Untzilla-Murugain ibilbideko seinale eta posteak jartzeko auzolana. 9:00etan.
Urrian zabaldu ditu ateak gazteei zuzendutako udal zerbitzuak. Asmoa, ikasturte honetan, bi hilean behin irteera bat egitea da. Biharkoa da herritik kanpora egiten duten lehenengoa.
Dantza ikastaroan hainbat dantza estilo landuko dira, bakoitzaren ezaugarriak ikasi eta fusiozko koreografiak egingo dira. Noiz: Zapatuetan, (10:00-12:00), guztira 8 saio. Prezioa: 40 euro. Informazioa: Kultura etxean, 943 71 46 88
Alaiak Jubilatuen Elkarteak antolatuta, Guardiara irteera egingo dute urriaren 21ean. 10:30ean izango da irteera. Ondoren, upategi bat bisitatu eta Villa Lucia jatetxean bazkalduko dute.
11:30 Kalejira erraldoia, kalez kale 13:00 Kontzertua herriko plazan
Bolibar elizatera etorriko da aurten Ezkurtxo. Umeentzako ipuin kontaketak, jolasak, ibilaldiak, txokolate jana… 15:30 Autobusa Arizmendiko Jose Arana ikastola aurrean. Oharra: Kotxez ezin izango da joan.
Glu Glu taldean haurrendako egokitu duen antzerki musikatua da. Sarrera 3,5 euro da.
Nathy Peluso da diziplina anitzeko artista bat; haren oinarria, sustraia da musika beltza... hazi zen swing, jazz, blues eta antzertiaren inguruan; adar aspaldikoagoetatik, izan erritmo afrikarrak, edo izan bakarrik bomboclap bat... Nathy Peluso da musika. Apurka-apurka iritsi zen hip hop-era eta hartaz nagusitu zen: hura egin zuen zehatz eta malgu, dantzagarri, hizki abstraktuez, hizki magikoez eta oinarri originalekoez; sintetizadoreak, baxu onak eta ahots sampleak. Gaztemaniak! zikloaren barnean. Sarrera: 7€.
Alanbike teatroak Leonardo da Vinci ekarriko du oholtzara In perpetuum mobile lanarekin, Azken afaria margolana margotzen hasiko den uneko kontuak eta gorabeherak hain zuzen ere. Sarrera, 4 euro.
Antolatzailea: BEDELKAR. Sarrera: 5€. www.kutxabank.es
Bergarako Udalaren eta Bedelkar elkartearen lankidetzaren emaitza moduan jaio zen Bergara Bizi egitasmoaren barruan, moda erakustaldi berri bat antolatu dute urriaren 21erako; frontoian izango da, 22:00etan. Erakustaldian 100 herritar inguruk hartuko dute parte eta Goiena telebistak zuzenean emitituko du. Sarrerak urriaren 17an jarriko dituzte salgai, bost eurotan.
Saioak asteazkenero izango dira, lehen taldea 15:30ttatik 18:0tara izango da eta bigarrena 18:00tatik 20:30tara. Izen ematea zizelkatu@gmail.com helbidean egin behar da eta 30€ eta 60€ arteko prezioa izango du.
Urtero bezala, Plazako Dantza Tradizionala ikastaroak antolatu ditu Arrasaten Portaloi elkarteak. Bi talde izango dira: hastapeneko taldea, eta 'beteranoen' dantza-txokoa. Saioak astelehenetan izango dira, urriaren 2an abiatuta, maiatza bitartean: talde berria –1.maila– 18:30etik 19:30era ariko da eta dantza-txokoa, berriz, 19:30etik 21:00etara. Hainbat dantza eskainiko dira: Lotuan –pasodoblea, baltsa, polka, schottischa, mazurka, boleroa, habanera, tangoa–; soltean– trikitixa, porrusalda, fandangoa, arin-arina–; jauziak; Baztango mutil-dantzak; kontradantzak; ingurutxoak; joko-dantzak, gabotak; braleak Baztango zortzikoa, Bolant dantza, Axuri beltza, Larrain dantza, Txerri dantza... Informazio gehiago eta izen-ematea hilabete honetan, irailean, ondorengo telefonoetara deituta: AEDra –943 77 12 28– edota Gazte Bulegora – 943 25 20 65–. Dantzan ikasi nahi al duzu? Animatu zaitez!
Emakumeak erakusketa honen protagonistak dira, beraien argazkiak eta testigantzak. Gerra eta frankismo garaiko kontakizunak emakumeen aurpegiekin, emakumeen ikuspegitik. 1936tik aurrera frankismoaren garaiko testuinguru historikoan, emakumeek izan zuten zeregin aktiboa jasotzen da. Ikuspuntu eta ideologia ezberdinetatik, amankomunean dutena bizirik irauteko nahia izan da. Bertan azaltzen dira, besteak beste, gudu eremuaren, erbestearen, torturaren, espetxearen, errepresioaren eta bizirik irauteko estrategien in guruko narrazio eta bizipenak eta, baita ere, emakumezkoaren ikuspegitik betiere, antolatutako egitura sozialerako planteamendu eta aktibismoa. Erakusketa honekin ahalik eta gehien zabaldu nahi izan dugu asaldaketa, aldaketa eta injustizia handiko garai hartan emakumeek gizartean izan zu ten garrantzia erabakigarria. Emakume anitzek, joera politiko desberdinek, hainbat eremutan ibili takoek eta Euskal Herriko zenbait tokitan jaio eta bizitakoek osatzen dute erakusketa hau. Ikuspegi ezberdina eskaini nahi da, errealitatea lubakietako borrokatik haratago baitoa. Euskal emakumeen memoriaz, historiaz eta haien sormen eta berritze gaitasunaz dihardu, sekula kontatu ez den eta berreskuratu beharra dagoen historian barrena ibilbidea eginez. Bakerako, berdintasunerako eta giza eskubideetarako hezkuntza demokratikoak memoriaren aldeko lana egitea exijitzen du. Lan honek emakumeen bizipenak aitortu nahi ditu, memoria kolektiboan kokatuz. Herriek erreskatatu behar den memoria dutela esan ohi da, tamalez as kotan gure historiako kontakizunak gizonen ikuspuntua jaso dute soilik. Beraz memoria partziala jaso da, gizartearen erdia kanpo utzi baita. Erakusketa hau lagunduz Gipuzkoako Foru Aldundiak, emakumeen ikus puntua barneratu nahi izan du, memoria osoa izan dadin. Honela, Batzar Nagusiek egindako eskaera betetzen du Emakumea, Gerra, Errepresioa, eta Erresistentzia Emeek emana erakusketa ibiltaria Gipuzkoan zehar hedatzeko.
Izena emateko: emakumeak@ekinemakumeak.eus 943 79 83 70 / 651 70 79 36
Irailaren 16an Arantzazun egin zen 'Xavier Alvarez de Eulate' V. pintura lehiaketara aurkeztutako lanen erakusketa. Gandiaga Topagunean, 11:00-14:00
Usoa Mendikute bergararrak hamahiru koadroz osatutako erakusketa jarri du Bergarako Hamaika tabernan. Azaro erdialdera arte bisitatu ahalko da erakusketa, martitzenetik domekara bitartean, 13:00etatik aurrera. Esanahi zehatz gabeko koadroak dira. "Ikusleak ematen dion interpretazioan oinarritzen da", dio egileak.
Kimu Berri proiektu berritzaileen VIII. edizioari dagozkion lanen erakusketa. Enpresagintza FakultateanUrriaren 27ra arte.
Atzo hasi zen eta hilaren 28ra arte luzatuko da aurten Bergarako San Joxepe erretiratuen elkarteko Kultura Astea. Aurtengo gai nagusia jarrera positiboa izango da eta antolatutako hitzaldietan ere gai hori jorratuko dute.
XXVII. Kirol Argazkien lehiaketak baditu irabazleak, eta egubakoitz honetan, urriak 20, Aroztegi aretoan banatuko dituzte sariak (20:00). Sari banaketaren ostean, erakusketa zabalduko da Aroztegin bertan, aretoan egongo da ikusgai urriaren 29ra arte.
Koldotxo Guraso elkarteak antolatuta Jardunaldi Mikologikoak egingo dira asteburuan. Zapatuan 10:00etan: Mendi irteera egingo da Fernando Eskoriatza plazatik irtenda. 16:30ean, Kultura etxean: Perretxikoen sailkapena egingo da, Errotari talde mikologikoarekin. Domekan 12:00etan: Fernando Eskoriatza plazan: Perretxikoen erakusketa, umeekin jolasak, pintxo eta edariak, eta urdaiazpiko zozketa egingo da.