. Azaro erdialdera arte bisitatu ahalko da erakusketa, martitzenetik domekara bitartean, 13:00etatik aurrera. Esanahi zehatz gabeko koadroak dira. "Ikusleak ematen dion interpretazioan oinarritzen da", dio egileak.



09:00
20:00

Kimu Berri proiektu berritzaileak

MUko enpresagintza fakultatea, Oñati | Erakusketak

Kimu Berri proiektu berritzaileen VIII. edizioari dagozkion lanen erakusketa. Enpresagintza FakultateanUrriaren 27ra arte.

Kimu Berri proiektu berritzaileak MUko enpresagintza fakultatea

Kimu Berri proiektu berritzaileen VIII. edizioari dagozkion lanen erakusketa. Enpresagintza Fakultatean
Urriaren 27ra arte.



17:30
17:00

San Joxepe elkarteko 21. Kulturaldia

San Joxepe elkartearen egoitzan eta Miguel Altuna Institutuan., Bergara | Ospakizunak

Atzo hasi zen eta hilaren 28ra arte luzatuko da aurten Bergarako San Joxepe erretiratuen elkarteko Kultura Astea. Aurtengo gai nagusia jarrera positiboa izango da eta antolatutako hitzaldietan ere gai hori jorratuko dute.

San Joxepe elkarteko 21. Kulturaldia San Joxepe elkartearen egoitzan eta Miguel Altuna Institutuan.

Atzo hasi zen eta hilaren 28ra arte luzatuko da aurten Bergarako San Joxepe erretiratuen elkarteko Kultura Astea. Aurtengo gai nagusia jarrera positiboa izango da eta antolatutako hitzaldietan ere gai hori jorratuko dute.



20:00
20:00

Kirol Argazkien Lehiaketako erakusketa

Aroztegi aretoan. , Bergara | Erakusketak

XXVII. Kirol Argazkien lehiaketak baditu irabazleak, eta egubakoitz honetan, urriak 20, Aroztegi aretoan banatuko dituzte sariak (20:00). Sari banaketaren ostean, erakusketa zabalduko da Aroztegin bertan, aretoan egongo da ikusgai urriaren 29ra arte.

Kirol Argazkien Lehiaketako erakusketa Aroztegi aretoan.

XXVII. Kirol Argazkien lehiaketak baditu irabazleak, eta egubakoitz honetan, urriak 20, Aroztegi aretoan banatuko dituzte sariak (20:00). Sari banaketaren ostean, erakusketa zabalduko da Aroztegin bertan, aretoan egongo da ikusgai urriaren 29ra arte.



10:00
14:00

Mikologia Jardunaldiak

Herriko plazan eta Kultura etxean, Eskoriatza | Bestelakoak

Koldotxo Guraso elkarteak antolatuta Jardunaldi Mikologikoak egingo dira asteburuan. Zapatuan 10:00etan: Mendi irteera egingo da Fernando Eskoriatza plazatik irtenda. 16:30ean, Kultura etxean: Perretxikoen sailkapena egingo da, Errotari talde mikologikoarekin. Domekan 12:00etan: Fernando Eskoriatza plazan: Perretxikoen erakusketa, umeekin jolasak, pintxo eta edariak, eta urdaiazpiko zozketa egingo da.

Mikologia Jardunaldiak Herriko plazan eta Kultura etxean

Koldotxo Guraso elkarteak antolatuta Jardunaldi Mikologikoak egingo dira asteburuan.

Zapatuan

10:00etan: Mendi irteera egingo da Fernando Eskoriatza plazatik irtenda.

16:30ean, Kultura etxean: Perretxikoen sailkapena egingo da, Errotari talde mikologikoarekin.

Domekan

12:00etan: Fernando Eskoriatza plazan: Perretxikoen erakusketa, umeekin jolasak, pintxo eta edariak, eta urdaiazpiko zozketa egingo da.

Herriak

Egutegia

Apirila
al ar az og ol lr ig
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30          
Maiatza
al ar az og ol lr ig
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31    

Urte osoko agenda ikusi »»