Ibilbide luzeak 32 km izango ditu eta ibilbide motzak 23 Km. 13:00tan Tiagori eskeinitako omenaldi ekitaldia egingo da. Izen ematea: Aurrez kirolprobak.com eta Aloña Mendi tabernan. Egunean bertan Plazan. Prezioa: Aurrez 12€ federatuak eta 14€ federatu gabeak. Egunean bertan, 14€ federatuak eta 16€ federatu gabeak. Izen emate bakoitzeko euro bat Kilometroak 2017ra bideratuko da.
Irailaren 16an egingo da eta Foruen plazatik eta Kortakogainera arteko ibilbidea berdina izango da parte-hartzaile guztiendako. 13:30ean Tiago omenduko dute. Plazako anoa puntuaz Kilometroak egitasmoko lantalde bat arduratuko da. Izena emateko azken eguna irailak 11 da.
10:00etatik 12:00etara bitartean zigilatu eta arratsaldean lanak aurkeztu beharko dira.
Bosgarren aldiz antolatuko da aurten Arantzazun, Xavier Alvarez de Eulateren omenezko V. pintura lehiaketa. Irailaren 16an, zapatuan egingo da aire zabaleko pintura azkarreko lehiaketa. Arantzazuko Adiskideak elkarteak eta Arantzazu Gaur Fundazioak sortutakoa da.
Mugikortasun Astearen barruan nordic walking saioa egingo dute. Ibarra kiroldegitik abiatu eta bi ordutakosaio bat izango da; bukaeran, gosari osasuntsua egongo da. Interesatuek Ibarra kiroldegian eman dezakete izena.
Aloñamendi K.E.-k antolatuta.
Kultura Kalera Bergaran programaren baitan Bergarako Musika Bandaren kontzertua izango da San Martin plazan.
Bazkaria, ekintzak eta musika emanaldia kanpoko frontoian, eta eguraldi txarra eginez gero, azoka estalian.
Zapatuan, erretiratuen bazkaria izango da, 14:00etan, Toki Eder elkartean. Izena-emateko azken eguna, eguena, irailaren 14a izango da, Labidean.
Kataluniako urriaren 1eko erreferenduma babesteko, irailaren 16an, 17:30ean, Bilbon antolatu den manifestaziora joateko autobusak antolatuko ditu Arrasateko Gure Esku Dagok. 15:30ean irtengo dira Garibaiko geltokitik.
22:30 - Kontzertuak: Oki Moki, Tacumah, Los Perros de Pavlov.
Euskara Batzordeak herritarrak gonbidatu ditu lehiaketan parte har dezaten. Nobedade nagusia da, 2018an udalerriaren sorreraren 750. urteurrena izanik, argazki zaharrak eta berriak parean jarrita edota irudi zahar eta berri banarekin muntaia eginaz, denboraren joana irudikatu gura dela. Parte hartzaileek argazki bikotea bidali beharko dute, irailaren 25a baino lehen.
Urrian ospatuko duten Kulturaldiaren barruan antolatu ohi duten argazki lehiaketaren berri eman dute San Joxepe erretiratu elkartekoek. Parte hartu ahal izateko 60 urtetik gorakoak izan beharko dira, gaia librea izango da eta argazkiak aurkeztu ahalko dira urriaren 13ra arte.
Emakumeak erakusketa honen protagonistak dira, beraien argazkiak eta testigantzak. Gerra eta frankismo garaiko kontakizunak emakumeen aurpegiekin, emakumeen ikuspegitik. 1936tik aurrera frankismoaren garaiko testuinguru historikoan, emakumeek izan zuten zeregin aktiboa jasotzen da. Ikuspuntu eta ideologia ezberdinetatik, amankomunean dutena bizirik irauteko nahia izan da. Bertan azaltzen dira, besteak beste, gudu eremuaren, erbestearen, torturaren, espetxearen, errepresioaren eta bizirik irauteko estrategien in guruko narrazio eta bizipenak eta, baita ere, emakumezkoaren ikuspegitik betiere, antolatutako egitura sozialerako planteamendu eta aktibismoa. Erakusketa honekin ahalik eta gehien zabaldu nahi izan dugu asaldaketa, aldaketa eta injustizia handiko garai hartan emakumeek gizartean izan zu ten garrantzia erabakigarria. Emakume anitzek, joera politiko desberdinek, hainbat eremutan ibili takoek eta Euskal Herriko zenbait tokitan jaio eta bizitakoek osatzen dute erakusketa hau. Ikuspegi ezberdina eskaini nahi da, errealitatea lubakietako borrokatik haratago baitoa. Euskal emakumeen memoriaz, historiaz eta haien sormen eta berritze gaitasunaz dihardu, sekula kontatu ez den eta berreskuratu beharra dagoen historian barrena ibilbidea eginez. Bakerako, berdintasunerako eta giza eskubideetarako hezkuntza demokratikoak memoriaren aldeko lana egitea exijitzen du. Lan honek emakumeen bizipenak aitortu nahi ditu, memoria kolektiboan kokatuz. Herriek erreskatatu behar den memoria dutela esan ohi da, tamalez as kotan gure historiako kontakizunak gizonen ikuspuntua jaso dute soilik. Beraz memoria partziala jaso da, gizartearen erdia kanpo utzi baita. Erakusketa hau lagunduz Gipuzkoako Foru Aldundiak, emakumeen ikus puntua barneratu nahi izan du, memoria osoa izan dadin. Honela, Batzar Nagusiek egindako eskaera betetzen du Emakumea, Gerra, Errepresioa, eta Erresistentzia Emeek emana erakusketa ibiltaria Gipuzkoan zehar hedatzeko.
Saioak asteazkenero izango dira, lehen taldea 15:30ttatik 18:0tara izango da eta bigarrena 18:00tatik 20:30tara. Izen ematea zizelkatu@gmail.com helbidean egin behar da eta 30€ eta 60€ arteko prezioa izango du.
Urtero bezala, Plazako Dantza Tradizionala ikastaroak antolatu ditu Arrasaten Portaloi elkarteak. Bi talde izango dira: hastapeneko taldea, eta 'beteranoen' dantza-txokoa. Saioak astelehenetan izango dira, urriaren 2an abiatuta, maiatza bitartean: talde berria –1.maila– 18:30etik 19:30era ariko da eta dantza-txokoa, berriz, 19:30etik 21:00etara. Hainbat dantza eskainiko dira: Lotuan –pasodoblea, baltsa, polka, schottischa, mazurka, boleroa, habanera, tangoa–; soltean– trikitixa, porrusalda, fandangoa, arin-arina–; jauziak; Baztango mutil-dantzak; kontradantzak; ingurutxoak; joko-dantzak, gabotak; braleak Baztango zortzikoa, Bolant dantza, Axuri beltza, Larrain dantza, Txerri dantza... Informazio gehiago eta izen-ematea hilabete honetan, irailean, ondorengo telefonoetara deituta: AEDra –943 77 12 28– edota Gazte Bulegora – 943 25 20 65–. Dantzan ikasi nahi al duzu? Animatu zaitez!
Juanjo Lopez Azurmendiren argazkiak, Aroztegi aretoan, irailaren 8tik 24ra bitartean.
Sanatana Dharma Oñatiko Yoga Eskolak antolatuta, irailaren 11tik 14ra eta 18tik 21era. Informazioa eta izen ematea: 610 953 794 edo yogaonati@gmail.com