Elgetako liburutegian ipuin kontalari saioa.16:40ean 5 urteko gelatik gorako umeendako eta 17:25ean bi urteko gelatik gorakoendako. Sarrera irekia.
17:30 Frontenis eta pilota txapelketak. Beheko frontoian gazteen frontenis txapelketa mistoa; goiko frontoian 13 urtera arteko umeendako pilota txapelketa 20:00 Patata-tortilla lehiaketa 22:30 Mus txapelketa: izen-ematea 22:00etan da, 20 euro ordaindu beharko da bikoitzeko
Jardunaldi bereziak antolatu ditu Udalak. Ekitaldien artean, urriaren 6an holokaustoko biktima elgetarra den Pascual Askasibar izango da protagonista eta haren erlojua kokatuko dute Euskal Memoria Historikoaren Interpretazio Zentroan, 18:30ean.
Anamkaral Osasun Integrala Fundazioak Zergatik da Osasun Integrala horren garrantzitsua zure bizitzan? izeneko hitzaldia antolatu du urriaren 6rako, Irizar jauregian (19:00). Anamkaral fundazioko presidente Ana Maria Lopez Llana izango da hizlaria eta ordubete inguru iraungo du saioak.
Egubakoitzak Kartzelan ekimenaren laugarren eta azken kontzertua. Jon Basaguren: Hasiera batetan “Akatu” taldearekin metal munduan ibilia, gerora murgildu zen doinu akustikoetan Jon, “Izaki Gardenak” taldea sortuz. Folk alternatibo doinuez blaitutako kantuak eskeiniko ditu musikariak, bakarka. Keu Agirretxea eta Jon Gurrutxaga: Apirilean “Izanak” deituriko kantua argitaratu zuten, bi bakarlarien arteko elkarlanaren fruitu. Harrezkero bikote formatuan eskaintzen dituzte emanaldiak. Kantu batzuk bakarka eta beste batzuk bien artean interpretatuko dituzte.
Txalo Produkzioak taldeak eskainiko du Etxeko saltsak antzezlana. Eskarmentu handiko aktoreak –Aitziber Garmendia, Ane Gabarain, Miren Gojenola, Mikel Laskurain…– eta Alan Ayckbourn egilearen lanak –Relativity speaking– bat egin dute komedia honetan. Sarrera, 4 euro.
Urrian ospatuko duten Kulturaldiaren barruan antolatu ohi duten argazki lehiaketaren berri eman dute San Joxepe erretiratu elkartekoek. Parte hartu ahal izateko 60 urtetik gorakoak izan beharko dira, gaia librea izango da eta argazkiak aurkeztu ahalko dira urriaren 13ra arte.
Saioak asteazkenero izango dira, lehen taldea 15:30ttatik 18:0tara izango da eta bigarrena 18:00tatik 20:30tara. Izen ematea zizelkatu@gmail.com helbidean egin behar da eta 30€ eta 60€ arteko prezioa izango du.
Urtero bezala, Plazako Dantza Tradizionala ikastaroak antolatu ditu Arrasaten Portaloi elkarteak. Bi talde izango dira: hastapeneko taldea, eta 'beteranoen' dantza-txokoa. Saioak astelehenetan izango dira, urriaren 2an abiatuta, maiatza bitartean: talde berria –1.maila– 18:30etik 19:30era ariko da eta dantza-txokoa, berriz, 19:30etik 21:00etara. Hainbat dantza eskainiko dira: Lotuan –pasodoblea, baltsa, polka, schottischa, mazurka, boleroa, habanera, tangoa–; soltean– trikitixa, porrusalda, fandangoa, arin-arina–; jauziak; Baztango mutil-dantzak; kontradantzak; ingurutxoak; joko-dantzak, gabotak; braleak Baztango zortzikoa, Bolant dantza, Axuri beltza, Larrain dantza, Txerri dantza... Informazio gehiago eta izen-ematea hilabete honetan, irailean, ondorengo telefonoetara deituta: AEDra –943 77 12 28– edota Gazte Bulegora – 943 25 20 65–. Dantzan ikasi nahi al duzu? Animatu zaitez!
Aire Libreko 44. Simon Arrieta pintura lehiaketako lanen erakusketa, Pleno aretoan.
Emakumeak erakusketa honen protagonistak dira, beraien argazkiak eta testigantzak. Gerra eta frankismo garaiko kontakizunak emakumeen aurpegiekin, emakumeen ikuspegitik. 1936tik aurrera frankismoaren garaiko testuinguru historikoan, emakumeek izan zuten zeregin aktiboa jasotzen da. Ikuspuntu eta ideologia ezberdinetatik, amankomunean dutena bizirik irauteko nahia izan da. Bertan azaltzen dira, besteak beste, gudu eremuaren, erbestearen, torturaren, espetxearen, errepresioaren eta bizirik irauteko estrategien in guruko narrazio eta bizipenak eta, baita ere, emakumezkoaren ikuspegitik betiere, antolatutako egitura sozialerako planteamendu eta aktibismoa. Erakusketa honekin ahalik eta gehien zabaldu nahi izan dugu asaldaketa, aldaketa eta injustizia handiko garai hartan emakumeek gizartean izan zu ten garrantzia erabakigarria. Emakume anitzek, joera politiko desberdinek, hainbat eremutan ibili takoek eta Euskal Herriko zenbait tokitan jaio eta bizitakoek osatzen dute erakusketa hau. Ikuspegi ezberdina eskaini nahi da, errealitatea lubakietako borrokatik haratago baitoa. Euskal emakumeen memoriaz, historiaz eta haien sormen eta berritze gaitasunaz dihardu, sekula kontatu ez den eta berreskuratu beharra dagoen historian barrena ibilbidea eginez. Bakerako, berdintasunerako eta giza eskubideetarako hezkuntza demokratikoak memoriaren aldeko lana egitea exijitzen du. Lan honek emakumeen bizipenak aitortu nahi ditu, memoria kolektiboan kokatuz. Herriek erreskatatu behar den memoria dutela esan ohi da, tamalez as kotan gure historiako kontakizunak gizonen ikuspuntua jaso dute soilik. Beraz memoria partziala jaso da, gizartearen erdia kanpo utzi baita. Erakusketa hau lagunduz Gipuzkoako Foru Aldundiak, emakumeen ikus puntua barneratu nahi izan du, memoria osoa izan dadin. Honela, Batzar Nagusiek egindako eskaera betetzen du Emakumea, Gerra, Errepresioa, eta Erresistentzia Emeek emana erakusketa ibiltaria Gipuzkoan zehar hedatzeko.
Atzerritik etorri eta euskara ikasteko interesa duten guztiei eskaintza berezi bat egingo zaie Aisa deritzon ikastaroen bidez; euskara ikasten hasteko 60 orduko ikastaro berezi bat antolatu du Udal Euskaltegiak, HABErekin eta Bergarako Udalarekin elkarlanean. Izena eman behar da urriaren 6a baino lehen. "Aukera egokia euskaraz ikasten hasteko eta euskal gizartean integratzeko. Animo!", diote antolatzaileek.
Argazki lehiaketa ezagunaren 27. edizioa izango da aurten eta Argizaiola deritzon lehiaketarako baliagarria izango da. Lanak aurkezteko azken eguna urriaren 11 izango da eta aurten ere zortzi sari banatuko dira. Argazki onenak urriaren 14an aukeratuko dituzte eta horiekin erakusketa bat jarriko dute Aroztegin, urriaren 20tik 29ra.
Arrasate Margo taldearen erakusketa Aroztegi aretoan, irailaren 29tik urriaren 15era bitartean.
Urriaren 2tik 9ra bitartean —biak barne— matrikulazio epea zabalik Elgetako haurreskola zerbitzuan. 2016an eta 2017an jaiotako neska-mutikoendako. Zerbitzuko arduradunak zalantzak argitzeko eta izenemateak egiteko ordutegia ipini dute: egunero 10:00etatik 11:15era eta 13:15etik 14:30era.
Izena emateko: emakumeak@ekinemakumeak.eus 943 79 83 70 / 651 70 79 36
Urriaren 6an eta 7an jaiak ospatuko dituzte Bergarako Espoloia auzoan. Aurten ere ez dira faltako patata-tortilla lehiaketa, mus txapelketa auzo bazkaria eta umeendako zein helduendako jolasak. Patata-tortilla lehiaketan izena eman behar da urriaren 5a baino lehen; bazkarirako txartelak, Hamaika eta Ogi Berrin egongo dira salgai.