Aurten ere emakumeentzako GRAFFITI ikastaroa antolatu dugu Ekinen, Joana Mantzizido graffitilari arrasatearraren eskutik teknika honen historia, jatorria, eta beste emakume graffitilarien ibilbidea ezagutzeaz gain, graffitiaren teknika ikasi eta praktikara eramateko aukera egongo da, Izena ematen duten emakumeen artean mural bat egingo da herriko horma batean, ANIMATU!
Aurten ere emakumeentzako GRAFFITI ikastaroa antolatu dugu Ekinen, Joana Mantzizidor graffitilari arrasatearraren eskutik teknika honen historia, jatorria, eta beste emakume graffitilarien ibilbidea ezagutzeaz gain, graffitiaren teknika ikasi eta praktikara eramateko aukera egongo da, Izena ematen duten emakumeen artean mural bat egingo da herriko horma batean, ANIMATU!
ARTESTURA FEMINISTAK arte lehiaketa antolatu du EAEko Emakumeen Etxeen Sareak. Lehiaketa honen helburua da bultzatzea emakumeen sormena eta produkzio artistiko feminista. Lanak aurkezteko epea: irailaren 29a, BAZ-en Oinarriak: http://www.arrasate.eus/eu/files/emakume-txokoa/2017/2017-artestura-feministak-lehiaketaren-oinarriak
Gazta dastatzea eskainiko du Felix Ajuria gaztagile otxandiarrak Kultura Astearen barruan.
Elgetako liburutegiak antolatuta bi urtetik gorako neska-mutikoendako zein helduendako Kontu txikiak ipuin kontalari saioa Eneko Haritzaren eskutik. Euskaraz. Sarrera doan. Liburutegian, 18:00etan.
Ikastaroan landuko dugu hainbat dantza estilo: swing dantza, afrikar dantza, hip-hopa ... Bakoitzaren ezaugarriak ikasiko ditugu, eta ikusita eta probatuta zer-nolako aukerak ematen dituzten estilo horiek elkarrekin nahasteko eta jolasteko, fusiozko koreografiak egingo ditugu. Abiapuntutzat hartuko dugu ekialdeko dantza, aukera ematen duelako gorputz osoa, zatika- zatika, askatzeko, eta eramaten gaituelako gure gorputza ezagutzera eta gure emakume izateaz harro egotera. Irakaslea: Jaione Albeniz PagolaNoiz: ostiralean (9 saio)Hasiera: irailaren 29anOrdutegia: 18:00-20:00
Kultura Kalera Bergaran programaren baitan Duphonik bikotearen kontzertua, Maite Olmos pianora eta Juanjo Munera bonbardinora duen bikotea, Arrizuriaga parkean.
Emakumeen Mundu Martxak deituta, kontzentrazioa egingo dute bihar, ostirala, 19:00ean Herriko Plazan. Era honetako erasoen aurrean "Aski da!" esatera gonbidatu dituzte herritarrak.
Sestaoko azken erailketa matxista salatu eta biktimaren senitartekoei zein adiskideei "elkartasun osoa" adierazi die Udalak. Gainera, Martxanterak talde feministak eta Euskal Herriko Emakumeen Mundu Martxak Indarkeria sexistari aurre egin lelopean kontzentrazioa deitu dute gaurko, San Martin plazan (19:00).
Hori dela eta, Antzuolako Landatxope jubilatu eta pentsionisten elkarteak, elkarretaratze bat antolatu du. Irailaren 29an izango da, 19:00etatik 19:15era, Herriko Plazan. Herritar guztiei zabaltzen diegu deia. Leloa: "Nagusien eskubideen alde".
Talde gasteiztarra izango da Sastiñan joko duen azkena. Jazz, swing, bossa nova, funk eta blues doinuak eskainiko ditu Agustin Chaves gitarra-joleak, Fran Serrano kontrabaxu-joleak eta Geral Ramirez abeslariak osatzen duten taldeak. Gaur, egubakoitza, izango da kontzertua, 19:30ean, Sastiñan, eta aurtengo azkena izango da.
Hileroko elkarretaratze isila euskal presoen eskubideak aldarrikatzeko.
Egubakoitzak Kartzelan ekimenaren seigarren edizioko hirugarren kontzertua. Olatz Salvador: Olatz Salvador artista donostiarra 2014. urtean hasi zuen bere bakarkako ibilbidea. Gitarra eskuan, giro intimistak sortzen dituzten doinuak sortzen ditu, sentsazio ezberdinak islatzeko intentsitateekin jolastuz. Erraiak: Erraietatik hasten den barne-bidaia bat azalarazi nahi dute kantu bitartez Erraiak taldekoek. Kontraesanak, egonezinak, hutsuneak… adierazten dituzten doinu hunkigarriak eskainiko dituzte.
Gaur, egubakoitza, bertso afaria egingo dute Etxaguen auzoan, 22:00etan.Odei Barroso urruñarra eta Xabat Galletebeitia lekeitiarra izango dira saioa osatuko duten bertsolariak, eta gai-jartzaile lanetan, berriz, Beñat Ugartetxea mallabitarra arituko da.
Urrian ospatuko duten Kulturaldiaren barruan antolatu ohi duten argazki lehiaketaren berri eman dute San Joxepe erretiratu elkartekoek. Parte hartu ahal izateko 60 urtetik gorakoak izan beharko dira, gaia librea izango da eta argazkiak aurkeztu ahalko dira urriaren 13ra arte.
Saioak asteazkenero izango dira, lehen taldea 15:30ttatik 18:0tara izango da eta bigarrena 18:00tatik 20:30tara. Izen ematea zizelkatu@gmail.com helbidean egin behar da eta 30€ eta 60€ arteko prezioa izango du.
Urtero bezala, Plazako Dantza Tradizionala ikastaroak antolatu ditu Arrasaten Portaloi elkarteak. Bi talde izango dira: hastapeneko taldea, eta 'beteranoen' dantza-txokoa. Saioak astelehenetan izango dira, urriaren 2an abiatuta, maiatza bitartean: talde berria –1.maila– 18:30etik 19:30era ariko da eta dantza-txokoa, berriz, 19:30etik 21:00etara. Hainbat dantza eskainiko dira: Lotuan –pasodoblea, baltsa, polka, schottischa, mazurka, boleroa, habanera, tangoa–; soltean– trikitixa, porrusalda, fandangoa, arin-arina–; jauziak; Baztango mutil-dantzak; kontradantzak; ingurutxoak; joko-dantzak, gabotak; braleak Baztango zortzikoa, Bolant dantza, Axuri beltza, Larrain dantza, Txerri dantza... Informazio gehiago eta izen-ematea hilabete honetan, irailean, ondorengo telefonoetara deituta: AEDra –943 77 12 28– edota Gazte Bulegora – 943 25 20 65–. Dantzan ikasi nahi al duzu? Animatu zaitez!
Aire Libreko 44. Simon Arrieta pintura lehiaketako lanen erakusketa, Pleno aretoan.
Emakumeak erakusketa honen protagonistak dira, beraien argazkiak eta testigantzak. Gerra eta frankismo garaiko kontakizunak emakumeen aurpegiekin, emakumeen ikuspegitik. 1936tik aurrera frankismoaren garaiko testuinguru historikoan, emakumeek izan zuten zeregin aktiboa jasotzen da. Ikuspuntu eta ideologia ezberdinetatik, amankomunean dutena bizirik irauteko nahia izan da. Bertan azaltzen dira, besteak beste, gudu eremuaren, erbestearen, torturaren, espetxearen, errepresioaren eta bizirik irauteko estrategien in guruko narrazio eta bizipenak eta, baita ere, emakumezkoaren ikuspegitik betiere, antolatutako egitura sozialerako planteamendu eta aktibismoa. Erakusketa honekin ahalik eta gehien zabaldu nahi izan dugu asaldaketa, aldaketa eta injustizia handiko garai hartan emakumeek gizartean izan zu ten garrantzia erabakigarria. Emakume anitzek, joera politiko desberdinek, hainbat eremutan ibili takoek eta Euskal Herriko zenbait tokitan jaio eta bizitakoek osatzen dute erakusketa hau. Ikuspegi ezberdina eskaini nahi da, errealitatea lubakietako borrokatik haratago baitoa. Euskal emakumeen memoriaz, historiaz eta haien sormen eta berritze gaitasunaz dihardu, sekula kontatu ez den eta berreskuratu beharra dagoen historian barrena ibilbidea eginez. Bakerako, berdintasunerako eta giza eskubideetarako hezkuntza demokratikoak memoriaren aldeko lana egitea exijitzen du. Lan honek emakumeen bizipenak aitortu nahi ditu, memoria kolektiboan kokatuz. Herriek erreskatatu behar den memoria dutela esan ohi da, tamalez as kotan gure historiako kontakizunak gizonen ikuspuntua jaso dute soilik. Beraz memoria partziala jaso da, gizartearen erdia kanpo utzi baita. Erakusketa hau lagunduz Gipuzkoako Foru Aldundiak, emakumeen ikus puntua barneratu nahi izan du, memoria osoa izan dadin. Honela, Batzar Nagusiek egindako eskaera betetzen du Emakumea, Gerra, Errepresioa, eta Erresistentzia Emeek emana erakusketa ibiltaria Gipuzkoan zehar hedatzeko.
Atzerritik etorri eta euskara ikasteko interesa duten guztiei eskaintza berezi bat egingo zaie Aisa deritzon ikastaroen bidez; euskara ikasten hasteko 60 orduko ikastaro berezi bat antolatu du Udal Euskaltegiak, HABErekin eta Bergarako Udalarekin elkarlanean. Izena eman behar da urriaren 6a baino lehen. "Aukera egokia euskaraz ikasten hasteko eta euskal gizartean integratzeko. Animo!", diote antolatzaileek.
Argazki lehiaketa ezagunaren 27. edizioa izango da aurten eta Argizaiola deritzon lehiaketarako baliagarria izango da. Lanak aurkezteko azken eguna urriaren 11 izango da eta aurten ere zortzi sari banatuko dira. Argazki onenak urriaren 14an aukeratuko dituzte eta horiekin erakusketa bat jarriko dute Aroztegin, urriaren 20tik 29ra.
Angiozar auzoko San Migel jaiak izango dira asteburuan eta Bergarako Udalak taxi zerbitzua jarriko du gaur, egubakoitza. Bidaia bakoitzak hamar euro balioko ditu eta kostuaren gainontzeko sei euroak Udalak hartuko ditu bere gain. Gaur, 22:30etik aurrera joan ahal izango da taxi geltokitik eta, 08:00ak arte.
Arrasate Margo taldearen erakusketa Aroztegi aretoan, irailaren 29tik urriaren 15era bitartean.