Osteguna, urriak 19



Agur Elementala, Kaixo Miguel Altuna

Miguel Altuna Institutua, Bergara

"Agur Elementala, Kaixo Miguel Altuna" kanpaina aurkeztuko dugu ikastetxean bertan, arratsaldeko 18:00etan. Eraikin eta marka berriari buruz hitz egingo dute Miguel Altunako ordezkariek. Ekitaldi irekia izango da, beraz, gonbidatuta zaude!

Agur Elementala, Kaixo Miguel Altuna Miguel Altuna Institutua "Agur Elementala, Kaixo Miguel Altuna" kanpaina aurkeztuko dugu ikastetxean bertan, arratsaldeko 18:00etan. Eraikin eta marka berriari buruz hitz egingo dute Miguel Altunako ordezkariek. Ekitaldi irekia izango da, beraz, gonbidatuta zaude!

15:30

Podologoa erretiratuendako

Elgetako kultura etxea, Elgeta | Bestelakoak

Podologia zerbitzuaren urriko kontsulta hilaren 19an izango da. Interesatuek txanda hartu behar dute aurrez. Deitu zenbaki honetara: 943 76 80 77 (Nati).

Podologoa erretiratuendako Elgetako kultura etxea

Podologia zerbitzuaren urriko kontsulta hilaren 19an izango da. Interesatuek txanda hartu behar dute aurrez. Deitu zenbaki honetara: 943 76 80 77 (Nati).


16:45

Odol ateratzea

Durana kalea, Aretxabaleta | Deia

Odola emateko deia egin dute beste behin eta Arabako odol bankuko kideak etorriko dira; autobusa Durana kalean (Herriko Plaza barrenean) izango da. Ohiko odol emaileez gain berriak animatu gura dituzte odola ematera.

Odol ateratzea Durana kalea

Odola emateko deia egin dute beste behin eta Arabako odol bankuko kideak etorriko dira; autobusa Durana kalean (Herriko Plaza barrenean) izango da. Ohiko odol emaileez gain berriak animatu gura dituzte odola ematera.


17:30

Zurrumurru tailerrak 1

Irizar jauregia, Bergara | Bestelakoak

Izena emateko Bergarako Udaleko Gizarte Zerbitzuetan edo 943 77 91 65 Antolatzailea: SOS arrazakeria

Zurrumurru tailerrak 1 Irizar jauregia

Izena emateko Bergarako Udaleko Gizarte Zerbitzuetan edo 943 77 91 65

Antolatzailea: SOS arrazakeria


19:30

Guraso elkartearen batzarra

Elgetako Herri Eskola, Elgeta | Bestelakoak

Herri Eskolako guraso elkarteak urteko batzar orokorra deitu du hilaren 19rako, eguena. Ikastetxeko guraso guztiak daude bertara deituak.

Guraso elkartearen batzarra Elgetako Herri Eskola

Herri Eskolako guraso elkarteak urteko batzar orokorra deitu du hilaren 19rako, eguena. Ikastetxeko guraso guztiak daude bertara deituak.


22:00

Kooltur ostegunak: Willis Drummond

Gaztetxea, Arrasate | Musika

Post-a eta rock gitarreroa.

Kooltur ostegunak: Willis Drummond Gaztetxea

Post-a eta rock gitarreroa.



15:30
20:30

Zizelkatze ikastaroa

Eltzia, Oñati | Ikastaroak

Saioak asteazkenero izango dira, lehen taldea 15:30ttatik 18:0tara izango da eta bigarrena 18:00tatik 20:30tara. Izen ematea zizelkatu@gmail.com helbidean egin behar da eta 30€ eta 60€ arteko prezioa izango du.

Zizelkatze ikastaroa Eltzia

Saioak asteazkenero izango dira, lehen taldea 15:30ttatik 18:0tara izango da eta bigarrena 18:00tatik 20:30tara.

Izen ematea zizelkatu@gmail.com helbidean egin behar da eta 30€ eta 60€ arteko prezioa izango du.



10:00
21:00

Plazako Dantza Tradizionalen ikastaroak Arrasaten

Arrasate | Dantza

Urtero bezala, Plazako Dantza Tradizionala ikastaroak antolatu ditu Arrasaten Portaloi elkarteak. Bi talde izango dira: hastapeneko taldea, eta 'beteranoen' dantza-txokoa. Saioak astelehenetan izango dira, urriaren 2an abiatuta, maiatza bitartean: talde berria –1.maila– 18:30etik 19:30era  ariko da eta dantza-txokoa, berriz, 19:30etik 21:00etara. Hainbat dantza eskainiko dira: Lotuan –pasodoblea, baltsa, polka, schottischa, mazurka, boleroa, habanera, tangoa–; soltean– trikitixa, porrusalda, fandangoa, arin-arina–; jauziak; Baztango mutil-dantzak; kontradantzak; ingurutxoak; joko-dantzak, gabotak; braleak Baztango zortzikoa, Bolant dantza, Axuri beltza, Larrain dantza, Txerri dantza... Informazio gehiago eta izen-ematea hilabete honetan, irailean, ondorengo telefonoetara deituta: AEDra –943 77 12 28– edota Gazte Bulegora – 943 25 20 65–. Dantzan ikasi nahi al duzu? Animatu zaitez!

Plazako Dantza Tradizionalen ikastaroak Arrasaten

Urtero bezala, Plazako Dantza Tradizionala ikastaroak antolatu ditu Arrasaten Portaloi elkarteak. Bi talde izango dira: hastapeneko taldea, eta 'beteranoen' dantza-txokoa. Saioak astelehenetan izango dira, urriaren 2an abiatuta, maiatza bitartean: talde berria –1.maila– 18:30etik 19:30era  ariko da eta dantza-txokoa, berriz, 19:30etik 21:00etara.

Hainbat dantza eskainiko dira: Lotuan –pasodoblea, baltsa, polka, schottischa, mazurka, boleroa, habanera, tangoa–; soltean– trikitixa, porrusalda, fandangoa, arin-arina–; jauziak; Baztango mutil-dantzak; kontradantzak; ingurutxoak; joko-dantzak, gabotak; braleak Baztango zortzikoa, Bolant dantza, Axuri beltza, Larrain dantza, Txerri dantza...

Informazio gehiago eta izen-ematea hilabete honetan, irailean, ondorengo telefonoetara deituta: AEDra –943 77 12 28– edota Gazte Bulegora – 943 25 20 65–. Dantzan ikasi nahi al duzu? Animatu zaitez!



17:30
20:30

Emeek Emana erakusketa

Kulturateko klaustroa, Arrasate | Erakusketak

Emakumeak erakusketa honen protagonistak dira, beraien argazkiak eta testigantzak. Gerra eta frankismo garaiko kontakizunak emakumeen aur­pegiekin, emakumeen ikuspegitik. 1936tik aurrera frankismoaren garaiko testuinguru historikoan, emakumeek izan zuten zeregin aktiboa jasotzen da. Ikuspuntu eta ideologia ezberdinetatik, amankomunean dutena bizirik irauteko nahia izan da. Bertan azaltzen dira, besteak beste, gudu eremuaren, erbestearen, tor­turaren, espetxearen, errepresioaren eta bizirik irauteko estrategien in­ guruko narrazio eta bizipenak eta, baita ere, emakumezkoaren ikuspegitik betiere, antolatutako egitura sozialerako planteamendu eta aktibismoa. Erakusketa honekin ahalik eta gehien zabaldu nahi izan dugu asaldaketa, aldaketa eta injustizia handiko garai hartan emakumeek gizartean izan zu­ ten garrantzia erabakigarria.  Emakume anitzek, joera politiko desberdinek, hainbat eremutan ibili­ takoek eta Euskal Herriko zenbait tokitan jaio eta bizitakoek osatzen dute erakusketa hau. Ikuspegi ezberdina eskaini nahi da, errealitatea lubakie­tako borrokatik haratago baitoa. Euskal emakumeen memoriaz, historiaz eta haien sormen eta berritze gaitasunaz dihardu, sekula kontatu ez den eta berreskuratu beharra dagoen historian barrena ibilbidea eginez. Bakerako, berdintasunerako eta giza eskubideetarako hezkuntza de­mokratikoak memoriaren aldeko lana egitea exijitzen du. Lan honek emakumeen bizipenak aitortu nahi ditu, memoria kolektiboan kokatuz. Herriek erreskatatu behar den memoria dutela esan ohi da, tamalez as­ kotan gure historiako kontakizunak gizonen ikuspuntua jaso dute soilik. Beraz memoria partziala jaso da, gizartearen erdia kanpo utzi baita. Erakusketa hau lagunduz Gipuzkoako Foru Aldundiak, emakumeen ikus­ puntua barneratu nahi izan du, memoria osoa izan dadin. Honela, Batzar Nagusiek egindako eskaera betetzen du Emakumea, Gerra, Errepresioa, eta Erresistentzia Emeek emana erakusketa ibiltaria Gipuzkoan zehar he­datzeko.

Emeek Emana erakusketa Kulturateko klaustroa

Emakumeak erakusketa honen protagonistak dira, beraien argazkiak eta testigantzak. Gerra eta frankismo garaiko kontakizunak emakumeen aur­pegiekin, emakumeen ikuspegitik. 1936tik aurrera frankismoaren garaiko testuinguru historikoan, emakumeek izan zuten zeregin aktiboa jasotzen da. Ikuspuntu eta ideologia ezberdinetatik, amankomunean dutena bizirik irauteko nahia izan da.

Bertan azaltzen dira, besteak beste, gudu eremuaren, erbestearen, tor­turaren, espetxearen, errepresioaren eta bizirik irauteko estrategien in­ guruko narrazio eta bizipenak eta, baita ere, emakumezkoaren ikuspegitik betiere, antolatutako egitura sozialerako planteamendu eta aktibismoa. Erakusketa honekin ahalik eta gehien zabaldu nahi izan dugu asaldaketa, aldaketa eta injustizia handiko garai hartan emakumeek gizartean izan zu­ ten garrantzia erabakigarria.

 Emakume anitzek, joera politiko desberdinek, hainbat eremutan ibili­ takoek eta Euskal Herriko zenbait tokitan jaio eta bizitakoek osatzen dute erakusketa hau. Ikuspegi ezberdina eskaini nahi da, errealitatea lubakie­tako borrokatik haratago baitoa. Euskal emakumeen memoriaz, historiaz eta haien sormen eta berritze gaitasunaz dihardu, sekula kontatu ez den eta berreskuratu beharra dagoen historian barrena ibilbidea eginez.

Bakerako, berdintasunerako eta giza eskubideetarako hezkuntza de­mokratikoak memoriaren aldeko lana egitea exijitzen du. Lan honek emakumeen bizipenak aitortu nahi ditu, memoria kolektiboan kokatuz. Herriek erreskatatu behar den memoria dutela esan ohi da, tamalez as­ kotan gure historiako kontakizunak gizonen ikuspuntua jaso dute soilik. Beraz memoria partziala jaso da, gizartearen erdia kanpo utzi baita.

Erakusketa hau lagunduz Gipuzkoako Foru Aldundiak, emakumeen ikus­ puntua barneratu nahi izan du, memoria osoa izan dadin. Honela, Batzar Nagusiek egindako eskaera betetzen du Emakumea, Gerra, Errepresioa, eta Erresistentzia Emeek emana erakusketa ibiltaria Gipuzkoan zehar he­datzeko.



GORPUTZ ADIMENA

Ekin Emakumeak elkartea, Arrasate

Izena emateko: emakumeak@ekinemakumeak.eus 943 79 83 70 / 651 70 79 36

GORPUTZ ADIMENA Ekin Emakumeak elkartea Izena emateko: emakumeak@ekinemakumeak.eus 943 79 83 70 / 651 70 79 36


11:00
14:00

'Xavier Alvarez de Eulate' lehiaketako erakusketa

Gandiaga Topagunea, Oñati | Erakusketak

Irailaren 16an Arantzazun egin zen 'Xavier Alvarez de Eulate' V. pintura lehiaketara aurkeztutako lanen erakusketa. Gandiaga Topagunean, 11:00-14:00

'Xavier Alvarez de Eulate' lehiaketako erakusketa Gandiaga Topagunea

Irailaren 16an Arantzazun egin zen 'Xavier Alvarez de Eulate' V. pintura lehiaketara aurkeztutako lanen erakusketa. Gandiaga Topagunean, 11:00-14:00



09:59
19:00

Usoa Mendikuteren erakusketa Hamaika tabernan.

Hamaika tabernan. , Bergara | Erakusketak

Usoa Mendikute bergararrak hamahiru koadroz osatutako erakusketa jarri du Bergarako Hamaika tabernan. Azaro erdialdera arte bisitatu ahalko da erakusketa, martitzenetik domekara bitartean, 13:00etatik aurrera. Esanahi zehatz gabeko koadroak dira. "Ikusleak ematen dion interpretazioan oinarritzen da", dio egileak.

Usoa Mendikuteren erakusketa Hamaika tabernan. Hamaika tabernan.

Usoa Mendikute bergararrak hamahiru koadroz osatutako erakusketa jarri du Bergarako Hamaika tabernan. Azaro erdialdera arte bisitatu ahalko da erakusketa, martitzenetik domekara bitartean, 13:00etatik aurrera. Esanahi zehatz gabeko koadroak dira. "Ikusleak ematen dion interpretazioan oinarritzen da", dio egileak.



09:00
20:00

Kimu Berri proiektu berritzaileak

MUko enpresagintza fakultatea, Oñati | Erakusketak

Kimu Berri proiektu berritzaileen VIII. edizioari dagozkion lanen erakusketa. Enpresagintza FakultateanUrriaren 27ra arte.

Kimu Berri proiektu berritzaileak MUko enpresagintza fakultatea

Kimu Berri proiektu berritzaileen VIII. edizioari dagozkion lanen erakusketa. Enpresagintza Fakultatean
Urriaren 27ra arte.



17:30
17:00

San Joxepe elkarteko 21. Kulturaldia

San Joxepe elkartearen egoitzan eta Miguel Altuna Institutuan., Bergara | Ospakizunak

Atzo hasi zen eta hilaren 28ra arte luzatuko da aurten Bergarako San Joxepe erretiratuen elkarteko Kultura Astea. Aurtengo gai nagusia jarrera positiboa izango da eta antolatutako hitzaldietan ere gai hori jorratuko dute.

San Joxepe elkarteko 21. Kulturaldia San Joxepe elkartearen egoitzan eta Miguel Altuna Institutuan.

Atzo hasi zen eta hilaren 28ra arte luzatuko da aurten Bergarako San Joxepe erretiratuen elkarteko Kultura Astea. Aurtengo gai nagusia jarrera positiboa izango da eta antolatutako hitzaldietan ere gai hori jorratuko dute.

Herriak

Egutegia

Apirila
al ar az og ol lr ig
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30          
Maiatza
al ar az og ol lr ig
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31    

Urte osoko agenda ikusi »»