Urriko lehen domekan herriko jaiak direlako aurreratu dute data. Hauxe da gune bakoitzean egongo dena: 1) Ikastola 09:30 - Irekiera Ekitaldia. 10:00 - Udaberri Dantza Taldea, Plazan. 11:00 - Hutsun, Plazan. Ordu berdinean, Kulki, haur eta ume euskal jolasak frontoian. 11:30 - Omenaldia, Santa Ana Antzokian. 12:00 - Herrixa Kantuan, plazan. 12:30 - Tio Teronen Semeak, plazan. 13:30 - Bertsoak, plazan. Ordu berdinean, Dantza tailerra frontoian. 14:00 - Oxabi, plazan. 14:30 - Txatxilipurdi, haur eta ume jolasak, frontoian. 16:00 - Liher, plazan. Ordu berdinean, Oihulari Klown!, frontoian. 17:15 - Anje Duhalde, plazan. Orduero Kaikutxo ipuin kontaketa izango da. 2) San Martin (Haurren Hiria) 10:30 - Nazioarteko Artzain Txakurren txapelketa. 11:00 - Txatxilipurdi, haur eta ume jolasak. Ordu berean, Inguruabentura eta Erronka ere egongo dira. 11:45 - 3txulo. 13:00 - Erronka. 14:00 - Xomorro. 15:00 - Inguruabentura eta Txatxilipurdiren haur eta ume jolasak. 15:30 - Gauargi. 3) Asentzio 10:00 - Axi Muniain "Carver" erakustaldia 10:00 - Trini Fox. 11:00 - Erronka. 11:30 - Beñat Igerabide. 13:00 - Erronka. 13:30 - Oihan Vega. 15:00 - Errebal. 16:00 - Egurra eta Kitto!. 17:00 - Perlak. 4) Berezao 11:00 - Erronka 11:30 - Herri Kirolak, Natran. 11:45 - Joseba Irazoki eta Lagunak 13:00 - Erronka 13:30 - Sharon Stoner 14:30 - Arkada Social 15:15 - Erronka 15:30 - Herstura 16:30 - Huntza 17:30 - Willis Drummond Honetaz gain, Euskal Kulturgintza eta Artisautza feria izango da Eroskiko aparkalekuan goizeko 10:30tatik aurrera, eta Kiroldegian bazkaria 12:30tatik 15:30tara bitartean. Gainera, Olaiturri Kultur Elkarteak 3 antzerki emanaldi egingo ditu aldi berean Zumeltzegin, Unibertsitatean eta Lazarragan, 12:00tan, 13:00tan eta 15:30tan. Ibilbidean zehar ere Joareak, Ttek Elektrotxaranga, Kalejira perkusioa, Dultzainak Txaranga, Trikitilariak, Sakatu Elektrotxaranga eta EH Batukada Feminista arituko dira.
Kantsatzeke mendi taldeak antolatuta bospasei orduko mendi irteera, domekan. "Unanuko herritik abiatu eta Beriaingo tontorretik pasa ondoren Euskal Herriko erdigunea geografikoa bisitatuko dugu", adierazi dute. Interesatuek eguenera arteko epea dute izena emateko.
Elgetako Udalak antolatuta bisita gidatua Intxortako ibilbide tematikora. Hizkuntza: elebiduna. Prezioa: 5 euro —2 euro 6-16 urteko bitartekoendako—. Argibideak eta erreserbak: 943 79 64 63 edo 943 71 89 11.
Trikuharrien bideak: Karakate - Irukurutzeta ibilbidea. Doanekoa izango da baina aurrez izena eman beharra dago info@begi-bistan.com helbidean.
Egitaraua: 11:00 Salda 12:30 Meza 14:00 Bazkaria Izen emateko egunak: Irailak 5, 7, 12, 14 eta 19 Ordutegia: 11:00-12:30 Lekua: Jubilatuen bulegoan Prezioa: 6€
12:00etan TXOTX irekiera, Pelota Elkartekoen eskutik eta 13:00etan, Dantza erakustaldia. Bitartean, Aramaioko sagarzaleak sagardoa eta zukua eskainiko dituzte plazan.
Generoa: Animatua. Zuzendaria: Kyle Balda. Guztientzat.
'La Bella y la Bestia' animaziozko filma Zabalotegi aretoan, 6 urtetik gorakoentzat.
Generoa: Drama Zuzendaria: Christopher Nolan 12 urtetik gorakoentzat.
'3 Generaciones' transexualitatearen inguruko filma, 7 urtetik gorakoentzat, Zabalotegi aretoan.
Euskara Batzordeak herritarrak gonbidatu ditu lehiaketan parte har dezaten. Nobedade nagusia da, 2018an udalerriaren sorreraren 750. urteurrena izanik, argazki zaharrak eta berriak parean jarrita edota irudi zahar eta berri banarekin muntaia eginaz, denboraren joana irudikatu gura dela. Parte hartzaileek argazki bikotea bidali beharko dute, irailaren 25a baino lehen.
Urrian ospatuko duten Kulturaldiaren barruan antolatu ohi duten argazki lehiaketaren berri eman dute San Joxepe erretiratu elkartekoek. Parte hartu ahal izateko 60 urtetik gorakoak izan beharko dira, gaia librea izango da eta argazkiak aurkeztu ahalko dira urriaren 13ra arte.
Saioak asteazkenero izango dira, lehen taldea 15:30ttatik 18:0tara izango da eta bigarrena 18:00tatik 20:30tara. Izen ematea zizelkatu@gmail.com helbidean egin behar da eta 30€ eta 60€ arteko prezioa izango du.
Urtero bezala, Plazako Dantza Tradizionala ikastaroak antolatu ditu Arrasaten Portaloi elkarteak. Bi talde izango dira: hastapeneko taldea, eta 'beteranoen' dantza-txokoa. Saioak astelehenetan izango dira, urriaren 2an abiatuta, maiatza bitartean: talde berria –1.maila– 18:30etik 19:30era ariko da eta dantza-txokoa, berriz, 19:30etik 21:00etara. Hainbat dantza eskainiko dira: Lotuan –pasodoblea, baltsa, polka, schottischa, mazurka, boleroa, habanera, tangoa–; soltean– trikitixa, porrusalda, fandangoa, arin-arina–; jauziak; Baztango mutil-dantzak; kontradantzak; ingurutxoak; joko-dantzak, gabotak; braleak Baztango zortzikoa, Bolant dantza, Axuri beltza, Larrain dantza, Txerri dantza... Informazio gehiago eta izen-ematea hilabete honetan, irailean, ondorengo telefonoetara deituta: AEDra –943 77 12 28– edota Gazte Bulegora – 943 25 20 65–. Dantzan ikasi nahi al duzu? Animatu zaitez!
Juanjo Lopez Azurmendiren argazkiak, Aroztegi aretoan, irailaren 8tik 24ra bitartean.
Aire Libreko 44. Simon Arrieta pintura lehiaketako lanen erakusketa, Pleno aretoan.
Jose Arana zaharren egoitza diruz laguntzeko hainbat garagardo mota, ukondoak, oilaskoak, saltxitxak… salduko dituzte aurten ere, eta eguenean, irailaren 21ean, irekiko dituzte karpako ateak, 18:00etan. Eguena, irailak 21 Oñatiko Irazan Antzerki Gunekoek, inprobisazioan oinarritutako Supituki antzerki emanaldia, 19:00ean. Umorea oinarri izanda, alaitasunez, irekiera bikaina emateko asmoz. Egubakoitza, irailak 22 18:00etan, Arantxa eta Pantxoren habanerak, boleroak eta Mexikoko kantak. 22:30ean, Imanolek eta Unaiek, trikiti doinuak jarriko dituzte. Zapatua, irailak 23 Blue Mood taldea izango da 19:30ean, eta 23:00etan, Txerrikumeak eta Jasan taldeak izango dira.