Mugikortasun Astearen barruan bigarren eskuko azoka egingo dute: pintxazoak konpontzeko tailerra, bizikleta elektrikoen erakustaldia eta frogatzeko aukera. Bizikletak, patinak, patineteak, kaskoak eta materialasaldu ahal izango da, bai haurren materiala zein helduen materiala. Materiala jasotzeko egunak: irailaren 19an, goizez 11:00tik 13:00etara eta arratsaldez17:00tik 19:00etara; eta irailaren 20an, goizez. Arkupe kultur etxeko harreran.
Aratz elkartearen 25. urteurreneko ospakizunen barruan pintxopote musikatua egingo dute herriko kaleetan.
Leintz Gatzagako Udalak irailean eta urrian zehar garatuko du Iragana, gatza eta etorkizuna proiektua. Etorkizuneko erronkak definitu eta gatz iturburuaren proiektua ezagutarazteko hausnarketa herritarra egin nahi da. Lehenengo urratsa irailaren 20an izango da. Iraganetik etorkizuna proiektatuz: herriak izan duen bilakaera ezagutu eta norbanakoen nahiz elkarteen artean diagnosia eta kontakizuna eraikiko da.
Baserritarren eta bertako produktuen azoka Oxirondo azokan.
1833ko agirietan irakurri dute Oñatiko bizkotxoaren berri eta errezeta lortuta, prestatzen ari dira orain Antton Azpiazu txokolategilea eta Raul Fernandez gozogilea, Artixa elkartekoekin batera. Gaur, eguaztena, eramango dituzte kultura etxera probatzeko, 19:00etan.
Mugikortasun astearen barruan, hitzaldi interesgarri bat dago biharko programatuta. Erkuden Almagro txirrindulari profesional ohiak, emakumeak elkarrekin errepidera irteteko helburuz Iruñean sortutako dinamika bati buruz hitz egingo du. Hitzordua, bihar, irailak 20, 19:00etan, Kulturateko areto nagusian.
Zine-klubak 2016ko Zinemaldian sarituak diren filmak proiektatuko ditu irailean zehar, Zabalotegi aretoan. Sarrera 3€.
Jon Kortazar eta Iratxe Arrese eskoriatzarrek 2016ean furgonetan egindako bidaia. Eskoriatzatik Dubrovnikera dauden 1.800 kilometroetan zenbait herrialde ezagutu eta mendia eta hondartzen inguruko kontakizuna egingo dute.
Euskara Batzordeak herritarrak gonbidatu ditu lehiaketan parte har dezaten. Nobedade nagusia da, 2018an udalerriaren sorreraren 750. urteurrena izanik, argazki zaharrak eta berriak parean jarrita edota irudi zahar eta berri banarekin muntaia eginaz, denboraren joana irudikatu gura dela. Parte hartzaileek argazki bikotea bidali beharko dute, irailaren 25a baino lehen.
Urrian ospatuko duten Kulturaldiaren barruan antolatu ohi duten argazki lehiaketaren berri eman dute San Joxepe erretiratu elkartekoek. Parte hartu ahal izateko 60 urtetik gorakoak izan beharko dira, gaia librea izango da eta argazkiak aurkeztu ahalko dira urriaren 13ra arte.
Emakumeak erakusketa honen protagonistak dira, beraien argazkiak eta testigantzak. Gerra eta frankismo garaiko kontakizunak emakumeen aurpegiekin, emakumeen ikuspegitik. 1936tik aurrera frankismoaren garaiko testuinguru historikoan, emakumeek izan zuten zeregin aktiboa jasotzen da. Ikuspuntu eta ideologia ezberdinetatik, amankomunean dutena bizirik irauteko nahia izan da. Bertan azaltzen dira, besteak beste, gudu eremuaren, erbestearen, torturaren, espetxearen, errepresioaren eta bizirik irauteko estrategien in guruko narrazio eta bizipenak eta, baita ere, emakumezkoaren ikuspegitik betiere, antolatutako egitura sozialerako planteamendu eta aktibismoa. Erakusketa honekin ahalik eta gehien zabaldu nahi izan dugu asaldaketa, aldaketa eta injustizia handiko garai hartan emakumeek gizartean izan zu ten garrantzia erabakigarria. Emakume anitzek, joera politiko desberdinek, hainbat eremutan ibili takoek eta Euskal Herriko zenbait tokitan jaio eta bizitakoek osatzen dute erakusketa hau. Ikuspegi ezberdina eskaini nahi da, errealitatea lubakietako borrokatik haratago baitoa. Euskal emakumeen memoriaz, historiaz eta haien sormen eta berritze gaitasunaz dihardu, sekula kontatu ez den eta berreskuratu beharra dagoen historian barrena ibilbidea eginez. Bakerako, berdintasunerako eta giza eskubideetarako hezkuntza demokratikoak memoriaren aldeko lana egitea exijitzen du. Lan honek emakumeen bizipenak aitortu nahi ditu, memoria kolektiboan kokatuz. Herriek erreskatatu behar den memoria dutela esan ohi da, tamalez as kotan gure historiako kontakizunak gizonen ikuspuntua jaso dute soilik. Beraz memoria partziala jaso da, gizartearen erdia kanpo utzi baita. Erakusketa hau lagunduz Gipuzkoako Foru Aldundiak, emakumeen ikus puntua barneratu nahi izan du, memoria osoa izan dadin. Honela, Batzar Nagusiek egindako eskaera betetzen du Emakumea, Gerra, Errepresioa, eta Erresistentzia Emeek emana erakusketa ibiltaria Gipuzkoan zehar hedatzeko.
Saioak asteazkenero izango dira, lehen taldea 15:30ttatik 18:0tara izango da eta bigarrena 18:00tatik 20:30tara. Izen ematea zizelkatu@gmail.com helbidean egin behar da eta 30€ eta 60€ arteko prezioa izango du.
Urtero bezala, Plazako Dantza Tradizionala ikastaroak antolatu ditu Arrasaten Portaloi elkarteak. Bi talde izango dira: hastapeneko taldea, eta 'beteranoen' dantza-txokoa. Saioak astelehenetan izango dira, urriaren 2an abiatuta, maiatza bitartean: talde berria –1.maila– 18:30etik 19:30era ariko da eta dantza-txokoa, berriz, 19:30etik 21:00etara. Hainbat dantza eskainiko dira: Lotuan –pasodoblea, baltsa, polka, schottischa, mazurka, boleroa, habanera, tangoa–; soltean– trikitixa, porrusalda, fandangoa, arin-arina–; jauziak; Baztango mutil-dantzak; kontradantzak; ingurutxoak; joko-dantzak, gabotak; braleak Baztango zortzikoa, Bolant dantza, Axuri beltza, Larrain dantza, Txerri dantza... Informazio gehiago eta izen-ematea hilabete honetan, irailean, ondorengo telefonoetara deituta: AEDra –943 77 12 28– edota Gazte Bulegora – 943 25 20 65–. Dantzan ikasi nahi al duzu? Animatu zaitez!
Juanjo Lopez Azurmendiren argazkiak, Aroztegi aretoan, irailaren 8tik 24ra bitartean.
Sanatana Dharma Oñatiko Yoga Eskolak antolatuta, irailaren 11tik 14ra eta 18tik 21era. Informazioa eta izen ematea: 610 953 794 edo yogaonati@gmail.com
Aire Libreko 44. Simon Arrieta pintura lehiaketako lanen erakusketa, Pleno aretoan.